• Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako VII. Zinema Erakusketak, atentatuen biktimentzat ekintza hauek daukaten eragin psikologikoari buruzko ikuspuntu berri bat eskaintzen digu
  • Nicolas Saada, filmaren zuzendari eta gidoigileak, 2008ko azaroan Bombayko Taj Mahal hotelean aurkitzen zen turista bat ezagutzeko eta lehen eskutik bertan bizi izandako bere bizitzako 62 ordurik okerrenei buruzko berri izateko aukera izan zuen
  • Filmaren emanaldiaren ostean, Arantxi Padilla, EITBk Hego Amerikan daukan berriemaileak zuzenduko duen solasaldi batean parte hartzeko aukera izango dute ikusleek
  • Filma Azkuna Zentroko Golem zine-aretoetan eskainiko da , gaur asteartean, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doan.

TRAILER ‘TAJ MAJAL’: httpss://vimeo.com/190712783
https://www.zinexit.net/film/taj-mahal/

+info: https://www.zinexit.net
ZINEXIT 2016: httpss://vimeo.com/190831407

ZINEXIT 2016 EN PDF:
https://www.zinexit.net/wp-content/uploads/2016/11/ZINEXIT-programacio%CC%81n-2016.pdf

Bilbo, 2016ko azaroak 15.- Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketak, Frantzia eta Belgika arteko ekoizpena den ‘Taj Mahal’ filmaren estreinaldia eskainiko du gaur. Film honek, 2008an Bombayko ’Taj Mahal’ izeneko hotelean izandako erasoa deskribatzen du. Eraso honetatik bizirik atera zen turista baten benetako esperientzia jasotzen duen film hau Nicolas Saadak zuzendurik dago eta Zinexiten ekitaldi honetako gai nagusiaren ikuspuntu berri bat eskaintzen digu; eraso terrorista baten biktima direnean, emakumeek nola egiten dioten aurre egoera horri. Filmaren emanaldiaren ostean, Arantxi Padilla, EITBk Hego Amerikan daukan berriemaileak zuzenduko duen solasaldi batean parte hartzeko aukera izango dute ikusleek. Filma Azkuna Zentroko Golem zine-aretoetan eskainiko da , gaur asteartean, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doan.

2008ko azaroan talde terrorista batek hamar atentatu koordinatu egin ziten Bombayn, Indiako bigarren hiri garrantzitsuena eta finantza gune indartsuena. Helburuen artean, terroristek suntsitzea erabaki zuten Taj Mahal luxuzko gunea zegoen. Ez zuten helburua lortu, baina erasoak ia hiru egun iraun zituen eta 195 hildako eta beste 295 zauritu izan ziren.

Nicolas Saada, film honetako zuzendari eta gidoigileak, hotelean zegoen turista bat ezagutu eta haren esperientziaren berri entzuteko aukera izan zuen. Horrela sortu zen Louise pertsonaia, 18 urteko frantziar neska bat, zeinek hoteleko bere logelan itxirik, bizitzako 62 ordurik okerrenak biziko dituen. Zuzendariak bizipen hau jaso du ekintza terroristetan nahasirik suertatzen direnek bizi duten eragin psikologikoa eta ahulezia agertzeko. Zuzendariaren hitzetan, ’filmak zehaztasun handiz jarraitzen dio hark azaldutako esperientziari. Bihotza arintzeko asmoz egin dut film hau”.
“Trials of spring” iparramerikar dokumentala azaroaren 16an, asteazkena, eskainiko da
Gini Reticker-ek zuzendua, Zinexiten estreinatzen den film honek hiru emakume egiptoarren gorabeherak jarraitzen ditu: Hend Nafea, musulman gazteak, kartzela zigor bati egin beharko dio aurre Kairoko Tahrir plazako manifestazioetan izandako agerpenengatik; Mariam Kirollos, gazte kristau, hiritarra, denbora luzez izan da emakumearen eskubideen aldeko aldarria egiten, eta Khadiga Hennawi, 60 bat urte inguruko alargunak “Mama K” ezizena jaso zuen, iraultzaileen zaintzaile izateagatik. Egiptoar benetako hiru emakume hauen arteko lan pertsonal eta politikoak, herrialde osoko emakumeen esperientzien enblema bihurtu dira, eta haien bizipenek, euren etorkizunaren eraikuntzan emakumeek daukaten benetako eginkizuna argitzen dute.

TRAILER “Trials of spring”: httpss://vimeo.com/190712478

Amaiera osteguna 17an: “Ama, nora goaz?”, 80 urtez ezkutuan eduki den historia bat

TRAILER “Ama, nora goaz?”: httpss://vimeo.com/190712406

Zinexiten zazpigarren ekitaldi honek azaroaren 17an, osteguna, izango du amaiera euskal emakumeak protagonista dituen dokumental baten estreinaldiarekin, zeinek, 80 urtez ezkutuan gorderik eta isilean mantendu den historia azalera ateratzen duen. “Ama, nora goaz?” filmak, Guda Zibilean Gipuzkoatik alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu, 80 urtez isilean mantendu den errealitate honen bitartez. Iban Gonzalezek zuzendu, Karmelo Vivanco (Baleuko) eta Idurre Cajaravillek ekoiztu eta Jon Gonzalok egin du film honen gidoia. Bárbara Rivas eta Esther Remiro dira dokumental honetako aktore bakarrak, gainerakoak, Zumaiako emakumeak barne, euren etxeetatik erbesteratuak izanaren esperientzia larria bizi izan zuten emakumeak dira. Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiain dira bertan azaltzen diren emakumeak. Film honen emanaldian ostean, elkartze berezia izango da bertan parte hartzen duten emakumeak eta dokumental honen zuzendariarekin.

Ikasleentzako emanaldiak

Beste ikasturte batez, Zinexitek bizikidetzaranzko zinema zuzenduko die Lehen Hezkuntzako ikasleei Zinexit Eskola programaren bidez. Giza Eskubideak irakaskuntzan ere jorratzeko helburuz, LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleek “A zer nolako heroiak” animaziozko filma ikusteko aukera izango dute. Film hau zazpi film labur bitxi eta dibertigarrik osatzen dute, eta hauek guztietako protagonista gazte heroiak, era dibertigarrienetan saiatuko dira bizitzak jartzen dizkien erronka zailak gainditzen. Zinexitek material didaktiko berezia prestatu du euskara hutsean azaroaren 15ean, asteartea, goizeko 10:00etan Alhóndiga Bilbaoko Golen Zinema aretoetan eskainiko zaien saio honetarako.

TRAILER: “A zer nolako heroiak” httpss://vimeo.com/190832403

Giza eskubideak bultzatzen dituen zinema, BOSA! programaren bidez iritsiko da DBHko ikasleengana ere. Programa hau Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak antolaturik dago ZINEXIT astearen barnean. irudiBERRIA Elkartearen Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurkako ekimen hau Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dago. Oraingo honetan, “Mustang” film luzea eskainiko zaie, euskara eta gaztelerazko bertsioetan, eta aniztasunaren alde eta diskriminazioaren aurka lan egiteko zuzendutako material didaktikoa luzatuko zaie ere. Deniz Gamze Ergüven turkiar-frantziarrak zuzendutako “Mustang” film hunkigarri eta zirraragarri honek hainbat sari jaso ditu. Egungo Turkiako landa eremu batean bizi diren 12 eta 16 urte bitarteko 5 ahizpa umezurtzen istorioa azaltzen digu. Gizarte patriarkal eta diskriminatzailean hazi eta hezten direneko giro tradizional eta kontserbadore honetatik ihes egiten saiatuko dira neskak. Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan izango dira film honen hiru emanaldiak: Azaroaren 16an, asteazkena, 9etan eta 11tan eta azaroaren 17an, osteguna, 11etan.

TRAILER ‘MUSTANG’ httpss://vimeo.com/190832274