ZINEXIT TOPAKETAK’-­‐AREN BIGARREN EKITALDIAREN AURKEZPENA, CARLOS OLALLA (‘EXPRESS’ FILM LABURRAREN ZUZENDARIA) KATALAN AKTORE ETA IDAZLEAREN PRESENTZIAREKIN

Olallak, 2015ean publiko egin zuen kulturaren BEZA merkatu arte antzerkigintza uzteko erabakia hartua zuela, eta duela zortzi urte antzerki tailer solidarioak ematen ditu gizarte-­‐ bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako. Ehun bat telesailetan hartu du parte eta bere aktore lana literaturarekin partekatzen du: hiru nobela ditu argitaraturik. Horrez gain, ETA-­‐ko eta GAL-­‐eko biktima eta ETA-­‐ko kide ohien partaidetzarekin, 2014 eta 2015ean Madrilen ospatutako Euskal Herriko bakea eta bizikidetzaren aldeko bi topaketak antolatu ditu.

EGUNA: 2016KO URRIAK 4 ASTEARTEA

TOKIA: BILBOKO EUSKO JAURLARITZAREN EGOITZA, GRAN VIA 85 (ARETO NAGUSIA).

ORDUA: KOMUNIKABIDEENTZAKO PROIEKZIOA ETA PRENTSAURREKOA

  • 10:00 “A SYRIAN LOVE STORY” (75’)FILMAREN PROIEKZIOA ‘A syrian love story’ filmaren aurrerakina: https://bit.ly/1Lydz3F
  • 11:15 ‘EXPRESS’ (15’)FILM LABURRAREN PROIEKZIOA
  • 11:30 ZINEXIT TOPAKETAK-­‐AREN AURKEZPENA CARLOS OLALLA, “EXPRESS” FILMAREN ZUZENDARIAREN ESKUTIK.

Carlos Olalla aktore eta idazle katalanak zuzendua, eta benetako gertakarietan oinarriturik, migratzaileek egunero aurre egin behar duten errealitatea salatzen duen ‘EXPRESS’ film laburra, izan da aukeratua ZINEXIT TOPAKETAK-­‐aren bigarren ekitaldirako, errefuxiatuen egoera azaltzen digun ‘A syrian love story’ filmarekin batera. Urriaren 4a, asteartean, 19:30ean Golem Alhóndiga Bilbaon ospatuko den Zinexit Topaketak, ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak urtero antolatzen duen zinema erakusketaren atarikoa da.

Octavio Gonzalez, Zinexit-­‐eko programazio zuzendariak, Carlos Ollala, “Express” film laburraren zuzendariarekin batera, ‘Zinexit Topaketak’aren ekitaldi berri hau aurkeztuko dute urriak 4 asteartean, 11:30etan. Aldez aurretik, hedabideek filmak ikusteko aukera izango dute (10:00etan).

Argibide gehiago: L&V Comunicación (Itziar Villamandos) ZINEXIT-­‐EN PRENTSA-­‐BULEGOA Tel.: 94 416 08 00 villamandos@lvcomunicacion.com