ZINEXITEN AURKEZPENA GIZA ESKUBIDEEN ZINEMA ERAKUSTALDIA

Zinexiten XIII. edizioak Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu zinema berrieneko lau lan eta Hollywoodeko klasiko baten bidez

  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 20tik 24ra egingo da Azkuna Zentroko Golem Zinemetan, 19:30ean (19:00etan izango den ostegunean izan ezik). Sarrera doakoa da eta gonbidapenak txarteldegian jaso daitezke gaurtik aurrera.
  • Genero indarkeria, aniztasuna, nortasunaren bilaketa eta Giza Eskubideen aldeko borroka izango dira aurtengo edizioan jorratuko diren gaiak, film hauen bidez: Chinas, Night, Until tomorrow eta 000 especies de abejas.
  • Lehen aldiz, programatutako film guztiak fikziozko zinemaren barruan egongo dira. Erakustaldia Chinas lanarekin inauguratuko da, eta solasaldian Arantxa Echevarria zuzendariak eta Xinji Ye aktoreak hartuko dute parte. Ostegunean, 000 especies de abejas filmaren proiekzioaren ondorengo solasaldian, Estibaliz Urresola zuzendaria eta Naizen Elkarteko Beatriz Sever izango dira
  • Beste ikasturte batez, Zinexit DLHko eta DBHko ikasleengana zabalduko da, Zinexit Eskola eta Bosa! programen bidez. Azken hori Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Arloak antolatu du

 

ZINEXIT 2023KO AURKEZPEN BIDEOA: https://

ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA:

https://drive.google.com/drive/folders/19cSMiaDXrOJijQo8f4vbJ1e8vp8HYGEq?usp=sharing

Bilbon, 2023ko azaroaren 17an. ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez, sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, Bilbora itzuliko da aurten ere, erreferentziazko zinema-lanetatik abiatuta oinarrizko eskubideei buruzko gogoeta egitera gonbidatzeko, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, ikus-entzule guztiei irekitako solasaldia. Dagoeneko hamahirugarren ediziora heldu den ekimenak oso egitarau interesgarria aurkezten du zazpigarren artea maite dutenentzat, nazioarteko zinema berrienaren lau titulurekin eta Hollywoodeko klasiko batekin. Lehen aldiz, proiektatuko diren film guztiak fikziozko zinemaren barruan daude.

ZINEXIT azaroaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala) egingo da, ohi bezala Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan. Saioak 19:30ean hasiko dira (19:00etan izango den ostegunekoa izan ezik), sarrera doakoa da eta gonbidapenak aipatutako zinema-aretoetako leihatiletan jaso daitezke gaurtik, ostirala 17, aurrera. Aurtengo egitaraua osatzen duten filmen erakargarritasunari ZINEXITeko proiekzio bakoitzaren ondorengo solasaldietara gonbidatutako pertsonen balio erantsia gehituko zaio.

Erakustaldia gaur goizean aurkeztu du Bilbon Noemí Ostolaza Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak, eta ondoan izan ditu Kontxi Claver Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saileko zinegotzia, eta Octavio González Zinexiteko programatzailea.

Ostolazak adierazi duenez, edizio honen ideia eragilea, “bizi dugun ziurgabetasun egoeratik hobeto irtetera eramango gaituen bide bakarra balio demokratikoen eta Giza Eskubideen aldeko borroka eta defentsa dela sinesten jarraitzea” da. Hala, adierazi duenez, Giza Eskubideak konkista diren arren “ez ditugu lortutzat eman behar, defendatu eta babestu egin behar ditugu, eta horretarako gure konpromisoa, erresistentzia eta ekintza demokratikoa beharrezkoak dira”.

Ildo horretan, Zinexitera joatera gonbidatu gaitu, “inguruan ditugun eta kezkatzen gaituzten gaiei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, zinema pentsamendu kritikoa sustatzeko bitarteko gisa erabiliz”. Aurtengo ediziorako aukeratutako bost filmek elkarbizitzari, Irango emakumeen egoerari, genero indarkeriari eta aniztasunari buruz hausnartzeko eta berba egiteko aukera emango dute.

IKASLEEI ETA NERABEEI ZUZENDUTAKO EKIMENAK

Beste ikasturte batez, ZINEXITek Lehen Hezkuntzako ikasleei umeen oinarrizko eskubideak zinemaren bidez ezagutarazteko asmoari eusten dio, ZINEXIT Eskola programaren bidez. Programa horretan, material didaktiko espezifikoa banatzen da, eta 6 eta 10 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagorentzako proiekzioa egiten da. Edizio honetan animaziozko film daniar baten bidez gauzatuko da, aitarekin hiri berri batera bizitzera doan 11 urteko mutiko baten istorioa kontatzen duen Alan, giza antena (2022).

Bigarren hezkuntzako ikasleentzat, erakustaldiak lankidetza-ekimena du Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailaren Bosa! Programarekin. Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei zuzendutako Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren kontrako IrudiBERRIA Elkartearen ekimena da.

Giza Eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoaz gain, egitarauak Sandra Vannucchi zuzendariaren La fuga (2017) lehen film luzea ere hartuko du, neurri batean bere esperientzia propioan oinarritutakoa. Familia egoera zaila bizitzeaz nekatuta, Erromara trenez joatea erabaki duen neska gazte baten bidaia kontatzen du. Ibilbidean bere komunitatean eta bera datorren klase aberatsaren guztiz kontrakoa den bizimoduan murgilduko duen ijito-etniako neska bat ezagutuko du.


ZINEXIT EGITARAUA

Jarraian, Zinexit egitarauaren zirriborroa.

Chinas (2023) lanak inauguratuko du Erakustaldia
XIII. edizioa Arantxa Echevarria zuzendari eta gidoilari bilbotarraren Chinas filmarekin hasiko da. Film luzeak Lucia, Xiang eta Claudiaren istorioa kontatzen du. Jatorri txinatarra duten hiru neska horiek Madrilen bizi dira, baina euren errealitateak guztiz desberdinak dira. Hiru istorioak gurutzatu eta banandu egiten dira, baina helburu komun bati eusten diote: norberaren nortasunaren bilaketa.

Proiekzioa amaitzean, solasaldia egingo da, eta bertan Arantxa Echevarria filmaren zuzendariak eta Xinji Ye aktore protagonistak hartuko dute parte.

https://vimeo.com/880841931?share=copy

 

Bigarren jardunaldia, Night (2022) filmaren estreinaldia
Asteartean, hilak 21, Mona J. Hoel zuzendariaren Night, (“Natt”) film norvegiarra estreinatuko da. Genero indarkeria jorratzen du, interpretazio bikainekin eta apaindura estetikorik gabe. Istorio hunkigarri horrek bi edo hiru hilabeteko bizia geratzen zaion emakume baten kezka kontatzen du, eta zelan borrokatzen den bere heriotzaren ondoren seme-alabak esku onetan gera daitezen, bere bizitza infernu bihurtu zuen senar ohiak, berriro minik egin ez dezan.

Solasaldian izango dira Oscar Fernandez Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Unitateko Atal Zentraleko komisario burua, eta Ana Aldekoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

https://vimeo.com/880841960?share=copy

 

Until tomorrow (2022), Irango errealitatea, asteazkeneko saioaren ardatz nagusia
Asteazkenean, hilak 22, Zinexit Irango errealitate asaldatura hurbilduko da Until tomorrow (“Ta farda”) filmarekin, Teheranen, bi hilabeteko ume batekin ezkongabe dagoen ama batek egiten duen road trip hiritarra, arratsaldean bertan ustekabean hirira iritsiko diren gurasoek ezkontzatik kanpo alaba bat duela jakin ez dezaten. Protagonistak bere umea eta bere gauza guztiak hurrengo egunera arte uzteko leku bat bilatu behar du.

Frantziako eta Irango ekoizpena duen film horrek Film Luze Onenaren Saria irabazi zuen Valentziako 37. Mostran, beste sari batzuen artean. Azken hilabeteetako gertakarien garapenak, gizarte gaia lantzen dutenen artean urteko garrantzitsuenetakoa bihurtu du filma. Ali Asgarik, filmaren zuzendariak, emakumeek eta beste pertsona batzuek Giza Eskubideekiko errespetuaren alde borrokatzeko dituzten arrazoiak erakusten dizkigu. Amaieran, solasaldian Amnistia Internazionaleko Jesús Álvarezek hartuko du parte.

https://vimeo.com/880842002?share=copy

20.000 especies de abejas (2023), eta Urresola, osteguneko solasaldian
Ostegunean, hilak 23, urteko film sarituenetako baten txanda izango da: 20.000 especies de abejas. Trans neskato baten nortasunaren bilaketa eta horren ondoriozko familia-harremanen katarsia lantzen du. Estibaliz Urresolaren lehen film luzea proiektatu ondoren, solasaldi interesgarria egingo da, euskal zuzendaria eta Beatriz Sever Naizen Elkarteko ordezkaria bertan direla.

Adierazi behar da film honen proiekzioa 19:00etan hasiko dela (gainerakoak 19:30ean izango dira).

https://vimeo.com/880841906?share=copy

Itxiera ekitaldia ostiralean, hilak 24, Testigo de cargo (1957) lanarekin

Billy Wilder zuzendariaren Testigo de cargo (“Witness for prosecution”) klasikoarekin emango zaio amaiera Giza Eskubideen Zinemaldiari. Filma suspentsean eta intrigan barneratzen da, eta lan atipikotzat jotzen da sei Oscar Sari irabazi zituen zuzendari estatubatuar mitikoaren eta komedia amerikarraren maisu handiaren filmografian. Estreinatu zenetik 65 urte baino gehiago igaro ondoren, bere horretan kontserbatzen ditu freskotasuna eta originaltasuna, eta Wilderren obran gehien errepikatzen diren zenbait elementu jorratzen ditu, hala nola engainua, identitatearen sentikortasuna, moralaren hauskortasuna, giza harremanen narriadura…

https://www.youtube.com/watch?v=GFwzvXEAaUQ

_________

Informazio gehiago: Aintzane Zorrilla Pérez
ZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA
Tel. 678 547 712 · aintzane.zorrilla@gmail.com