Eusko jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Elkarbizitzaranzko VI. Zine Erakusketa, astelehena, hilak 26an inauguratuko da Imanol Uriberen ‘Lejos del mar’ azken filmarekin. Zuzendaria emanaldian izango da

Zinexit urriaren 26 eta 29a bitartean izango da Azkuna Zentroan (Alhondiga Bilbao /Golem Zinemak). Film guztien emanaldiak 19:30ean eta hauen ostean, solasaldi irekiak izango dira ikusleen eta protagonisten parte-hartzearekin. Sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte, eta gonbidapena leihatilan hartu beharko da.

Horrez gain, urriaren 28 eta 29an, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailaren lankidetzarekin, DBHko ikasleei zuzendutako zazpi film laburrez osatutako emanaldik izango dira.Ikasleei zuzendutako Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren kontrako BOSA! Programa dugu hau.

presentación zinexit 2015

Bilbao, 2015eko urriak 23. ZINEXIT, Eusko jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Elkarbizitzaranzko VI. Zine Erakusketaren seigarren edizioa ospatuko da urriaren 26 eta 29a bitartean. Ekitaldi honetan, indarkeriaren biktimen inguruko gogoeta egiten duten herrialde desberdinetako hau film eskainiko dira. Erakusketa Azkuna Zentroan (Alhóndiga Bilbao) izango da eta emanaldi guztiak 19:30ean izango dira. Emanaldien ostean, solasaldi irekiak izango dira ikusleen eta protagonisten parte-hartzearekin. Sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte (gonbidapena leihatilan jaso behar da). Zinexit astelehen honetan, urriaren 26an inauguratuko da Imanol Uribek zuzendu eta Elena Anaya eta Eduard Fernandezek jokatzen duten ‘Lejos del mar’ filmarekin.

Gaur goizean Azkuna Zentroko Bastida Aretoan izan den Erakusketaren aurkezpenean Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Victimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria; Octavio González, Zinexiteko programatzailea; eta Miguel Pérez, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko Atalburuak hartu dute parte. Monika Hernandoren hitzetan ekimen honek “elkartze eta bizikidetzarako gune izan nahi du ikus-entzunezko produkzioa bezalako tresna zoragarriaren laguntzarekin” eta azaldu duenez, honako edizio honetan “fikziozko eta zine dokumentalaren arteko oreka, beste errealitate batzuk eta gure inguru hurbilenera egindako begiraden arteko oreka mantentzen saiatu izan gara”.

ZINEXIT-en edizio berri honetan, programatutako zenbait film Euskal Herriko testuinguruan kokaturik daude, esaterako Imanol Uriberen ‘Lejos del mar’ azken filma edo “El valor de la autocrítica” dokumentala. Baina indarkeria eta honen ondorioei buruzko gogoetak Quebec, Hegoafrika, Israel, Italia edo Irlanda bezalako beste herrialde batzuetako esperientziak biltzen ditu ere.

Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketa honen programazioan ohikoa den bezala, filmaren emanaldi bakoitzaren ostean, ikusle guztiei zuzendutako solasaldiak izango dira, eta aurtengo edizioan honako gonbidatu hauen parte-hartzea izango dugu: Imanol Uribe “Lejos del Mar” filmaren zuzendaria eta Antonio Perez ekoizlea; Luis Aizpeolea kazetaria; Jesus Alvarez, Euskadiko Nazioarteko Amnistiaren bozeramailea; eta Maria Eugenia Ramos, Giza Eskubideen Foroko Presidentea. Ainhoa Garai eta Iban Garate, euskal aktoreak izango dira solasaldiak aurkeztu eta koordinatzeaz arduratuko direnak.

Zinexiten inaugurazioa astelehena 26an Imanol Uriberen “Lejos del Mar” filmarekin

Filmaren aurrerakina:

httpss://www.youtube.com/watch?v=6cFcMlEK7t8

Elkarrizketak protagonistei, zuzendari eta ekoizleari:

httpss://www.youtube.com/watch?v=xGEvK8yh_ng

Urriaren 26a, astelehenean, Zinexiti hasiera emateko Donostiako Zinemaldian estreinatu berri den ‘Lejos del mar’ filma izango dugu. El Proceso de Burgos” dokumentala (1979) eta “La Fuga de Segovia” (1981), “La Muerte de Mikel” (1984) eta “Días Contados” (1994) film luzeen ondoren, Inamol Uribek ETAren inguruan egin duen azken filma da hau.

Uribe bera izango da filmaren emanaldian eta honen ostean izango den solasaldian hartuko du parte, Antonio Perez ekoizlearekin batera. Elena Anaya eta Eduard Fernandez protagonista dituen film honek, ETAko kide ohi bat eta bere biktimetako baten alabaren arteko elkartzea kontatu, eta bien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakontzen du.
.”Filma egiten ari nintzen bitartean, minatutako eremu baten gainean nenbilenaren sentsazioa neukan. Badakit jendea oso urduri jartzen duen gai mingarria dela hau. Hala ere, merezi du ezeren eredu diren bi pertsonaien azalean jartzeko ahalegina egiteak.”

Palestina eta Israelen arteko gatazka ‘One day after peace’ filmean (“Un día después de la paz”)

Filmaren aurrerakina:

httpss://www.youtube.com/watch?t=5&v=W1kSkdOBFQo

Urriaren 27an “Un día después de la paz” filmaren txanda izango da. Hegoafrika eta Israelen arteko produkzioa den dokumental honek judu baten ama eta semea hil duen palestinar frankotiratzailearen arteko adiskidetze prozesua azaltzen digu. Erez eta Miri Laufer anaia israeldarrek zuzendu duten 2012ko produkzio honetan, ikuspuntu desberdinei ematen zaie ahotsa eta itxuraz konponduezinak diren prozesuen konplexutasuna erakusten da. Filmaren ondorengo solasaldian Jesus Alvarez, Euskadiko Nazioarteko Amnistiaren bozeramaileak hartuko du parte.

presentación zinexit 2015

Quebec-eko Askatasunaren aldeko taldea, ‘Corbo’ filmean

Filmaren aurrerakina: httpss://vimeo.com/117628407

Bestalde, “Corbo” kanadar filmak Quebeceko Askatasunaren aldeko Taldeko 16 urte inguruko militante batek jarri berri zuen bonba bat lehertzean bizia galduko duen gazte baten bizia azaltzen digu. Quebeceko Askatasunaren aldeko taldea 1963 eta 1972a bitartean mantendu zen aktiboki eta Jean Corbo 1966an hil zen. Eraldaketa sakonean sartuta dagoen 1966ko Montrealen giroturik, Mathieu Denisek 2014an zuzendutako filmean, xalotasunaren sakrifizioa hartzen du erdigunetzat. Giza Eskubideen Foroko Presidente den Maria Eugenia Ramos izango dugu solasaldiko parte hartzailea.

29an Zinexiti amaiera emateko, ‘El valor de la autocrítica’ dokumentalaren estreinaldia izango dugu

ZINEXITen egoitza nagusia Bilboko Golen Zinemetan dago, baina hauxe izango da bere eginkizuna Donostiara luzatuko duen lehenengo aldia, zeren 29an izango den ‘El valor de la autocrítica’ dokumentalaren estreinaldia aldi berean eskainiko da Donostiako Aquariumeko Auditoriumean. Giza eskubideetan autokritikaren pedagogia hedatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzak suztatutako Zuzendu programaren barnean biltzen da ekimen hau.

Karmelo Vivancok zuzendutako “El valor de la autocrítica”, dokumentalak, Brigadas Rojas edota Ulster-eko talde armatuetako kide ohiekin batera, Carmen Gisasola, ETAko kide ohiaren testigantza biltzen du. 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik, Gisasola, ETAko disidenteak, film honen abiapuntu den autokritika prozesu luzea egin du.

Filma, urriaren 29an, 19:30ean eskainiko da ZINEXITen edizio honi amaiera emateko. Bilboko proiekzioari amaiera emateko solasaldia izango da Luis Aizpeolea kazetaria eta dokumentaleko zenbait parte-hartzailerekin. Honakoa dugu film honetan zehar egiten den galdera: Etikoa izateaz gain, bizikidetzarako eta berau oztopa ditzaketen korapiloak askatzeko politikoki baliagarria den ekarpena egin al dezake egun autokritikak Euskadin? Hain zuzen ere, ondorengo solasaldian gakoa izan daitekeen galdera.

Zinexit Eskola eta Bosa!, goizeko saioak eskola umeentzako

Lau filmez osatutako ziklo honez gain, aurten ere Zinexit Eskola programatzen du ZINEXITek. LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendutako programa honek Giza Eskubideak jorratzea du helburu irakaskuntza alorrean. Ekitaldi honetan “Minúsculos” filmaren emanaldia izango da. Intsektuen munduan girotuta dagoen elkarrizketarik gabeko animaziozko film honek bakea, elkartasuna eta desberdin izateko eskubideaz hitz egiten digu. Thomas Szabo eta Hélène Giraud-ek 2013an zuzendutako Frantzia eta Belgikaren arteko ekoizpen hau bihar, urriaren 27an ikusi ahal izango da.

Eskola alorren jarraituz, ZINEXITek Bosa! Programaren bigarren edizioa programatu du urriaren 28 eta 29rako. Euskaraz eta gazteleraz eskainitako zazpi film labur eta hauekin batera Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurkako giza eskubideen alorrean, zurrumurruen aurkako estrategia jorratzeko material didaktikoa biltzen ditu programa honek. Bilboko DBHko ikastetxeetara zuzendutako Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurkako ekimen hau Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak sailaren lankidetzarekin eramaten da aurrera.

Programa bi hauetan ikasleek gai hauek lantzera bideratutako materiala luzatzen da.