• Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VIII. Zinema Erakusketak, film errealista hau estreinatuko du 19:30ean Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan
  • Jendea eta hauen bizipenak ezagutzen badituzu, beldurrak berez uxatzen zaizkizu”, dio Michael Koch, film honetako zuzendariak, zein etorkinen errealitatea ikusi arazi eta kanpotik datozenekiko beldurraz amaitzen saiatzen den
  • Proiekzioaren ondoren, nahi duten ikusle guztiekin batera, solasaldi bat izango da Nazioarteko Amnistiako kide baten eskutik

 

ZINEXIT 2017ko AURKEZPENA: httpss://vimeo.com/190831407

ZINEXIT 2017KO AURKEZPENA PDF-N: https://www.zinexit.net/wp-content/uploads/2017/10/ZINEXIT-2017-programa-web-.pdf

FILMAREN AURRERAKINA “Marija” : httpss://vimeo.com/239977698

Bilbao, 2017ko azaroak 7.- Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren zortzigarren edizio honek, “Marija” film errealista estreinatuko du bihar, azaroaren 8, asteazkenean. Filmak protagonistaren izenetik hartzen du izenburua, hain zuzen ere, Alemaniako Dortmund hirian ostatu bateko garbiketa egiten bizirauten duen ukraniar neska gazte batena. Bihar aurkeztuko da alemaniar-suitzar ekoizpena duen film hau, eta zinema soziala biltzen duen Zinexit-ek aurten eskaintzen dituen bost filmetako honek hausnarketa, jarduna eta elkartasuna bultzatuz, munduan gizaki askoren bizitza gogorraren errealitatera ikusleak hurbiltzea du helburu.

Aste honetan Bilbon ospatzen ari den Zinexit-ek, zalantzagarria den etorkizun baten bila euren etxeak utzi eta ihes egitera beharturik, gero eta gizaki gehiagok bizi duten bidaia arriskutsuan eta egunero bizi duten dramaren gaia jorratu nahi du ekitaldi honetan. Sarrera doan izango da edukiera bete arte eta biharko proiekzioa, bihar 19:30ean Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan.

Marija dugu beraz, biharko Zinexit-en programazioko protagonista. Ile-apaindegi bat jartzea da ukrainiar gazte honen ametsa eta horretarako gordetzen du hilabeteko soldataren zati txiki bat, baina badirudi amets horrek porrot egingo duela lanetik kaleratzen dutenean. Aurrera egin ahal izateko, beti legalak ez diren irtenbideak bilatzera beharturik egongo da Marija. Bere gorputza eta sentimenduak, eraso egiteko prestaturik bezala, gogorturik dirudite, sakrifikatzea erabaki duen guda-makina baten antzera. “Marija” da Michael Koch suitzar zuzendariaren opera prima, 2016an estreinatutako bere lehendabiziko film hau Locarnoko Zinemaldian lehiatu zen.

Film honetan, Marija buru duen immigrazio femeninoa deskribatzen du Koch-ek. Margarita Breitkreik aktoreak indar handiz antzezten du borrokalariaren itxura fisikoa, independentea eta ametsez beteriko neska gaztea, zeinek inolako aukerarik eskaintzen ez dion bere jaioterritik, Ukrainiatik, dena posible dela dirudien Alemaniara ihes egitea erabakitzen duen.

Koch-en filma ez dago munduaren ikuspuntu inozo eta ahuletik egina, bai ordea Marijari minik sentitzen uzten ez diola dirudien indar misteriotsu batek bultzaturik. Bere barne unibertsoa isila eta ulertezina da ikuslearentzat. Zerk darama maite duela dirudien gizonari uko egitera? Noraino heldu beharko du bere independentzia ametsa lortu ahal izateko?

Ukrainiara hainbatetan joan eta bertan, ezer eskaintzen ez dien herrialdean, familia eta lagunak utziz, ihes egiteko prest dauden gazte asko ezagutu ostean erabaki zuen Koch-ek bere lehendabiziko filmean immigrazioaren gaia jorratzea. “Dortmund-en bizi eta ostatu batean garbiketa lanak egiten ari zen gazte bat ezagutu nuen”, dio zuzendariak, eta zera gaineratzen du “neska honek sortzen zidan lilura izan zen nire ikerketaren abiapuntua” eta baita bihar Zinexit-ek Bilbon estreinatuko duen filmaren hazia ere.

Koch film hau, 130 herrialde desberdinetako lagunak bizi diren Dortmund hirian dago giroturik, eta zuzendariaren esanetan “europar hiri askotan gertatzen denaren adibidea dugu hau. Zuzendariaren esanetan, “gure errealitatearen parte dira immigranteak, hauek saihestea erraza bada ere. Jendeak bere herrialdea utzi eta bidaiatu egiten du, mugarik ez balego bezala. Arazo larria da, baina garrantzitsua deritzot pertsona hauen bizipenak klixe eta aurreiritzirik gabe kontatzeari. Nire helburua da ikusleak immigranteen egunez egunekoa zein den ikustera behartzea, nola bizi diren eta gainditu beharreko zer arazo larri dauzkaten jabearaztea”.

Film errealista honen proiekzioaren ondoren solasaldia izango da Nazioarteko Amnistiako ordezkarien eskutik.

 Azaroaren 9, osteguna, amaiera eguna: Programa bikoitza eta migrazio krisiaren dramari aurre egiteko euskal boluntarioen lanari buruzko ZUKdokumentalaren erabateko estreinaldia

FILMAREN AURRERAKINA “A 15 metros de Siria”: httpss://vimeo.com/239977540

Zinexit-en zortzigarren edizio honek azaroaren 9, ostegunean izango du amaiera, sufritzen dutenen alde lanean diharduten erakunde eta lagunen elkartasuna islatzen duten bi dokumentalekin.

“50 feet from Syria” (“ Siriatik 15 metrora”) dokumentalak ausarta eta eraman handikoa den Hisham Bismar siriar-iparramerikar zirujauari jarraitzen dio, Siriako guda zibileko biktimei laguntzeko, Turkia eta Siriaren arteko mugara egingo duen bidaian zehar. Skye Fitzgerald-ek zuzendu eta ekoitzi du dokumental hau.

FILMAREN AURRERAKINA Zuk”: httpss://vimeo.com/239978517

Ondoren, Zinexit-ek “Zuk”, euskal dokumentalaren erabateko estreinaldia aurkeztuko du, zeinek CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Salvamento Marítimo Humanitario erakundeetako boluntarioen lanaren lau adibide erakusten dizkigun. “Krisi migratorio” gisa izendatu eta milaka lagunek sufritzen duten hondamendi humanitarioari aurre egiteko ari diren boluntarioen lana. Unax Blancoren zuzendaritzapean Aitor Gametxoren gidoiarekin egin den dokumental honek, etxeetatik ihes egin behar izan dutenen drama arintzeko euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideak egiten duten lana hartu du erdigune. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da dokumentaleko zuzendaria eta zenbait protagonistekin.