ZINEXITEN XII. EDIZIOAK GIZA ESKUBIDEEI BURUZ HAUSNARTZERA GONBIDATZEN GAITU ZINEMA BERRIENEKO LAU TITULUREN ETA HOLLYWOODEKO KLASIKO BATEN BITARTEZ

  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 21etik 25era egingo da Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan, 19:30etik aurrera; sarrera librea eta doakoa izango da, lekua guztiak bete arte.
  • “Zaatariko kapitainak” dokumentalak zabalduko du Zinemaldia astelehenean, hilak 21. Jordanian errefuxiatuta dauden bi gazte siriarrek futbolari profesional bihurtzeko duten ametsa islatzen du, eta Zinexitek Athletic Club Fundazioarekin izan duen lehen lankidetza da.
  • “Deabruaren gidariak”, Tesalonikako Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia, 70eko hamarkadako thriller klasikoen estilorik garbienean, Israelgo mugako harresian zehar langileen pasabide klandestinoa kontatzen duen dokumentala da.
  • “El Comensal” Gabriela Ybarraren izen bereko eleberriaren zinemarako egokitzapena da. Haren aitona ETAk hil zuen 1977an; filmaren ondorengo solasaldian Ángeles González-Sinde zuzendaria egongo da.
  • “Nire antza duzu”, Dina Amer zuzendari egiptoar-estatubatuarraren lehenengo filma da. Spike Leeren edo Spike Jonzeren babesa izan du, besteak beste, Frantziako emakume arabiar baten erradikalizazio prozesua erakusteko.
  • Erakustaldia Otto Premingerren “Anatomía de un asesinato” klasikoarekin, zinemaren historiako drama judizial ospetsuenetakoarekin, itxiko da

  BIDEOA ZINEXIT 2022: https://vimeo.com/771548307 LINK ARGAZKIAK: https://drive.google.com/drive/folders/1bFIRchYVSy6t1eycaQ8lsmkHhD1QWeGU?usp=share_link Bilbon, 2022ko azaroaren 18an.- ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Biktimen, Giza Eskubideen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bitartez sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, Bilbora itzuliko da aurten ere, erreferentziazko lan zinematografikoetatik abiatuta oinarrizko eskubideei buruzko gogoeta egitera gonbidatzeko, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, bertaratutako ikus-entzule guztiei irekitako eztabaida. Ekimenaren hamabigarren edizioa da dagoeneko, eta zazpigarren artea maite dutenentzat oso programazio interesgarria aurkezten du, nazioarteko zinema berrienaren lau titulurekin eta Hollywoodeko klasiko batekin. ZINEXIT azaroaren 21etik 25era bitartean egingo da, Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetako bere egoitzan. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta beti bezala sarrera librea eta doakoa izango da leku guztiak bete arte. Sarrerak leihatiletan egongo dira eskuragarri proiekzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago. Aurtengo egitaraua osatzen duten filmen erakargarritasunaz gain, ZINEXITek proiekzio bakoitzaren ondorengo solasaldietara gonbidatutako pertsonen balio erantsia du. Erakustaldia gaur goizean aurkeztu du Bilbon Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen, Giza Eskubideen eta Aniztasunaren zuzendariak, eta ondoan izan ditu Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saileko zinegotzia, Galder Reguera Athletic Club Fundazioko Proiektuaren arduraduna, eta Octavio González Zinexiteko programatzailea. Hernandok adierazi duenez, Zinexiten edizio hau bultzatzen duen ideia da “balio demokratikoen eta giza eskubideen aldeko borrokak eta defentsak baino ez gaituela eramango bizi dugun ziurgabetasun egoeratik hobeto irtetera”. Ildo horretan, adierazi duenez giza eskubideak ‘ez ditugu lortutzat jo behar. Defendatu eta babestu behar dugun konkista bat dira, eta horrek gure konpromisoa eskatzen du eta gure erresistentzia eta ekintza behar ditu’. Lehenengo lankidetza Athletic Club Fundazioarekin Erakustaldia astelehenean, hilak 21, irekiko da, 2021ean Ali El Arabi egiptoarrak zuzendutako “Captains of Zaatari” (“Zaatariko kapitainak”) dokumentalarekin. Jordanian errefuxiatuta dauden bi gazte siriarrek, euren bizitzaren errealitate zailari aurre egiten dioten bitartean, futbolari profesional bihurtzeko duten ametsa islatzen du filmak. Dokumental horren proiekzioa ZINEXITen eta urtero baloiaren kirolaren izendatzaile komuna duen zinema-jaialdi bat antolatzen duen Athletic Club Fundazioaren arteko lehenengo lankidetza da. Galder Reguera idazle eta talde zuri-gorriaren Fundazioko proiektu-arduradunak parte hartuko du eztabaidan, Iñaki Alonso laguntza humanitarioan eta umeen eskubideetan adituarekin batera. https://vimeo.com/766560660 Erakustaldiaren bigarren egunean, 2021ean filmatutako eta Ekialde Hurbilean girotutako dokumentala proiektatuko da, “The devil’s drivers” (“Deabruaren gidariak”). Mohammed Abugethek eta Daniel Carsentyk zuzenduta, Qatar, Frantzia, Libano eta Alemania arteko koprodukzioa da, eta Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen Tesalonicako Jaialdiaren azken edizioan. Israelgo mugako harresian zehar langileak ezkutuan igarotzearen arazoan zentratzen da, eta 70eko hamarkadako thriller klasikoen estilorik garbienean dago filmatuta. Amaitzean, solasaldian Jesus Nuñez, Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Ikasketa Institutuko (IECAH) zuzendarikidea, izango da. https://vimeo.com/766561255 Bi emakume zuzendari ETAren terrorismoa eta terrorismo islamista jorratzeko Asteazkeneko programazioak Euskal Herriko indarkeriaren inguruko eztabaida ekarriko du berriro ZINEXITera “El Comensal” filmearen proiekzioarekin, Gabriela Ybarraren izen bereko eleberriaren zinemarako egokitzapena. Grabrielaren Aitona ETAk hil zuen 1977an. Filma aurten estreinatu da, eta ondorengo solasaldian Ángeles González-Sinde Kultura ministro ohi eta Espainiako Zinema Akademiako presidente ohia izango da. https://vimeo.com/766561195 ZINEXITek programatutako hurrengo emanaldia ere emakume baten lana izango da, eta kasu honetan Dina Amer zuzendari egiptoar-estatubatuarraren opera prima izango da, “Tu me ressembles” (“Nire antza duzu”). Amerrek 2015ean Parisen gertatutako atentatu islamisten katearen berri eman zuen kazetari gisa, eta Hasna Ait Boulahcen neska gazte arabiarraren aurkako akusazio faltsuaren berri eman zuen egun batzuk geroago. Spike Lee edo Spike Jonze bezalako zuzendari estatubatuarren babesa izan duen filmak, Frantzian emakume arabiar baten erradikalizazio prozesua berreraikitzen du. https://vimeo.com/766561311 Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia Otto Premingerren “Anatomía de un asesinato” (“Anatomy of a murder”) klasikoarekin, zinemaren historiako drama judizial ospetsuenetakoarekin, itxiko da. Benetako gertaera batean oinarritutako filma 1959. urtekoa da, garai hartan tabua zen sexu-indarkeriaren gaia jorratzen du, eta ez du inoiz argitzen ustezko bortxatzaile baten hiltzaileak eta haren emazteak engainatzen gaituzten ala egia esaten diguten, justiziak egiaren eta gezurraren aurrean duen eraginkortasunari buruzko zalantza planteatuz. https://vimeo.com/766560386 Ikasleei eta nerabeei zuzendutako ekimenak Bestalde, ZINEXITek lehen hezkuntzako ikastetxeetara zabaldu gura du giza eskubideei buruzko gogoeta, zinemaren bitartez, ZINEXIT Eskola programarekin. Programa horretan, material didaktiko espezifikoa banatuko da, eta 6 eta 10 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagorentzako proiekzioa egingo da. Edizio honetan, animaziozko film italiar bat izango da, “Trash”, kalean abandonatutako kaxek, botilek eta latek biziraupenerako daramaten borroka kontatzen duen filma. Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta, erakustaldiak lankidetza-ekimena du Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saileko Bosa! programarekin. Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako IrudiBERRIA Elkartearen ekimen hori Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei dago zuzenduta. Edizio honetan, programak ZINEXITen programazioko film luzeetako bat, “Zaatariko kapitainak”, eta giza eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoa biltzen ditu. Informazio gehiago: Villamandos Comunicación, S.L. (Itziar Villamandos) ZINEXIT – PRENTSA BULEGOA Tel.: 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com