PRENTSAURREKORAKO DEIALDIA

ZINEXITEN AURKEZPENA ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEEN XIII. ERAKUSTALDIA

DATA: Ostirala, 2023ko azaroaren 17a
LEKUA: AZKUNA ZENTROA – GOLEM zinema-aretoa· 4. sala. Arrikibar plaza, Bilbo
ORDUA:  10:30ak

PARTE-HARTZAILEAK:

Noemí Ostolaza, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria
Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Arloko zinegotzia
Octavio González, Zinexit-eko programatzailea.

2023KO ZINEXITEN AURKEZPEN-BIDEOA: https://

Noemí Ostolaza Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariak, ostiral honetan, hilaren 17an, ZINEXIT Zinema eta Giza Eskubideen XIII. Erakustaldia aurkeztuko du; azaroaren 20tik 24ra bitartean izango da, Bilbon, Azkuna Zentroan, Golem zinema-aretoan.

Prentsaurrekoa 10:30ean hasiko da, Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoan (4. sala), Bilbon, eta, bertan, gainera, Octavio González Erakustaldiko programatzailea eta Kontxi Claver Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Arloko zinegotzia izango dira.

Zinexit erakustaldia Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak antolatu du, eta helburu du duintasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritzen den bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzea.

Zinexitek giza eskubideen inguruko hausnarketa egitera animatzen gaitu, oraintsuko zinemako lau tituluren eta Hollywoodeko klasiko baten bidez. Lehen aldiz, edizio honetan emango diren film guztiak fikziozkoak izango dira eta, era berean, emakumeak kameren aurrean eta atzean duen presentzia handia ere nabarmendu behar da.

 

ZINEXITEN SARRERA LIBREA ETA DOAKOA IZANGO DA.

_________

Argibide gehiagorako: Aintzane Zorrilla Pérez
ZINEXITen prentsa-bulegoa
Tel.: 678 547 712 ·aintzane.zorrilla@gmail.com