PRENTSA OHARRA

ZINEXITEK ‘LA LEYENDA NEGRA’ AURKEZTUKO DU GAUR, ASTEARTEAN, SUNDANCEKO JAIALDIAN ESTREINATUTAKO EL SALVADORREKO NESKA NERABE BATEN ISTORIO ZIRRARAGARRI ETA HUNKIGARRIA

• Patricia Vidal Delgado zuzendariak emanaldiaz gozatzera animatzen gaitu bideo honetan https://vimeo.com/648494625 Bilboko Golem Alhondiga zine aretoetan (Sarrera librea, 19:30ean eta ondoren solasaldia)

Programazioak umeentzako Zinexit Eskola bat ere hartuko du gaur, asteartean, umeak eta gazteak Giza Eskubideen defentsaren garrantziaz kontzientziatzen hasteko helburuarekin

Zinexit Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritzak antolatzen du eta Bilboko Golem Alhóndiga zinemetan (Azkuna Zentroa) egingo da

Bilbon, 2021ko azaroaren 23an.- Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatzen duen Zinexit Zinema eta Giza Eskubideen XI. Erakusketak Patricia Vidal Delgadoren “La leyenda negra” filmaren estreinaldia jasoko du gaur, asteartean, Zinegoak 2021 jaialdian “Aniztasuna eta Giza Eskubideak” saria jaso zuen filma, hain zuzen ere. Zinexit Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan egingo da aste osoan, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da, baina emanaldia hasi baino ordubete lehenago jaso beharko da leihatilan. Ondorengo solasaldian, Euskadiko Amnistia Internacional-eko Aimar Rubio, eta Alaitz Arenzana, Zinegoak Bilboko gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko Zuzendaritza Batzordeko kidea, izango ditugu.

Patricia Vidal Delgado zuzendariak heldutasunezko istorio hunkigarri eta ziragarria sortu du. Istorioa tentsio eta haustura handiko testuinguru sozial batean garatzen da. Izan ere, neurri berean harrapatzen ditu komunitateei eragiten dieten zurrunbilo politikoak eta nerabezaroaren dinamika korapilatsuak. Hori dela eta, La Leyenda Negrak (2020an estreinatu zen Sundanceko Zinemaldian) sakrifizio pertsonalen prezioa eta benetako harremanen salbuespena aztertzen ditu. Zuri-beltzeko argazkigintza paregabe batean eta aktore gazte talde batek adierazitako emozioen garbitasunean oinarrituta, Patricia Vidal ahots berri gisa nabarmentzen da AEBetako zinema independentean bere lehen film luze honetan.

 

‘La leyenda negra’ filmeko protagonista Aleteia da, Estatu Batuetan hazitako etorkin salvadortarra, nerabezaroan, migrazioaren krisia guztiaren atzean dagoela, ikaskide berrien aurreiritziei aurre egin behar diena.

https://vimeo.com/643511395

 

Gaur ere Zinexit Eskola atala izango dugu
Asteartea 23 (10:00 horas) Zinexit Eskola – ‘Terra Willy’

Beste ikasturte batez, ZINEXIT Lehen Hezkuntzako ikasleengana zabalduko da, irakaskuntzan Giza Eskubideak lantzeko. Umeei zuzendutako ‘Terra Willy’’ animaziozko filma euskaraz proiektatuko da. ‘La panda de la selva’ filmaren sortzaileen lanak Willyren abentura kontatzen du. Gurasoekin batera espazioko misio batera bidaiatzen duen umea da. Istripu baten ondorioz, espazio-ontzitik airean irtengo da, planeta ezezagun batera eramango duen larrialdiko kapsula batean.

https://vimeo.com/637001448