ZINEXIT TOPAKETAK 2026
Golem Azkuna Zentroa | Urriak 8 | 6. aretoa | SARRERA DOHANOharra:
Sarrera doan eskatu behar da leihatilan URRIAREN 5TIK AURRERA.
Urriak 8. 2026 | 19:00
Datorren urriaren 8an, Zinexit Topaketak ekimenaren barruan, “GAL. En nombre de la razón de Estado” filma proiektatuko da, Sylvie Garat zuzendariarena. Dokumentalak gure historiako pasarterik konplexu eta eztabaidatuenetako bat jorratzen du: terrorismoaren aurkako borrokaren testuinguruan estatuaren izenean egindako giza eskubideen urraketak eta zuzenbide-estatuaren printzipioak une zailenetan ere zaintzearen garrantzia.
ZINEXIT TOPAKETAK 2026
GAL. En nombre de la razón de Estado
Proiekzioa
Urriak 8 osteguna | 6 Aretoa | 19:00
Solasaldia
-
Ainara Esteran, Egiari Zor Fundazioa
-
Axun Lasa, Joxean Lasa GALen biktimaren arreba
- Iban Garate, kazetaria
Frantzia
2025
52 min.
- Zuzendaria: Sylvie Garat
- Ekoizleak: Antoine Gannac, Juan Gordillo Hidalgo, Gilles Perez, Jean-Jacques Torre
- Gideoia: Sylvie Garat
- Argazkia: Juan Gordillo Hidalgo, Lena Birkhold
- Muntaia: Jérôme Alexandre
LABURPENA
Sylvie Garat errealizadore frantsesa da, ikerketa-dokumentaletan eta memoria historikoan espezializatua. Bere lanek, oro har, gatazka politiko eta sozialak, estatu-indarkeria, biktimen memoria eta justiziaren, botere politikoaren eta komunikabideen arteko harremanak jorratzen dituzte.
“GAL, en nombre de la razón de Estado” dokumentalean, Garatek ikerketa-ikuspegi argia hartzen du: ikus-entzunezko artxiboak, dokumentu judizialak eta kazetariekin, abokatuekin, epaileekin eta biktimen senideekin egindako elkarrizketak baliatuz berreraikitzen ditu gertakariak.
Dokumentalaren tesi nagusia ETAren aurkako borrokaren testuinguruan kokatzen da; Espainiako Estatuko zenbait sektorek legez kanpoko metodoak erabili zituzten haren aurka egiteko, eta horrek ondorio zuzenak izan zituen Frantziako lurraldean.
Filma aitortua izan da bere zorroztasun dokumentalagatik, gertakariak Frantziako ikuspegitik lantzeagatik eta Estatuaren jardunari buruz egiten duen interpretazio politikoagatik.


