• Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VIII. Zinema Erakusketak, immigrante eta errefuxiatuen errealitate gordina hartzen du erdigunetzat
  • Abou Bakar Sidibe migranteak dokumental honetako sekuentziarik gogorrenak grabatu zituen, Moritz Siebert eta Estephan Wagner zuzendariek utzitako kamera batekin
  • Filmaren proiekzioaren ondoren Patricia Barcena, CEAR-Euskadiko presidentea eta Diakaridia Diabate moderatzaile izango dituen solasaldian parte hartu ahalko dute ikusleek
  • Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte, bihar 19:30ean Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan izango den emanaldian

 

ZINEXIT 2017AREN AURKEZPENA: httpss://vimeo.com/190831407

FILMAREN AURRERAKINA “Les sauteurs ”: httpss://vimeo.com/239977609

ZINEXIT 2017KO PROGRAMAZIOA PDF-N: https://www.zinexit.net/wp-content/uploads/2017/10/ZINEXIT-2017-programa-web-.pdf

Bilbao, 2017ko azaroak 6.- Gaurdanik Bilbon ospatzen ari den Zinexit-en zortzigarren edizioak, guda, miseria edota jazarpen arazoengatik euren etxeetatik ihes egitera beharturik, milaka lagunek bizi duten errealitate gordina hartzen du erdigunetzat. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zinema Erakusketak, “Les sauteurs” (“Saltariak”) filmaren emanaldia eskainiko du bihar asteartea, azaroak 7, 19:30ean, Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Les sauteurs” daniar filmak, Marokoko iparraldean dagoen Gurugu mendian bizi direnen egoera gogorra erakusten digu. Mendi honetan bizi diren immigranteek aurre egin behar izaten diote poliziaren indarkeriari Espainiatik banatzen dituen hesia gainditzen saiatzen diren bakoitzean, eta baita euren jabetzakoak diren gauza guztiak erretzen dituzten marokoar poliziarenari ere.

Dokumental hau filmatu duten Moritz Siebert zuzendari alemana eta Estephan Wagner daniarraz gain, bada oso berezia den hirugarren bat ere, Abou Bakar Sidibe immigrantea, zeini zinemagileek kamera bat utzi zioten Europako mugan, euren bidaiaren azken etapan immigranteek bizi duten egoera ikaragarria errealismo handiagoz graba zezan.

1.000 lagunetik gora bizi dira ozta-ozta Marokoko Gurugu mendian, Melillan sartu eta Espainian zoria izateko ametsarekin. Abou Bakar Sidibe, maliar gazteak 15 hilabete zeramatzan Gurugu mendian bizitzen, Siebert zuzendari alemana eta Wagner daniarrak kamera bat utzi ziotenean, bere eta bere lagun migranteen bizitzaren lekukotasuna graba zezan. Hasteko diruagatik eta baita grabatzeak ematen zion plazeragatik ere, Sibidek bere eta bere kideen bizitzaren dokumentu bat egin zuen, bakoitzaren herritartasunaren araberako zeregin eta arazo zorrotzak eta miseriaren erdian, futbolean egin edota rap saioak inprobisatzen dituzteneko une atseginak jasoz. Mendian bizi duten infernua uzteko itxaropenez, immigranteak gaua noiz iritsiko zain izaten dira, Europatik urruntzen dituzten xafla eta metalezko hesiak hiruko taldeetan saltatzeko.

Bidaiak eskasia eta zailtasunak dakartzan arren, Europak “El Dorado” izaten jarraitzen du hainbat migranteentzat. “Les sauteurs” filmak ikuspuntuaren aldaketa bakarra eskaintzen digu, segurtasun kameren bidezko irudi abstraktu eta anonimoak pertsonen ikuspuntu subjektiboarekin hartutako irudiekin tartekatzen direnean.

Dokumentala 2016ko Forum de la Berlinale atalean estreinatu zen mundu mailan eta oraintsu Linz austriar hiriko Crossing Europe zinemaldiko dokumentalen lehiaketan proiektatu da. “Les sauteurs” filmak Documenta Madrid 2016 zinemaldiko epaimahaiaren bigarren saria jaso zuen, dokumental honetako protagonista eta kamera den Sidibek grabatutako sekuentziak azpimarratuz. “Ia home movie bat osatzen duten irudi intimo hauek gau eta egun muga zelatatu eta ez dituzte bereizten urrutiko puntu ilunak diruditenen amets eta nahiak.”

Zinexit-en ohikoa denez, filmaren proiekzioaren ostean, solasaldi irekia izango da nahi duten ikusle guztiekin, Patricia Barcena, CEAR-Euskadiko presidentea eta Diakaridia Diabateren eskutik.

“Marija” ALEMANIA-SUITZAREN ARTEKO FIKZIOZKO FILMAREN PROIEKZIOA IZANGO DA AZAROAREN 8, ASTEAZKENEAN. Filmak protagonistaren izenetik hartzen du izenburua, hain zuzen ere, Alemaniako Dortmund hirian ostatu bateko garbiketa egiten bizirauten duen ukrainiar neska gazte batena. Ile-apaindegi bat jartzea da bere ametsa eta horretarako gordetzen du hilabeteko soldataren zati txiki bat, baina badirudi amets horrek porrot egingo duela lanetik kaleratzen dutenean. Aurrera egin ahal izateko, beti legalak ez diren irtenbideak bilatzera beharturik egongo da Marija. Bere gorputza eta sentimenduak, eraso egiteko prestaturik bezala, gogorturik dirudite, sakrifikatzea erabaki duen guda-makina baten antzera. Michael Koch zuzendariaren film hau, 130 herrialde desberdinetako lagunak bizi diren Dortmund hirian dago giroturik, eta zuzendariaren esanetan “europar hiri askotan gertatzen denaren adibidea dugu hau”.

Kock-ek dioenez, “gure errealitatearen parte dira immigranteak, hauek saihestea erraza bada ere. Jendeak bere herrialdea utzi eta bidaiatu egiten du, mugarik ez balego bezala. Niretzat garrantzi handikoa da jendeari gai hau azaltzea eta euren beldurrei buruz hausnartu araztea. Jendea eta hauen bizipenak ezagutzen badituzu, beldurrak berez uxatzen zaizkizu”. Nazioarteko Amnistiako ordezkariak izango dira film errealista honen ondorengo solasaldia dinamizatuko dutenak.

FILMAREN AURRERAKINA “Marija” : httpss://vimeo.com/239977698


AZAROAREN 9, OSTEGUNA, AMAIERA EGUNA: PROGRAMA BIKOITZA ETA MIGRAZIO KRISIAREN DRAMARI AURRE EGITEKO EUSKAL BOLUNTARIOEN LANARI BURUZKOZUK” DOKUMENTALAREN ERABATEKO ESTREINALDIA  

FILMAREN AURRERAKINA “A 15 metros de Siria”: httpss://vimeo.com/239977540

Zinexit-en zortzigarren edizio honek azaroaren 9, ostegunean izango du amaiera, sufritzen dutenen alde lanean diharduten erakunde eta lagunen elkartasuna islatzen duten bi dokumentalekin.

Saioari “50 feet from Syria” (“ Siriatik 15 metrora”) dokumentalak emango dio hasiera, ausarta eta eraman handikoa den Hisham Bismar siriar-iparramerikar zirujauari jarraitzen dio, Siriako guda zibileko biktimei laguntzeko, Turkia eta Siriaren arteko mugara egingo duen bidaian zehar. Skye Fitzgerald dugu dokumental honetako zuzendari eta ekoizlea.

FILMAREN AURRERAKINA Zuk”: httpss://vimeo.com/239978517

Ondoren, Zinexit-ek “Zuk”, euskal dokumentalaren erabateko estreinaldia aurkeztuko du, zeinek CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Salvamento Marítimo Humanitario erakundeetako boluntarioen lanaren lau adibide erakusten dizkigun. “Krisi migratorio” gisa izendatu eta milaka lagunek sufritzen duten hondamendi humanitarioari aurre egiteko ari diren boluntarioen lana. Unax Blancoren zuzendaritzapean Aitor Gametxoren gidoiarekin egin den dokumental honek, etxeetatik ihes egin behar izan dutenen drama arintzeko euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideak egiten duten lana hartu du erdigune. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da dokumentaleko zuzendaria eta zenbait protagonistekin.

IKASLEENTZAKO EMANALDIAK

Edizio berri honetan, Zinexit-ek bizikidetzaranzko zinema zuzenduko die ikasleei, irakaskuntzan ere Giza Eskubideak jorratzea helburu duen Zinexit Eskola programaren bitartez. Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko ikasleek Printze txikiaanimaziozko filma ikusi ahalko dute azaroaren 7an, goizeko 10etan Azkuna Zentroko Golen zinemetan.

“Aurtengo ekitaldi honetarako “Printze txikia” filma aukeratu dugu, hain zuzen ere, pentsamenduaren askatasunerako eskubidea bultzatu eta gure gizartekoarlo atzerakoi eta solidario ez direnenganako inkorformismoa bultzatzen duelako indar eta irudimen handiz”, diote Zinexiten antolatzaileek. Neskato batek Printze txikiaren unibertsora egingo duen bidaia magiko eta emozionala kontatzen digun Saint-Exupery-ren liburuan oinarritutako film hau ikusi ondoren, aurreko edizioetan bezala, ikasleek gelan lantzekoa den material didaktiko zehatza luzatuko zaie.

FILMAREN AURRERAKINA “Printze txikia”: httpss://youtu.be/64E9IMoBIZ8

Zinexit-en ildotik, Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak, irudiBERRIA Elkartearen ekimena den Aniztasunaren Alde eta Diskriminazioaren aurkako BOSA! programa antolatu du Bilboko DBHko ikastetxeentzat. Edizio honetako programak lau film labur eta Giza Eskubideen garapena jorratzeko material zehatza biltzen ditu. Honako hauek dira aurtengo ediziorako aukeratutako film laburrak: “Counter act”, 60ko hamarkadan AEBetan Giza Eskubideen alde egindako kanpaina ez bortitzari buruzkoa; Telmo Iragorrik zuzendutako “Gurugu” filmak, Europara sartu ahal izateko Honako hauek dira aurtengo ediziorako aukeratutako film laburrak: “Counter act”, 60ko hamarkadan AEBetan Giza Eskubideen alde egindako kanpaina ez bortitzari buruzkoa; Telmo Iragorrik zuzendutako “Gurugu” filmak, Europara sartu ahal izateko itxaropenarekin, Afrikatik datozen migranteek Marokoar mugako mendian bizi dituzten egoera gogorrak azaltzen dizkigu; “La niña bonita”, dokumentalak, Siriatik ihes egin behar izan duten eta Greziako errefuxiatu eremu batean atera gabe bizi diren pertsonen egoera islatzen digu; “17 años juntos”, Javier Fesser-ek zuzendutako film laburrak, umore ukituaz azaltzen digu bertako bikote eta hegoamerikar beste baten arteko bizikidetza. DBHko ikasleentzako emanaldiak Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan izango dira azaroko honako egunetan: asteazkena 8an goizeko 9:00ak eta 11:00etan eta osteguna 9an, goizeko 10:00etan.