• Bakearen eraikuntzan eta giza eskubideen alde emakumeek egindako lana ardatz hartu duen Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren VII. edizio honek, amerikar dokumental hau estreinatzen du, eta arabiar udaberriaren amaierak sortutako frustrazioa kontutan izan arren, ”beldurrak eta indarkeriak isilduko ez dituzten” hiru emakumeren borrokarako nahia erakusten digu
  • Tahrir plazan manifestatzeagatik zigortutako emakume gazte musulmana, emakumeen eskubideen aldeko gazte kristau defendatzaile tinkoa, eta polizien erasoetan zauritutako zenbait iraultzaileei laguntza eskaini zien emakume alarguna dira film honetako protagonistak.
  • Filmaren ostean, Jesus Alvarez, Euskadiko Nazioarteko Amnistiako bozeramaileak zuzenduko duen solasaldian parte hartzeko aukera izango dute ikusleek
  • Filma Bilboko Azkuna Zentroko Golem zine-aretoetan (Azkuna Zentroa) eskainiko da, gaur asteazkena, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doakoa da edukiera bete arte. Gonbidapenak zine-aretoetako leihatilan jaso daitezke.

 

Tráiler ‘THE TRIALS OF SPRING’:
httpss://vimeo.com/190712478
https://www.zinexit.net/film/trials-of-spring/

+info: https://www.zinexit.net
ZINEXIT 2016: httpss://vimeo.com/190831407

EGITARAUA ZINEXIT 2016 PDF:
https://www.zinexit.net/wp-content/uploads/2016/11/ZINEXIT-programacio%CC%81n-2016.pdf

Bilbo, 2016ko azaroak 16.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketak The trials of spring’ filmaren estreinaldia eskainiko du gaur. Iparramerikar dokumental honek ’arabiar udaberria’ delakoa amaitu eta bost urtera herrialde honetan bizi den egoera politikoa islatzen digu, protagonista diren hiru emakume egiptoarren bitartez. Erlijio eta giza-maila desberdinetako protagonistek, Hosni Mubarak-en gobernua botatzen hartu zuten parte, nola edo hala, eta bakearen eraikuntzan, giza eskubideen aldeko defentsan eta balio eta kulturaren transmisioan emakumeek egindako lanaren adibide argia dira, hain zuzen ere, Zinexiten zazpigarren edizio honek ardatz hartu duen gaia. Bilboko Alhondigako Golem Zine-aretoetan (Azkuna Zentroa) arratsaldeko 19:30ean izango den emanaldiaren ostean, Jesus Alvarez, Euskadiko Nazioarteko Amnistiako bozeramaileak zuzenduko duen solasaldian parte hartzeko aukera izango dute ikusleek. Sarrera doakoa da edukiera bete arte. Gonbidapenak zine-aretoetako leihatilan jaso daitezke.

2011n, milaka egiptoar herritar atera ziren kaleetara, boterean hogeita hamar urte zeramatzan Mubarak-en diktadura erregimenaren aurka protesta egiteko. Tunezeko Bel Ali-ren gobernu autoritarioa agintetik kendu ostean, hauxe zen herritarrek aldaketa demokratikoak, eta giza eskubideak bat bateko manifestazio laikoetan aldarrikatzen zuten bigarren herrialdea, nahiz eta geroago, eta emaitza desberdinez, Libia, Siria, Yemen eta Aljeriara zabalduko ziren. Egipton El Kairoko Tahrir plaza izan zen protesta haien erdigunea. Han atxilotu zuten Hend Nafea, musulman neska gaztea, zeinek bost urte geroago, aldaketarako asmo eta itxaropen asko zapuztu direnean, kartzela zigorrari aurre egin beharko dion manifestazioetan parte hartzeagatik. Mariam Kirollos, gazte kristau hiritarra eta emakumeen eskubideen aldeko defentsaren alde beti egin duenaren etsipena ere ikusiko dugu, zeinek, egun ”gauzak okerragora egin dute” eta ”protesta haietan oraingo aldarrikapen gera egiten nuen”; askatasuna” dio. Khadiga Hennawi, dugu hirugarren protagonista. Polizien erasoetan zauritutako zenbait iraultzaileei laguntza eskaini zien emakume alarguna, zein oraindik ere ”egiptoarrek elkarri egin dioten mina” ulertzea lortu ez duen.

Demokrazia eta gizarte aldaketen aldeko ametsa zapuztu zaien arren, 2011akoa iritsiko den iraultzaren hasiera baino ez zela izan uste dute hirurak, zeren ”indarkeriak eta beldurrak ez baititu isildu araziko”. Ekiteko grina hori da emakumeek zuzendu eta ekoitzitako filmeko taldeak azpimarratzen duena, lan honekin erakutsi nahi izan baitute ”euren buruari laguntzeko eta euren herrialdeen alde lan egiteko prest dauden emakume kementsuen” errealitatea. Izan ere, Beth Levinson ekoizlearen hitzak bat datoz Zinexiten edizio honetako gai nagusiarekin, zeinek, protagonismoa eman nahi die gatazka egoeratan bizi diren emakumeei: “Ez dut uste zementu diren emakumeei buruzko nahikoa istorio dagoenik. Nire ustez, gatazkei buruz hitz egiten denean, dagoenaren eta zein toki betetzen duenaren arabera egiten da sarritan, eta ez egunez egun gertatzen ari denaz bakea egiten saiatu beharrean. Odolik izurtzen ez bada, ez da saltzen, esaera zaharra bezalakoa da”, dio saminez.

‘The trials of spring’ izango da aurtengo Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren azken aurreko filma, zeinek ‘Marzia my friend’ filmaren bitartez afganiar emakumeen errealitatea, eta ‘Taj Mahal’ filmarekin 2008an Bombayko atentatu terroristetatik bizirik atera zirenek izandako ondorioak agertu ondoren, ‘Ama, nora goaz?’, film dokumentalaren estreinaldiarekin emango dion amaiera. 1937ako neguan, euren etxeetatik atera eta seme-alabak harturik nora joan ez zekitela ibili ziren errepublika zale eta abertzale borrokalarien emazteen historia azaltzen digu dokumental honek.

logo-zinexit
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.