• Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VII. Zinema Erakusketak, lau estreinaldi eskainiko ditu azaroaren 14tik 17ra bitartean Azkuna zentroan (19:30ean eta sarrera doan edukiera bete arte).
  • Emakumeen kemena agerian utzi eta azpimarratzen duen programa, “Ama, nora goaz?” dokumentalaren erabateko estreinaldiarekin amaituko da, zeinek, Guda Zibilean euren etxeetatik kanporatuak izan ziren emakumeen bizipen ikaragarria agerian uzten duen.
  • Zinexitek bere espektroa zabaldu eta lehenengo aldiz eramango du bere programazioa beste lau udalerri hauetara: Barakaldo, Basauri, Sestao eta Vitoria-­‐Gasteiz
  • Gainera, azaroaren 15ean Zinexit Eskolaz gozatuko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek; eta 16, eta 17an berriz, BOSA! Programa barruan, “Mustang” filma ikusi ahalko dute DBHko ikasleek, Bilboko Udaleko Berdintasun Sailaren lankidetzarekin.

+info: https://www.zinexit.net

ZINEXIT 2016: httpss://vimeo.com/190831407

ZINEXIT 2016 EN PDF: descargar

presentacion-zinexit-azkuna2016-2

Bilbao, 2016ko azaroak 11.

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketak, erdigune hartzen du urte honetan, emakumeek bakearen eraikuntzan, oinarrizko eskubideen defentsan eta balio eta kulturaren transmisioan egindako lana, batez ere, gatazka egoeratan. Hauxe dugu Zinexiten zazpigarren ekitaldiaren gai nagusia, zeinek 14tik 17ra bitartean, toki eta garai desberdinetan kokatzen gaituzten herrialde desberdinetako lau filmen estreinaldia eskainiko duen. Emakumeen lana agertu eta hauen ahalduntzeari bultzada emanez, gatazka eta errealitate sozialari emakumeek nola egiten dieten aurre erakusten digute film guzti hauek. Film guztiak eskainiko dira Azkuna Zentroko (Alhóndiga Bilbao) Golem zinema aretoetan, 19:30ean eta ondoren, ikusle guziei zuzendutako solasaldiak izango dira protagonista eta gonbidatuekin batera. Sarrera doakoa da nahi duen guztientzat eta edukiera bete arte, baina ezinbestekoa da gonbidapena leihatilan jasotzea.

Erakusketa gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Azkuna Zentroko Bastida Aretoan Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak; Octavio González, Zinexiteko programatzaileak; eta Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko Zinegotziak.

Monika Hernandoren hitzetan, ekitaldi honetarako aukeratutako filmen bitartez “garrantzia eman nahi zaio bakearen eraiketan, giza eskubideen defentsan eta balio eta kulturaren transmisioan emakumeek egindako lana”. Hau da, “bizitzako edozein egoeratan, baina batez ere aurkakoak direnetan, emakumeek daukaten funtsezko lana ikusarazten laguntzea” da helburua, gaineratu du Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak. Hernandok azpimarratu duenez, Zinexit “gora doa astiro-­‐astiro” eta horren adibidea da programazioa lau udalerritara zabaldu izana: Barakaldo, Basauri, Sestao eta Vitoria-­‐Gasteizera, hain zuzen ere.

Astelehenak 14, inaugurazioa ‘Marzia my friend’ sari asko jasotako filmaren estreinaldiarekin.

TRAILER ‘Marzia my friend’: httpss://vimeo.com/190833198

“Marzia my friend” finlandiar film sarituak emango dio hasiera Zinexiten ekitaldi berri honi azaroaren 14an, astelehena. Kirsi Mattilaren zuzendaritza eta gidoiarekin, dokumental honek afganiar emakume baten historia azaltzen digu, zeinek 20 urterekin eta beste edozein gaztek bezala, maitasunarekin, askatasunarekin eta lan interesgarri batekin egiten duen amets. Marziak bakea eta independentzia nahi ditu, baina Afganistanen bizi denez, bere ametsak iraultzaile bilakatzen dira. Marziaren bizitza afganiar emakumeek euren bizitza eta etorkizunaz erabakitzeko eskubidearen alde egiten duten borroka zabalaren sinbolo bihurtu da. de Marzia Kirsi Mattilaren laguna den zinegileak haren bizitzaren jarraipena egiten du 2011ko udaberritik 2014ko amaiera bitartean, nazioarteko tropek ustez herrialdea uzten duten arte.

2015ean Galway Film Fleadh irlandar zinemaldian, Amnesty International-­‐arekin batera Giza Eskubideen Film Onenaren saria, 2015ean Montreal World Film Festival-­‐ean Dokumental Onenaren saria, 2015ean Stockholm-­‐eko Zinema Dokumentalaren Afganiar Zinemaldiko Dokumental Onenaren saria, 2015ean Nueva Yorkeko Queens World FF zinemaldiko Dokumental Onenaren saria eta 2016an Bruselako Millenium Zinema Dokumentalaren Zinemaldiko Ikuspuntu Gaztearen Saria jaso dituen film honen estreinaldia eskainiko du Zinexitek. Emanaldiaren ostean, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanen irakasle eta gatazketan aditua den Itziar Ruiz-­‐Gimének, moderatutako solasaldia izango da.

Azaroaren 15ean, asteartea, Nicolas Saada frantziar zuzendariaren “Taj Mahal” filmaren estreinaldia izango da. Film honek, 2008ko azaroan Bombayko Taj Mahal hotelean izandako eraso terrorista dakarkigu gogora, atentatuaren gauean, hoteleko bere logelan, bakarrik biziraun beharko duen 18 urteko Louise frantziar gaztearen eskutik. Zoritxarreko 11-­‐S gogora ekarri zigun benetako atentatu hartan oinarriturik, film honek errugabeko biktima baten azalean jartzen gaitu, bere egoera larrian eta sufritzen duen eragin psikologikoan sartu eta gatazka egoeratan hainbat lagunek bizi duten ahultasunera hurbilduz. Zuzendariaren hitzetan, Bombayko erasoetatik bizirik ateratako batekin izan ondoren zen sortu zen “’Taj Mahal’ egiteko asmoa. Filmak zehaztasun handiz jarraitzen dio hark bizi izandako esperientzari. Bihotza arintzeko asmoz egin dut film hau”. Arantxi Padilla, EITBko berriemaileak, zuzenduko du filmaren ondorengo solasaldia.

TRAILER “Taj Mahal”: httpss://vimeo.com/190712783

Amaiera osteguna 17an: “Ama, nora goaz?”, 80 urtez ezkutuan eduki“Trials of spring” iparramerikar dokumentala azaroaren 16an, asteazkena, eskainiko da. Gini Reticker-­‐ ek zuzendua, Zinexiten estreinatzen den film honek hiru emakume egiptoarren gorabeherak jarraitzen ditu: Hend Nafea, musulman gazteak, kartzela zigor bati egin beharko dio aurre Kairoko Tahrir plazako manifestazioetan izandako agerpenengatik; Mariam Kirollos, gazte kristau, hiritarra, denbora luzez izan da emakumearen eskubideen aldeko aldarria egiten, eta Khadiga Hennawi, 60 bat urte inguruko alargunak “Mama K” ezizena jaso zuen, iraultzaileen zaintzaile izateagatik. Egiptoar benetako hiru emakume hauen arteko lan pertsonal eta politikoak, herrialde osoko emakumeen esperientzien enblema bihurtu dira, eta haien bizipenek, euren etorkizunaren eraikuntzan emakumeek daukaten benetako eginkizuna argitzen dute.

Beth Levinson ekoizleak dioenez, ”Izan ere, ”hemen daude mendebaldeko zinegile hauek arabiar emakume hauei laguntzeko saiatzen” ideia saihestu nahi genuen, batez ere, elkarri eta euren buruei laguntza emateko emakume gogor eta kementsuak direlako eta euren herrialdeei laguntzeko asko egiten ari direlako”. Film honen emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da.esus Jesus Alvarez, Euskadiko Nazioarteko Amnistiako kidearen eskutik. den historia bat

TRAILER “Trials of spring”: httpss://vimeo.com/190712478

Amaiera osteguna 17an: “Ama, nora goaz?”, 80 urtez ezkutuan eduki den historia bat

TRAILER “Ama, nora goaz?”: httpss://vimeo.com/190712406

Zinexiten zazpigarren ekitaldi honek azaroaren 17an, osteguna, izango du amaiera euskal emakumeak protagonista dituen dokumental baten estreinaldiarekin, zeinek, 80 urtez ezkutuan gorderik eta isilean mantendu den historia azalera ateratzen duen. “Ama, nora goaz?” filmak, Guda Zibilean Gipuzkoatik alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu, 80 urtez isilean mantendu den errealitate honen bitartez. 1937ko neguan, 1.000 emakume Gipuzkoako 14 herritik kanporatuak eta seme-­‐alabak besoetan harturik euren etxeetatik alde egitera behartuak izan ziren, nora eramango zituen ez zekiten bidaia bati hasiera emanez. Emakume abertzale eta errepublikarrak ziren, Errepublikaren alde frontera borrokatzera joandako gizon haien emazteak.

Iban Gonzalezek zuzendu, Karmelo Vivanco (Baleuko) eta Idurre Cajaravillek ekoiztu eta Jon Gonzalok egin du film honen gidoia. Bárbara Rivas eta Esther Remiro dira dokumental honetako aktore bakarrak, gainerakoak, Zumaiako emakumeak barne, euren etxeetatik erbesteratuak izanaren esperientzia larria bizi izan zuten emakumeak dira. Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiain dira bertan azaltzen diren emakumeak. Film honen emanaldian ostean, elkartze berezia izango da bertan parte hartzen duten emakumeak eta dokumental honen zuzendariarekin.

Ikasleentzako emanaldiak

Beste ikasturte batez, Zinexitek bizikidetzaranzko zinema zuzenduko die Lehen Hezkuntzako ikasleei Zinexit Eskola programaren bidez. Giza Eskubideak irakaskuntzan ere jorratzeko helburuz, LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleek “A zer nolako heroiak” animaziozko filma ikusteko aukera izango dute. Film hau zazpi film labur bitxi eta dibertigarrik osatzen dute, eta hauek guztietako protagonista gazte heroiak, era dibertigarrienetan saiatuko dira bizitzak jartzen dizkien erronka zailak gainditzen. Zinexitek material didaktiko berezia prestatu du euskara hutsean azaroaren 15ean, asteartea, goizeko 10:00etan Alhóndiga Bilbaoko Golen Zinema aretoetan eskainiko zaien saio honetarako. “Hegan egiteko beldur” “Oreina eta untxitxoa”, “Grand Prix”, “Lorenzoren kazoa”, “Izan edo ez izan… laranja”, “Elefantea eta bizikleta” eta “5.80 metro” dira “A zer nolako heroiak” osatu eta aniztasuna, autonomia pertsonala, elkarrenganako laguntza, desberdintasuna eta berdintasuna bezalako gaiak biltzen dituzten film laburrak.

TRAILER: “A zer nolako heroiak” httpss://vimeo.com/190832403

Giza eskubideak bultzatzen dituen zinema, BOSA! programaren bidez iritsiko da DBHko ikasleengana ere. Programa hau Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak antolaturik dago ZINEXIT astearen barnean. irudiBERRIA Elkartearen Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurkako ekimen hau Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dago. Oraingo honetan, “Mustang” film luzea eskainiko zaie, euskara eta gaztelerazko bertsioetan, eta aniztasunaren alde eta diskriminazioaren aurka lan egiteko zuzendutako material didaktikoa luzatuko zaie ere. Deniz Gamze Ergüven turkiar-­‐frantziarrak zuzendutako “Mustang” film hunkigarri eta zirraragarri honek hainbat sari jaso ditu. Egungo Turkiako landa eremu batean bizi diren 12 eta 16 urte bitarteko 5 ahizpa umezurtzen istorioa azaltzen digu. Gizarte patriarkal eta diskriminatzailean hazi eta hezten direneko giro tradizional eta kontserbadore honetatik ihes egiten saiatuko dira neskak. Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan izango dira film honen

Trailer ‘MUSTANG’ httpss://vimeo.com/190832274

presentacion-zinexit-azkuna2016-1

Zinexit zabaltzen ari da

Lehenengo aldiz zazpigarren ekitaldi honetan, Zinexitek bere programazioa zabalduko du beste euskal udalerri batzuetara Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketa honetaz herritar gehiagok goza dezaten. Hortaz, urte honetan Zinexitek hasiera eman dio zabaltze bide honi honako lau herri hauetan: Barakaldo, Basauri, Sestao eta Vitoria-­‐Gasteiz. Bilbon bezala, filmen emanaldiak eta hauen ondoren solasaldia izango da ikusleekin, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Beraz, “Marzia my friend” dokumentala azaroaren 23an, asteazkena, 19:30ean ikusi ahal izango da Barakaldo Antzokian eta azaroaren 25ean, ostirala, 19:00etan Vitoria-­‐Gasteizeko Vital Kutxako Aretoan (CC Dendaraba). Zinexit Basauriko Social Antzokira iritsiko da ere azaroaren 30ean, asteazkena, 19:00etan “Taj Mahal” filmarekin. Hauez gain, Joan den urriaren 26an, asteazkena, Sestaoko Musika Eskolan, Karmelo Vivancoren “El valor de la autocrítica”, dokumentala eskaini zen, 2015eko Zinexiti amaiera eman ziona.

Zinexiti buruz

Elkarren segidako zazpi urtez, film ziklo batek erakusten digu zinema erreibindikatzailearen garrantzia, tresna hezitzaile eta sozializatzaile, desberdintasunari zor zaion errespetutik eztabaida sortzeko eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gai diren film horien garrantzia. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren mendeko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak azaroaren 14tik 17ra bitartean Bilboko Azkuna Zentroko Golem Zinema aretoetan ospatuko den Zinexit Erakusketaz ari gara.

Gizaki guztien oinarrizko eskubideak eta duintasuna errespetatuz, eta ideiak, nahiak, printzipioak eta balioak eztabaidatzeko baliagarriak izango diren hiritar eta gizakientzako guneak sortuz, elkarrenganako errespetuan bizikidetza bultzatzea da Zinexiten helburua.

Tresna pedagogikotzat hartutako zineak, errealitate desberdinetara eraldatzen du ikuslea, bertan sortzen diren bidegabekeria eta inguruarekiko iritzi kritikoa sortuz. Aurreko ekitaldietan bezala, ikusle parte-­‐hartzaileei giza eskubideekin eta bizikidetza demokratikoarekin zerikusia daukaten gai desberdinei buruz interpelatzea eta, aldi berean, eztabaidarako guneak sortzea da Erakusketa honen helburua.