Zinexitek ‘Black box diaries’ aurkeztuko du, emakume batek sexu-erasoa jasan ondoren justizia bila daraman borroka
- Dokumental hau, Japoniako poliziak eta sistema judizialak baztertu egin dutelako bere erasoa ikertzen ari den Shiori Itô kazetari gaztearen egunkari grabatua da. Sundance Zinemaldiko Epaimahaiaren Sarirako izendatutako filma. Ondoren, solasaldia egingo da Óscar Seco BFAko Gizarteratze zuzendari nagusiarekin eta Carmen Muñoz ekintzaile feministarekin.
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 25etik 29ra egingo da Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoetan, 19:30ean. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak txarteldegian jaso daitezke, pertsona eta film bakoitzeko bi.
ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA:
https://drive.google.com/drive/folders/1P7sla7JBcnilIEAhMKV-MXb_Wf1biAl0?usp=sharing
Bilbon, 2024ko azaroaren 27an. ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Euskubideen Sailak -Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bitartez- sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, ostirala, hilak 29, arte luzatuko da, eta oinarrizko eskubideen inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu, zinemako erreferentziazko lanetatik abiatuta, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, ikus-entzule guztiei irekitako solasaldia.
Gai horiei buruz hausnartzeko, izenburu hauek aukeratu dira: Valentina Cicogna eta Mattia Colomboren Pure unknown, Elena Molinaren Remember my name, Luis ‘Soto’ Muñozen Sueños y pan eta Shiori Itoren Black box diaries. Bilbon estreinatuko diren lau film horiek, gertuko begirada beroa eta gizatiarra erakusten dute jorratzen dituzten gaien eta horien protagonista diren pertsonen inguruan. “Ikus-entzuleei zuzenean hitz egiten dieten aurrekontu txikiko baina eduki emozional handiko lau film dira”, adierazi du Octavio González ZINEXITeko programatzaileak. Erakustaldia Robert Mulliganen Matar a un ruiseñor klasikoaren proiekzioarekin amaituko da.
GAUR: PURE UNKNOWN (2023)
Gaur, ZINEXIT Cristina Cattaneo doktorearen autopsia-aretora hurbilduko da. Mediku forentse hori gauero iristen zaizkion eta etxerik gabeko pertsonenak, sexu-langileenak, nerabe iheslarienak… izan ohi diren izenik eta identitaterik gabeko gorpuei duintasuna emateko borrokatzen da; azkenaldian, gehienak Mediterraneo itsasoak bueltatzen dituen migratzaileak dira. Pure unknown Valentina Cicogna eta Mattia Colombo zuzendarien film dokumentala da; ekoizpen-lan italiarra, suitzarra eta suediarra da.
“Sentiberatasunez zaintzen ditu doktoreak ‘bere’ gorpuak, eta horrek gizarteak era guztietan kendu nahi izan dien duintasuna ematen die ‘erabateko ezezagun’ horiei”, idatzi zuen Giorgia Del Don, Cineuropan.
Migrazioaz haratago, lan honek pertsona guztien identitatean eta duintasunean jartzen du begirada. Hitzaldiaren amaieran, Francisco Etxeberria Gabilondo doktoreak, EHUko Auzitegi Medikuntzako irakasle titularrak, hartuko du parte.
PURE UNKNOWN TRAILERRA
https://mubi.com/es/films/pure-unknown/trailer
BIHAR, BLACK BOX DIARIES (2024), EMAKUME BATEN BORROKA JUSTIZIA BILA
Ostegunean, hilak 28, Black box diaries film dokumental japoniarraren txanda izango da. Aurtengo Sundance Zinemaldiaren aurkikuntzetako bat izan da, eta emakume batek justizia bila duen borrokaren kronika kontatzen du.
Shiori Itô praktiketako kazetaria zen, kazetari politiko boteretsu batek drogatu eta bortxatu zuenean. Poliziak eta sistema judizial arkaikoak alde batera utzita, bere ikerketari ekitea erabaki zuen. Filma, nazioartean asko saldu den, eta justiziaren alde egindako borroka nekagarria kontatzen duen bere egunerokoan oinarritzen da. Japoniako sistema judizial eta sozial zaharkituak agerian uzten dituen kasu enblematikoa izan da. Zalantzarik gabe, Iciar Bollainen Soy Nevenka gogorarazten digun gaurkotasun handiko gaia.
Solasaldirako, Oscar Seco Revilla Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratze zuzendari nagusia, eta Carmen Muñoz López ekintzaile feminista eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea, izango ditugu.
BLACK BOX DIARIES TRAILERRA
https://youtu.be/zeHfN61S6Gg?si=gsUksdUjyoSbkDa_
ITXIERA OSTIRALEAN, HILAK 29, MATAR A UN RUISEÑOR (1962) FILMAREKIN
Tradizioari jarraiki, Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia klasiko batekin amaituko da. Oraingoan, Robert Mulliganen Matar a un ruiseñor (To kill a mockingbird) lanaz gozatzeko aukera izango dugu, ñabarduraz beteta dagoen eta mezua eta sentiberatasun bikaina dituen maisulana; arrazakeriaren eta arraza-bereizketaren aurkako alegatua eta haurtzaroaren ikuspegi paregabea, Gregory Pecken ibilbide osoko interpretaziorik onenetakoa izateaz gain.
Matar a un ruiseñor filmak 25. Postua betetzen du American Film Institute-k 2007an egindako AEBetako film onenen zerrendan. Eta 1995etik «kulturalki, historikoki eta estetikoki esanguratsu» gisa jotzen du Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak.
Zalantzarik gabe, film bikaina Giza Eskubideen Zinema Erakustaldi hau ixteko.
MATAR A UN RUISEÑOR TRAILERRA
https://youtu.be/KR7loA_oziY?si=sKcFnk_4-oU4JdR7
IKASLE ETA NERABEEI ZUZENDUTAKO EKIMENAK
Aurreko edizioetan bezala, Bilboko Udalarekin dagoen lankidetzak jarraituko du “Bosa!” programarekin eta ZINEXIT Eskola egingo da.
ZINEXIT programaren helburua ZINEXIT Eskola programaren bidez Lehen Hezkuntzako ikasleei umeen oinarrizko eskubideak zinemaren bidez ezagutaraztea da. Programa horretan, material didaktiko espezifikoa banatuko da, eta 6 eta 10 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagorentzako proiekzioa egingo da. Edizio honetan Mohammad Kheyrandishen (2022) Izurde mutikoa da aukeratutako izenburua, lehorrean bizitzera erbesteratzen duten arte izurdeek euretako beste bat bezala hazi eta zoriontsu bizi den ume baten istorioa kontatzen duen animaziozko filma. Hortik aurrera, protagonistak bere benetako jatorria argitzeko bidaia egingo du.
IZURDE MUTIKOA TRAILERRA
https://youtu.be/5xUMo6GQvCI?si=iNZj2r9LwWONK-eR
Bigarren hezkuntzako ikasleentzat, erakustaldiak lankidetza-ekimen bat du, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailaren Bosa! Programa, hain zuzen ere. Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren kontrako IrudiBERRIA Elkartearen ekimena da, eta Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei dago zuzenduta.
Giza Eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoaz gain, programak, iaz Malagako Zinemaldiko Ikus-entzuleen Saria eskuratu zuen Elena Molinaren Remenber my name (2023) dokumentala dakar. Film hori bakarrik dauden eta Melillako hesia zeharkatu ondoren, Nana dantza taldea osatu, eta Got Talenten lehiatzeko hautatuak izatea lortu duten adingabeen istorio pertsonalera, ilusioetara eta beldurretara hurbiltzen da. Zuzendariak nor diren erakustea lortzen du, eta horietako bakoitzak izen propioa duela, ‘menak’ terminotik haratago.
REMEMBER MY NAME TRAILERRA
https://vimeo.com/801241439
Informazio gehiago: Aintzane Zorrilla Pérez ZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA
Tel. 678 547 712
aintzane.zorrilla@gmail.com