
Zinexitek ‘Ama, nora goaz?’, Filmaren erabateko estreinaldia aurkezten du, guda zibilean gipuzkoatik kanporatuak izan eta isilduta egon den emakumeen historia
Urte honetan bakearen eraikuntzan eta giza eskubideen alde emakumeek egindako lana ardatz hartu duen Bizikidetzaranzko VII. Zinema Erakusketak ‘Ama, nora goaz?’ euskal dokumentalarekin emango dio amaiera gaur ostegunean, bere 7. edizioari. Dokumental honek Guda Zibilean, euren etxe eta herrietatik kanporatuak izan ziren euskal emakumeen bizipen ikaragarria azaleratzen du. 80 urtez isilean gorde den historia.