NON DAGO MIKEL? DOKUMENTALAK IREKIKO DITU BIHAR ZINEXIT TOPAKETAK, ZINE ETA GIZA ESKUBIDEEN ERAKUSTALDIAREN ATARIKO GISA

• 1985ean gertatu zen Mikel Zabalzaren desagertzeari eta heriotzari buruzko filma bihar, asteartea, proiektatuko da Azkuna Zentroko Golem zine-aretoetan, eta Idoia Zabalza, Mikelen arreba, izango da ondorengo solasaldian (19:30/4. aretoa/sarrera librea leihatiletan aurretik jaso beharreko gonbidapenarekin)

• Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatzen duen Zinexiten XI. edizioa azaroaren 22tik 26ra bitartean izango da Bilboko Golem zine-aretoetan (Azkuna Zentroa).

+info: http://www.zinexit.net

 TRAILER ‘NON DAGO MIKEL?’: https://vimeo.com/617036562

Bilbon, 2021ko urriaren 4an. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz urtebete etenda egon ondoren, Zinema eta Giza Eskubideen Zinexit Erakustaldia Bilboko Golem zine-aretoetako pantailetara itzuli da, aurreko 10 edizioetan izan duen helburu berarekin: duintasunaren eta oinarrizko eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetza bultzatzea, zazpigarren artea tresna gisa erabiliz.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatzen duen Zinexit Erakustaldiaren XI. edizioa azaroaren 22tik 26ra bitartean izango da Bilboko Golem zine-aretoetan. Programak, ohi bezala, Zinexit Topaketak izango ditu atariko gisa, eta bihar, asteartea, urriak 5, Golem zine-aretoetako eszenatoki berean, Mikel Zabalzaren desagertzeari eta heriotzari buruzko dokumentala proiektatuko da. Hitzordua, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zine-aretoetan (4. aretoa) izango da, 19:30ean. Sarrera librea leihatiletan aurretik jaso beharreko gonbidapenarekin.

Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak aurkeztu ditu Zinexit Topaketak, gaur goizean, Bilbon, eta, adierazi duenez, ekimen hori “zinea, jendea mobilizatzeko, hausnartzeko eta bizikidetza sustatzeko eta pertsonen oinarrizko eskubideak defendatzeko tresna gisa erabiltzearen aldeko apustua” da. Hernandok adierazi duenez, Zinexit Topaketak ilusio berrituarekin ospatzen dira ‘bizi izan ditugun hilabete gogorren ostean. Topaketa, topaketa, zineman elkartuko gara giza eskubideen egoeraz, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko. Etorkizun horretan berriz ere topo egingo dugu, eta kulturak, zinemak eta giza eskubideen sustapenak eta babesak indar handiagoz gure agenda pertsonal, sozial eta politikoak beteteko dituzte”. Zuzendariarekin batera, Idoia Zabalza, Mikelen arreba, Izakun Arandia filmaren ekoizlea, eta Octavio Gonzalez Zinexiten programatzailea izan dira.

Filma eta solasaldia

Topaketa honetarako “non dago Mikel?” Filma aukeratu dugu. Dokumental urratzailea da, eta biktima guztiek, oro har eta Mikel Zabalzaren familiak eta lagunek bereziki, egia jakiteko duten eskubideari lagundu nahi dio. Filma Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamasek idatzi eta zuzendu dute, Izaskun Arandiak ekoiztu du eta Nagore Ezeizaren argazkia du. 80 minutu irauten ditu, eta terrorismoaren aurkako operazio baten barruan beste pertsona batzuekin batera Mikel Zabalza autobus gidari gaztearen atxiloketa kontatzen du. Gainerako atxilotuak aske utzi zituztenean, modu basatian torturatu zituztela salatu zuten. Baina Mikel falta zen.

Agintariek ihes egin zuela argudiatu zuten, eta bizirik aurkitzeko itxaropena desagertzen ari zen bitartean, Euskal Herriko kaleak sutan zeuden “Non dago Mikel?” oihukatuz. Mikel Zabalzaren heriotzaren arrazoiak eta inguruabarrak zehazteko zailtasuna eta Espainiako agintarien utzikeria judiziala eta oztopoak batuta, 36 urte geroago ez da inor bere heriotzaren arduradun gisa epaitu, eta ez da jakin benetan zer gertatu zen.

Dokumentalaren emanaldia bihar (urriak 5) izango da, 19:30ean, Golem zine-aretoetako 4. aretoan, eta edukiera mugatua izango du. Sarrera librea eta doakoa izango da leku guztiak bete arte, eta Gorka Izagirre kazetariak aurkeztutako ondorengo solasaldian, Idoia Zabalza Mikelen arrebak hartuko du parte.

Dokumental hau, aurten azaroaren 22tik 26ra bitartean izango den Giza Eskubideen XI. Zinexit Erakustaldiaren atarikoa da. Bai Erakustaldiak bai haren aurreko topaketak zinema, desberdintasunarekiko errespetutik eztabaida bultzatzeko eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gai den hezkuntza- eta sozializazio-tresna dela aldarrikatzen dute.

Informazio gehiago:
VILLAMANDOS COMUNICACIÓN – PRENTSA BULEGOA – ZINEXIT
Itziar Villamandos / 657 796 583 / villamandos@lvcomunicacion.com