BIHAR ASTEARTEA, URRIAK 4, 19:30EAN ALHÓNDIGA BILBAOKO GOLEM ZINEMETAN (AZKUNA ZENTROA) ‘A Syrian love story’ dokumentala eta ‘Express’ film laburra proiektatuko dira (sarrera doan, leihatilan jaso beharreko gonbidapenarekin)

Proiekzioaren ostean ikusleek parte hartu ahalko dute film laburraren zuzendari eta, besteak beste ‘El tiempo entre costuras’ telesaila, edota ‘Lasa eta Zabala’ bezalako filmeetan egindako lanarengatik aktore ezaguna den Carlos Olallarekin eta iraniar Kurdistaneko errefuxiatu eta Newroz Euskal Kurdu Elkarteko kide den Marian Fathirekin.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako eta aurten azaroaren 14 eta 17a bitartean zazpigarren ekitaldia ospatuko duen Zinexit, zinema erakusketaren atarikoa da ZINEXIT TOPAKETAK

AURRERAKINA: ‘A SYRIAN LOVE STORY’ https://bit.ly/1Lydz3F

Bilbao, 2016ko urriak 3.-­‐ Beste urte batez  ZINEXIT TOPAKETAK aurrea hartzen dio urtero Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen duen Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketari. Oraingo honetan eskainiko duen zinema saioak, siriar errefuxiatuen egoera eta Espainiatik erbesteratutako immigranteei buruzko gaia jorratuko ditu ‘A Syrian love story’ dokumental luzea eta ‘Express’ film laburraren proiekzioekin. Bi lan hauen proiekzioaren ondoren film laburraren zuzendarikide eta aktore den Carlos Olalla, eta Maryam Fathi, iraniar Kurdistaneko errefuxiatu eta Newroz Euskal Kurdu Elkarteko kidearekin hartu ahalko dute parte ikuslee,k Iñigo Asensiok aurkeztuko duen solasaldian. Proiekzioa bihar asteartean izango da, 19:30ean Golem Alhóndiga zinemetako 1. Aretoan (Azkuna Zentroa). Sarrera doan da eta gonbidapenak zineman bertan jaso daitezke.

Milioika siriarren egungo historia

Ekitaldi honetan ZINEXIT TOPAKETAK-­‐ek aurkezten duen ‘A Syrian love story’, dokumental luzeak, duela hamabost urte atxilotuak izan zirenean elkar ezagutu zuten Amer eta Raghda, Bashar-­‐en erregimenaren aurkakoen historia kontatzen digu. Egun, ezkonduta eta hiru semeren guraso dira, eta guda piztu zenez geroztik euren etxea atzean utzi behar izan duten hiru milioi siriarretakoak dira. Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Libano eta Siriaren arteko koprodukzioa den dokumental hau bost urtetan zehar egin da, eta horrek Sean McAllister zuzendariari, film politiko hutsaren mugak gainditu eta gatazka honetako biktimen bizipenen kontakizun intimoa eta hurbila egiten lagundu dio. Sheffield Documentary Festival-­‐eko epaimahaiaren sari nagusia jaso eta British Independent Film Awards, European Film Awarads eta The Critic’s Circle Film Awards-­‐ean izan da proposatua.

‘Express’ film laburrak ostera, emaztea eta seme-­‐alabekin batera Espainian bizi den senegaldar baten bizipenak azaltzen zaizkigu, zeinek langabezian geratzean bizileku-­‐baimena galdu eta deserriratu egin zuten etxekoek eta abokatuak hori eragozteko denborarik izan ez zutelarik. Film honek, berehalako deserriratzea jasaten dituztenen ezintasuna erakusten digu, hau da, 72 orduz atxikita egon ondoren, jatorrizko herrialdeetara automatikoki itzultzen dituzten migratzaileen egoera dakarkigu.

Carlos Olalla, aktore konprometitua

Carlos Olalla, aktore eta idazle katalanak ditu ehun bat telesaiotan hartu du parte (“El tiempo entre costuras”, “El faro”, “La sonata del silencioa”, “Hospital central”, “La embajada”, “Cuéntame”); hogei bat filmetan (“Lasa eta Zabala”,”B ¿la verdad no cambia nada?”, “REC 2”, “Grupo 7”, “The promise”, “The Deep web”) eta T. Willimas, J.P.Sartre, T.Bernhard edo B.Brecht, bezalako idazleen zenbait antzezlanetan. Aktore konprometitu honek, 2015eko otsailean, antzerkigintza alorreko baldintza kaskarrak salatzeko asmoz, kulturaren BEZa merkatu bitartean, agertokiak uzteko hartutako erabakia egin zuen publiko Carlos Olallak. Beraz, harrezkero, zinema eta telebistan baino ez du lan egin. Duela 8 urte antzerki tailer solidarioak ematen ditu gizarte-­‐bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako. San Carlos Borromeo (Entrevías) elizatik antolatu zituen, ETA eta GAL-­‐eko biktima eta ETA-­‐ko kide ohien partaidetzarekin, 2014 eta 2015ean Madrilen ospatutako Euskal Herriko bakea eta bizikidetzaren aldeko bi topaketak.

ZINEXIT TOPAKETAK iaz jaio zen Zinexit-­‐ean atariko gisa, zeinek aurten, azaroaren 14 eta 17a bitartean, ospatuko duen bere zazpigarren ekitaldia. Ekimen biek aldarrikatzen dute, desberdintasunaren errespetutik eztabaidari ateak ireki, eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gauza den zinema hezkuntza tresna.

Informazio gehiago: L&V Comunicación (Itziar Villamandos) ZINEXIT-­‐EN PRENTSA BULEGOA Tel.: 94 416 08 00 villamandos@lvcomunicacion.com