GAUR ASTEARTEA, 19:30EAN ALHÓNDIGA BILBAOKO GOLEM ZINEMETAN (AZKUNA ZENTROA) ‘A Syrian love story’ dokumentala eta ‘Express’ film laburraren proiekzioa izango da.

Sheffield Documentary Festival-­‐eko epaimahaiaren sari nagusia jaso duen hauetako lehenak, siriar familia errefuxiatu batek bost urtetan zehar bizi izandako gora beherak azalduko dizkigu; eta bigarrenak, Espainian 72 ordu baino gutxiagotan deserriratzen diren immigranteen ezintasuna erakusten digu (sarrera doan leihatilan jasotako gonbidapenarekin)

Ikusleek proiekzioaren ostean izango den solasaldian parte hartu ahalko dute film laburraren zuzendarikide eta hainbat telesailetan, besteak beste ‘El tiempo entre costuras’ edo ‘Lasa eta Zabala’ bezalako filmetan izandako partaidetzarengatik ezaguna den Carlos Olallarekin, eta Maryam Fathi, iraniar Kurdistaneko errefuxiatu eta Newroz Euskal Kurdu Elkarteko kidearekin.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatua, eta aurtengo azaroaren 14 eta 17a bitartean zazpigarren ekitaldia ospatuko duen, Zinexit zinema erakusketaren atarikoa da ZINEXIT TOPAKETAK.

‘A SYRIAN LOVE STORY’ FILMAREN AURRERAKINA https://bit.ly/1Lydz3F

Bilbao, 2016ko urriak 4.-­‐ Beste urte batez, ZINEXIT TOPAKETAK aurrea hartzen dio, zinema saio batekin, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak urtero antolatzen duen Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketari. Oraingo honetan siriar errefuxiatuei eta Espainiatik deserriratutako immigranteen egoerari helduko dio ‘A Syrian love story’ dokumental luzea eta ‘Express’ film laburraren proiekzioarekin. Film biak ikusi ondoren, ikusleek solasaldi batean parte hartu ahalko dute Iñigo Asensiok aurkeztu eta Carlos Olalla, film laburreko zuzendarikide eta aktorea eta Maryam Fathi, iraniar Kurdistaneko errefuxiatu eta Newroz Euskal Kurdu Elkarteko kidearekin batera. Proiekzioa arratsalde honetan izango da, 19:30 ean Golem Alhóndiga zinemetako 1. aretoan (Azkuna Zentroa). Sarrera doakoa da eta gonbidapenak zine-­‐aretoan bertan jasoko dira.

Zinexit Topaketak-­‐aren bigarren ekitaldia Bilbon aurkeztu dute gaur goizean, Octavio Gonzalez, Zinexit-­‐en programazio zuzendariak, eta Carlos Olalla, aktore eta idazleak, zeinek Juan Herrerosekin batera zuzendu eta bertan aktore lana egiten duen ‘Express’ film laburra aurkeztu duen.

Olallak ehun bat telesailetan (“El tiempo entre costuras”, “El faro”, “La sonata del silencio”, “Hospital central”, “La embajada”, “Cuéntame”); eta hogei bat filmetan hartu du parte (“Lasa eta Zabala”, “B, ¿la verdad no cambia nada?”, “REC 2”, “Grupo 7”, “The promise”, “The Deep web”) eta, besteak beste, T. Willimas, J.P.Sartre, T.Bernhard edo B.Brecht, bezalako idazleen hainbat antzezlanetan ere.

‘Express’ film laburra da zuzendaritza lanetan izan duen lehendabiziko esperientzia. Film hau, espainiar estatuan migratzaileek bizi duten jazarpena salatzeko Madrileko CIE direlakoak ixteko plataformaren proiektu bezala sortu zen. Bertan, emaztea eta seme-­‐alabekin batera Espainian bizi den senegaldar baten bizipenak azaltzen zaizkigu, zeinek langabezian geratzean bizileku-­‐baimena galdu eta deserriratu egin zuten etxekoek eta abokatuak hori eragozteko denborarik izan ez zutelarik. Film honek, berehalako deserriratzea jasaten dituztenen ezintasuna erakusten digu, hau da, 72 orduz atxikita egon ondoren, jatorrizko herrialdeetara automatikoki itzultzen dituzten migratzaileen egoera.

Carlos Olalla, aktore konprometitua

2015eko otsailean, antzerkigintza alorreko baldintza kaskarrak salatzeko asmoz, kulturaren BEZa merkatu bitartean, agertokiak uzteko hartutako erabakia egin zuen publiko Carlos Olallak. Beraz, harrezkero, zinema eta telebistan baino ez du lan egin. Duela 8 urte antzerki tailer solidarioak ematen ditu gizarte-­‐bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako eta bere aktore lana literaturarekin partekatzen du: hiru nobela ditu argitaraturik. (“La sabiduría del silencio”, “La taberna de los sueños” eta “Tempo”), poesia liburu bat (“Hijos del viento”) eta saiakera liburu bat (“Carmen Amaya: el mar me enseñó a bailar”), badira zazpi urte kultura-­‐ blog bat duela (“La placenta del universo”) eta zenbait hedabideetan kolaboratu ohi du iritzi artikuluekin. San Carlos Borromeo (Entrevías) elizatik antolatu ditu, ETA eta GAL-­‐eko biktima eta ETA-­‐ko kide ohien partaidetzarekin, 2014 eta 2015ean Madrilen ospatutako Euskal Herriko bakea eta bizikidetzaren aldeko bi topaketak.

Milioika siriarren historia egun

Bestalde, ekitaldi honetan ZINEXIT TOPAKETAK-­‐ek aurkezten duen ‘A Syrian love story’, dokumental luzeak, duela hamabost urte atxilotuak izan zirenean elkar ezagutu zuten Amer eta Raghda, Bashar-­‐en erregimenaren aurkakoen historia kontatzen digu. Egun, ezkonduta eta hiru semeren guraso dira, eta guda piztu zenez geroztik euren etxea atzean utzi behar izan duten hiru milioi siriarretakoak dira. Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Libano eta Siriaren arteko koprodukzioa den dokumental hau bost urtetan zehar egin da, eta horrek Sean McAllister zuzendariari, film politiko hutsaren mugak gainditu eta gatazka honetako biktimen bizipenen kontakizun intimoa eta hurbila egiten lagundu dio. Sheffield Documentary Festival-­‐ eko epaimahaiaren sari nagusia jaso eta British Independent Film Awards, European Film Awarads eta The Critic’s Circle Film Awards-­‐ean izan da proposatua.

Zinexit-­‐en 7. ekitaldia, azaroaren 14tik 17ra bitartean

ZINEXIT TOPAKETAK iaz jaio zen Zinexit-­‐ean atariko gisa, zeinek aurten, azaroaren 14 eta 17a bitartean, ospatuko duen bere zazpigarren ekitaldia. Ekimen biek aldarrikatzen dute, desberdintasunaren errespetutik eztabaida erraztu, eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gauza den zinema hezkuntza tresna. Hortaz, gizakiaren duintasuna eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzea du helburu Zinexit-­‐ek, elkarrekiko errespetutan oinarritutako ideiak, nahiak, printzipioak eta baloreak kontrajarri eta eztabaidatu ahal izateko herri eta gizarteari zuzendutako guneak sortuz.

Hezkuntza eta gizarteratze tresna sendoa da zinema, ikuslea errealitate desberdinetara bideratu, eta era berean, bertan sortzen diren bidegabekeria eta inguruari buruzko iritzi kritikoa sortzeko gai. Zentzu honetan, bizikidetzaren ikuspuntutik bideratutako bakean hezi, eta giza eskubideen ezagupena, hausnarketa eta sustapenaren helburua lortzeko jarduera egokia dugu Zinexit. Aurreko ekitaldietan bezala, gizarte pedagogia proposamena den Erakusketaren helburua Giza Eskubideekin eta Bizikidetza Demokratikoarekin zerikusia daukaten gai desberdinen inguruan ikusleekin iritziak aldatu, eta eztabaidarako gune bat sortzea da.

Heziketarako tresna sozializatzaile eta eraginkorra da zinema, ikuslea errealitate ezberdinak bizitzera eraman eta gizarteko injustizien aurrean zentzu kritikoa sortarazten duena. Zentzu honetan, bakea bizikidetza eredutzat harturik, giza eskubideen ezagutza, hausnarketa eta sustapena lortzeko ekimen aproposa dugu Zinexit. Aurreko ekitaldietan bezala, pedagogia sozialerako proposamen bat den Erakustaldi honen helburua da eztabaida guneak sortuz, Giza Eskubideen eta Bizikidetza Demokratikoarekin zerikusia daukaten gai desberdinei buruz ikusle parte-­‐hartzaileei hausnarraraztea.