PRENTSA OHARRA

“VITORIA 3 DE MARZO” FILMAK IREKIKO DU BIHAR ZINEXIT TOPAKETAK EKIMENA, AURTEN BERE PROGRAMAZIOA ZABALDUKO DUEN ZINE ETA GIZA ESKUBIDE ERAKUSKETAREN AURRERAPENAK

  • Polizien tiroek bost langile hil zituzten 1976ko “Gasteizko gertakariei” buruzko filma bihar, asteartean, emango da Azkuna Zentroko Golem zine aretoetan, eta Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko kideekin batera ondoren egingo den solasaldian zuzendariak, ekoizleak eta antzezle protagonistak hartuko dute parte

(19:30ean, 1. Aretoa, sarrera librea, aurretik txarteldegian hartu beharko den gonbidapenarekin)

  • Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubide Zuzendaritzak urtero antolatzen duen Erakusketaren aurreko zine zikloak zabaldu egingo du programazioa, eta beste hiru film emango ditu ostiralera arte, guztiak ere doako sarrerarekin (Zinexit Topaketak, urriaren 8tik 11ra)

 

  • Aurten hamargarren ediziora helduko den Zinexit azaroaren 25etik 29ra luzatuko da, eta dagoeneko sare sozialetan dago, Facebookeko, Twitterreko eta Instagrameko kontuen bitartez
  • +info: http://www.zinexit.net 

Bilbon, 2019ko urriaren 7an.-1976an Arabako hiriburuan izan ziren eta poliziaren tiroek hildako bost langile eragin zituzten gertakari larriak kontatzen dituen “Vitoria 3 de marzo” filmak irekiko du bihar, asteartean, urriaren 8an, Azkuna Zentroko Golem zine aretoetan (Bilbo), Zinexit Topaketak ekimena, Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubide Zuzendaritzak urtero antolatzen duen Zinexit Erakusketaren aurreko zine zikloa.

Ekimenaren helburua duintasunaren eta funtsezko eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetza bultzatzea da, horretarako tresna gisa zazpigarren artea erabiliz. Zinexit Topaketak ekimena gaur goizean aurkeztu du Bilbon Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktima zuzendariak, eta, adierazi duenez, ekimena “zinearen aldeko apustua da, mobilizaziorako, gogoetarako eta bizikidetzaren eta pertsonen funtsezko eskubideen defentsa sustatzeko tresna gisa”.

Zine Erakusketak hamargarren urteurrena betetzen du aurten eta, hori dela eta, Zinexit Topaketak ekimenak proiekzioa zabalduko du, lau proiekzio jasotzeko. Egunero emango dira, bihartik ostiralera, urriaren 11ra, arte, 19:30ean, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zine aretoetan. Sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte, baina gonbidapena jaso beharko da aurretik txarteldegian.

“Vitoria 3 de marzo” filmarekin batera, egitarauan “What have we done to deserve this?” (Austria, 2018), “Stitches” (Jugoslavia ohiko hainbat herrialderen arteko ekoizpena, 2019) eta “Slam” (Australia-Frantzia arteko ekoizpena, 2018) filmak ere jasoko dira.

Lau filmak, aurten azaroaren 25etik 29ra luzatuko den Zinexiten, Zine eta Giza Eskubide Erakusketaren, X. edizioaren aurrerapena izango dira. Erakusketak eta aurrerapenak, hezkuntzarako eta sozializaziorako tresna gisa erreibindikatzen dute zinea, desberdintasuna errespetatuz eztabaida bultzatzeko eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gai den tresna gisa, hain zuzen ere. Edizio honetan, berrikuntza gisa, azpimarratu behar da Zinexit sare sozialetan dagoela, Facebookhttps://www.facebook.com/zinexit/

Twitterhttps://twitter.com/zinexit @zinexit

eta Instagram https://www.instagram.com/zinexit/?hl=eskontuen bitartez

Zinexit Topaketak: 4 film urriaren 8tik 11ra

Zinexit Topaketak ekimenaren aurtengo edizioaren egitarau osoak film hauek jasotzen ditu:

  • VITORIA 3 DE MARZO (Espainia, 2018) 90’

Zuzendaria Victor Cabaco eta interpreteak Amaia Aberasturi, Ruth Díaz, José Manuel Seda, Alberto Berzal, Mikel Iglesias, Iñaki Ricarte, Oti Manzano, Iñigo de la Iglesia eta Asier Macazaga.

TRAILER: https://youtu.be/V2zA6jncy1Q

1976an, Franco hil eta oso gutxira, gutxik imajina zezaketen urte hartanhiria betiko aldatuko zuten hain gertakari lazgarriak biziko zituztenik.Gertakari horiek garrantzi handia izan zuten Espainiako trantsizio izenez ezagutzen denaren bilakaeran, bereziki Euskadin.Hiria aldatzen ari zen; milaka langilek soldatahobekuntzak eskatzen zituzten, baina baita gizarte eta politika arloko aldaketak ere. Haien aurrean, aldaketa horien aurka patronala eta agintariak zeuden, edozertarako prest. Edozertarako.Zorigaiztoko ondorioa ezaguna da: martxoaren 3anpoliziak bost langile hil zituen. Ordutik hiriaren memoria kolektiboan betiko geratu da gogoan egun hori.

– Proiekzioa: Asteartea, urriak8, 19:30ean, Golem Alhondigako 1. zine aretoa. Ondoren solasaldia egongo da, eta bertan filmaren talde teknikoko eta artistikoko eta Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko kideak egongo dira.

  • WHAT HAVE WE DONE TO DESERVE THIS?ZER EGIN DUGU HAU MEREZI AHAL IZATEKO? (Austria, 2018) 91’Zuzendaria:Eva Spreitzhofer

TRAILERRA: https://youtu.be/FH9IKgnMcQ4

Wanda 49 urteko vienarra da, feminista eta ateoa. Bere mundua hankaz gora jarri da, Nina alaba nerabea hiyab batekin iritsi denean etxera: islamera aldatu da; Wanda izututa dago; izan ere, beti egon izan da erlijio-fanatismoaren aurka erabat.

– Proiekzioa: Asteazkena, urriak 9, 19:30ean, Golem Alhondigako 6. zine aretoa

  • STITCHES/SUTURA PUNTUAK (Serbia, Eslovenia, Kroazia, Bosnia Herzegovina, 2019) 105’Zuzendaria: Miroslav Terzic

TRAILERRA:https://youtu.be/mYn_hCMyU8g

Erditu ondoren, jaioberria hil egin zela esan zioten Belgradeko emakume baten testigantzan oinarritutako filma. Inoiz ez zuen gorpua ikusi eta ez zuen non lurperatu zuten jakin. Ospitaleko administrazioarekin, mediku, polizia, epaitegi eta udal-funtzionarioekin borrokatu zen, heriotza-ziurtagiria eskuratzeko, etagero eta irregulartasun gehiago aurkitu zituen dokumentazio ofizialean. Ia hogei urte igaro ondoren, azkenean, egia ezagutu zuen. Drama psikologiko bikaina da eta thriller giroa du, Polanskiren estiloan. Gidoirik Onenaren saria, 2019ko Europako Zinemaldian. Pelikula Onenaren eta Emakumezko Aktore Onenaren Kritika saria, 2019ko FEST Internacional Zinemaldian. Film Onenerako proposatu dute 2019ko Berlingo Zinemaldian.

– Proiekzioa: Osteguna, urriak10, 19:30ean, Golem Alhondigako 6. zine aretoa

  • SLAM (Australia-Frantzia, 2018) 115’Zuzendaria: Partho Sen-Gupta

TRAILERRA:https://youtu.be/xdFN-k6LXqo

Bere ahizpa, palestinar jatorriko aktibista erradikala, poesia-errezitaldi baten ondoren desagertzen denean,Tarik-ek terrorismo-akusazioei, jazarpen mediatikoari eta komentario arrazistei egin behar izan die aurre. Egungo mendebaldeko gizartearen ikuspegi argia; bertan, jendeak egia ezagutu aurretik epaitzen du. Eraso terroristen ondorioz, biztanleriak etorkinak mehatxu posible gisa ikusten ditu, eta komunikabideek eta politikariekare gehiago nabarmendu dute beldur hori.

– Proiekzioa: Ostirala, urriak11, 19:30ean, Golem Alhondigako 6. zine aretoa