ZINEXITEN AURKEZPENA
GIZA ESKUBIDEEN XIV. ZINEMA ERAKUSTALDIA
EGUNA: Ostirala, 2024ko azaroak 22
LEKUA: AZKUNA ZENTROA – GOLEM ZINEMA-ARETOAK · 4 aretoa. Arriquibar plaza, Bilbo
ORDUA: 10:30ean
PARTE-HARTZAILEAK:
– Jagoba Álvarez Ereño, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria;
– Carlos Regidor, Bilboko Udaleko Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Saileko burua; eta
– Octavio González, Zinexiteko programatzailea.
Ostiral honetan, Jagoba Álvarez Ereño Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak, azaroaren 25etik 29ra Bilbon, Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoetan ospatuko den ZINEXIT Giza Eskubideen XIV. Zinema Erakustaldia aurkeztuko du.
Álvarez Ereñorekin batera, Octavio González Erakustaldiaren programatzailea, eta Zinexit astean egiten den eta Bilboko DBHko ikastetxeei zuzenduta dagoen Bosa! programa aurkeztuko duen Carlos Regidor Bilboko Udaleko Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Saileko burua izango dira.
Zinexitek kezkatzen gaituzten gure inguruko gaiei buruz hausnartzera eta eztabaidatzera gonbidatzen ditu herritarrak, zinema pentsamendu kritikoa sustatzeko, duintasunean eta oinarrizko eskubideetan oinarritutako bakearen eta bizikidetzaren kultura bultzatzeko bitarteko gisa erabiliz. Erakusketa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatu du.
Film guztietarako sarrera librea da, leku guztiak bete arte. Gonbidapenak azaroaren 23tik (larunbata) aurrera daude eskuragarri leihatilan.
Informazio gehiago: Aintzane Zorrilla Pérez ZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA Tel. 678 547 712 · aintzane.zorrilla@gmail.com