PRENTSA OHARRA

Zinexitek “Until tomorrow” aurkeztu du Giza Eskubideak eta Emakumea Iranen gaia lantzeko

  • Asteazkenean “Until tomorrow” filmearen txanda izango da, Irango ama ezkongabe baten road trip berezia. Alaba gau batez ezkutatu behar du, hura existitzen denik ez dakiten gurasoak laster iritsiko direlako. Irango sistemaren aurka borrokatzen diren emakumeen istorioa, egungo iraultzaren nolabaiteko prekuela bihurtuz, haien kausak azalduz. Solasaldian Amnistia Internazionaleko Jesús Álvarezek hartuko du parte
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 20tik 24ra egingo da Azkuna Zentroko Golem Zinemetan, 19:30ean (19:00etan izango den ostegunean izan ezik). Sarrera doakoa da eta gonbidapenak txarteldegian jaso daitezke gaurtik aurrera.

ZINEXIT 2023KO AURKEZPEN BIDEOA:

https://drive.google.com/file/d/1JZXwakrKGcIv7k-vv-CugSMm26uXPt_k/view?usp=sharing

ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA:

https://drive.google.com/drive/folders/19cSMiaDXrOJijQo8f4vbJ1e8vp8HYGEq?usp=sharing

Bilbon, 2023ko azaroaren 21an. ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez, sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, ostirala, hilak 25, arte luzatuko da, eta oinarrizko eskubideen inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu, zinemako erreferentziazko lanetatik abiatuta, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, ikus-entzule guztiei irekitako solasaldia.

Dagoeneko hamahirugarren ediziora heldu den ekimenak oso egitarau interesgarria aurkezten du zazpigarren artea maite dutenentzat, nazioarteko zinema berrienaren lau titulurekin eta Hollywoodeko klasiko batekin. Lehen aldiz, proiektatuko diren film guztiak fikziozko zinemaren barruan daude.

ZINEXIT azaroaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala) egingo da, ohi bezala Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan. Saioak 19:30ean hasiko dira (19:00etan izango den ostegunekoa izan ezik), sarrera doakoa da eta gonbidapenak aipatutako zinema-aretoetako leihatiletan jaso daitezke gaurtik, ostirala 17, aurrera. Aurtengo egitaraua osatzen duten filmen erakargarritasunari ZINEXITeko proiekzio bakoitzaren ondorengo solasaldietara gonbidatutako pertsonen balio erantsia gehituko zaio.

Gaur estreinatuko da Mona J. Hoel zuzendariaren “Night” (2022) (“Natt”). Genero indarkeria jorratzen du, interpretazio bikainekin eta apaindura estetikorik gabe. Istorio hunkigarri horrek bi edo hiru hilabeteko bizia geratzen zaion emakume baten kezka kontatzen du, eta zelan borrokatzen den bere heriotzaren ondoren seme-alabak esku onetan gera daitezen, bere bizitza infernu bihurtu zuen senar ohiak, berriro minik eragin ez dezan.

https://vimeo.com/880841960?share=copy

Until tomorrow (2022), Irango errealitatea, asteazkeneko saioaren ardatz nagusia

Asteazkenean, hilak 22, Zinexit Irango errealitate asaldatura hurbilduko da Until tomorrow (“Ta farda”) filmarekin, Teheranen, bi hilabeteko ume batekin ezkongabe dagoen ama batek egiten duen road trip hiritarra, arratsaldean bertan ustekabean hirira iritsiko diren gurasoek ezkontzatik kanpo alaba bat duela jakin ez dezaten. Protagonistak bere umea eta bere gauza guztiak hurrengo egunera arte uzteko leku bat bilatu behar du.

Frantziako eta Irango ekoizpena duen film horrek Film Luze Onenaren Saria irabazi zuen Valentziako 37. Mostran, beste sari batzuen artean. Azken hilabeteetako gertakarien garapenak, gizarte gaia lantzen dutenen artean urteko garrantzitsuenetakoa bihurtu du filma. Ali Asgarik, filmaren zuzendariak, emakumeek eta beste pertsona batzuek Giza Eskubideekiko errespetuaren alde borrokatzeko dituzten arrazoiak erakusten dizkigu. Amaieran, solasaldian Amnistia Internazionaleko Jesús Álvarezek hartuko du parte.

Saioa 19:30ean hasiko da, Azkuna Zentroko Golem Zinemetako 4. aretoan. Sarrera librea da, baina txarteldegian lor dezakezun gonbidapena behar da.

https://vimeo.com/880842002?share=copy

20.000 especies de abejas (2023), eta Urresola, osteguneko solasaldian

Ostegunean, hilak 23, urteko film sarituenetako baten txanda izango da: 20.000 especies de abejas. Trans neskato baten nortasunaren bilaketa eta horren ondoriozko familia-harremanen katarsia lantzen du. Estibaliz Urresolaren lehen film luzea proiektatu ondoren, solasaldi interesgarria egingo da, euskal zuzendaria eta Beatriz Sever Naizen Elkarteko ordezkaria bertan direla.

Adierazi behar da film honen proiekzioa 19:00etan hasiko dela (gainerakoak 19:30ean izango dira).

https://vimeo.com/880841906?share=copy

Itxiera ekitaldia ostiralean, hilak 24, Testigo de cargo (1957) lanarekin

Billy Wilder zuzendariaren Testigo de cargo (“Witness for prosecution”) klasikoarekin emango zaio amaiera Giza Eskubideen Zinemaldiari. Filma suspentsean eta intrigan barneratzen da, eta lan atipikotzat jotzen da sei Oscar Sari irabazi zituen zuzendari estatubatuar mitikoaren eta komedia amerikarraren maisu handiaren filmografian. Estreinatu zenetik 65 urte baino gehiago igaro ondoren, bere horretan kontserbatzen ditu freskotasuna eta originaltasuna, eta Wilderren obran gehien errepikatzen diren zenbait elementu jorratzen ditu, hala nola engainua, identitatearen sentikortasuna, moralaren hauskortasuna, giza harremanen narriadura…

https://www.youtube.com/watch?v=GFwzvXEAaUQ

IKASLEEI ETA NERABEEI ZUZENDUTAKO EKIMENAK

Bigarren hezkuntzako ikasleentzat, erakustaldiak lankidetza-ekimena du Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailaren Bosa! Programarekin. Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei zuzendutako Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren kontrako IrudiBERRIA Elkartearen ekimena da.

Giza Eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoaz gain, egitarauak Sandra Vannucchi zuzendariaren La fuga (2017) lehen film luzea ere hartuko du, neurri batean bere esperientzia propioan oinarritutakoa. Familia egoera zaila bizitzeaz nekatuta, Erromara trenez joatea erabaki duen neska gazte baten bidaia kontatzen du. Ibilbidean bere komunitatean eta bera datorren klase aberatsaren guztiz kontrakoa den bizimoduan murgilduko duen ijito-etniako neska bat ezagutuko du.

_________

Informazio gehiago: Aintzane Zorrilla Pérez ZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA Tel. 678 547 712 · aintzane.zorrilla@gmail.com