AURKEZPENA ZINEXIT 2022

Joan den urriaren 11n, Zinexit Topaketan, Manu Gómez zuzendariaren Erase una vez Euskadi filmaz gozatu genuen. Filma ikusi ondoren, Ibai Garate kazetariak gidatutako eztabaida interesgarri batean parte hartu zuen Arrasateko zuzendariak. Bien artean 80ko hamarkadako Euskadin murgildu gintuzten. Gogora ekarri zuten indarkeriak eta drogek zigortutako Euskadi, baina baita etorkizuneko ametsak eraikitzen zirena ere, bereziki haurtzaroko ametsak.

Zinexit jaialdiaren 12. edizio honetarako ideia eragilea honako hau izan da: balio demokratikoen eta giza eskubideen borrokak eta defentsak soilik emango digutela aukera jasaten ari garen ziurgabetasun egoeratik hobeto ateratzeko. Bizitzea aurre egitea da. Bizitzea ekitea ere bada. Giza eskubideak lortutzat jo ezin ditugun konkistak dira. Defendatu eta babestu behar ditugun konkistak dira, eta horrek gure konpromisoa, gure erresistentzia eta gure ekintza eskatzen du.

Gai horiei buruz hausnartzeko, 5 film aukeratu ditugu: Ali El Arabi egiptoarraren Captains of Zaatari; Palestinako Lurralde Okupatuetara eramaten gaituen The devil´s drivers dokumentala; Angeles González-Sinderen El Comensal, Gabriela Ybarraren eleberrian oinarritua; Dina Amer zuzendariaren You resemble me opera prima; eta Otto Preminger zuzendariaren Anatomía de un asesinato, zinemaren historiako drama judizial ospetsuenetako bat.

Era berean, Bilboko Udalaren Bosa! programarekin elkarlanean jarraituko dugu, eta Zinexit Eskola ere egingo dugu, Francesco Dafanoren eta Luca Della Grottaren Trash filmarekin. Film horrek 6 urtetik 10 urtera arteko 1.000 ikasle baino gehiago erakarriko ditu zinema aretoetara.

Azaroaren 21etik 25era Azkuna Zentroko Golem zinemetan parte hartzera eta kezkatzen gaituzten inguruko gaiei buruz hausnartzera eta eztabaidatzera animatu nahi zaituztegu, zinema erabiliz gogoeta eta pentsamendu kritikoa sustatzeko bitarteko gisa.

Monika Hernando Porres

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria, Lehendakaritza

Antoltzen du:

Koordinatzen du:

irudi-berria

Kolaboratzaileak:

Bilbao
   cear