• Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VIII. Zinema Erakusketaren barruan, Euskal Herrian izango den “A 15 metros de Siria” dokumentalaren estreinaldia ere eskainiko da bihar  
  • Bihar eskainiko den saio bikoitza 19:30ean hasiko da Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan, eta proiekzioei solasaldi batek jarraituko die “Zuk” dokumentaleko zuzendari eta protagonistekin. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte

  FILMAREN AURRERAKINA Zuk”: https://vimeo.com/239978517 FILMAREN AURRERAKINA “A 15 metros de Siria”: https://vimeo.com/239977540 Bilbao, 2017ko azaroak 8.- Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren zortzigarren edizioa bere amaierara iritsiko da bihar programa bikoitzarekin, alde batetik, Euskadin izango den “A 15 metros de Siria” filma laburraren estreinaldia eta bestetik, “Zuk” dokumentalaren erabateko estreinaldia eskainiko ditu. Guda eta miseriatik ihes egin eta bizirauteko hainbat lagun eta familia migrantek jasotzen duten boluntario askoren laguntza hartzen dute erdigunetzat dokumental biek. Unax Blancoren zuzendaritzapean, Asier Garciaren ekoizpena eta Aitor Gametxoren gidoiarekin egin den dokumental honek, Euskadi, Mediterraneo itsasoa zein Chios greziar irlara begiratzen du, gure mugen barnean zein kanpoan, planetan bizi ditugun desberdintasun sozialak eta “krisi migratorioa” deituriko drama arintzeko asmoz, hainbat boluntariok egiten duen lanari jarraituz. “Zuk” dokumentala lehen aldiz ikusi ahalko dugu bihar, azaroak 9, osteguna, Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan, 19:30etik aurrera. Sarrera doan da, baina gonbidapena jaso behar da zinemetako leihatilan. Ohikoa denez, “Zuk” proiekzioaren ostean solasaldia izango da dokumentaleko zuzendari eta protagonistetako batzuen eskutik. Unax Blanco eta Asier Garcia, dokumental honetako zuzendari eta ekoizleak, Abdul, protagonistetako batekin, eta Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen zuzendariarekin batera aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan dokumental hau. “Zuk” euskal ekoizpen hau 81 minutuko iraupenera murriztu dute zuzendariek, hainbat toki desberdinetan grabatutako ehunka ordutik garrantzitsuena aukeratuz. Zinexit-en amaierako programak, sufritzen dutenen alde lanean diharduten erakunde eta lagunen elkartasuna islatzen duten bi dokumental bilduko ditu bihar ostegunak 9. “50 feet from Syria” (“A 15 metros de Siria”), dokumentalak emango dio hasiera emanaldiari, 39 minutuko film honek ausarta eta eraman handikoa den Hisham Bismar siriar-iparramerikar zirujauari jarraitzen dio, Siriako guda zibileko biktimei laguntzeko, Turkia eta Siriaren arteko mugara egingo duen bidaian zehar. Skye Fitzgerald-ek zuzendu eta ekoitzi du dokumental hau. Ondoren, Zinexit-ek “Zuk”, euskal dokumentalaren erabateko estreinaldia aurkeztuko du, zeinek CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Salvamento Marítimo Humanitario erakundeetako boluntarioen lanaren lau adibide erakusten dizkigun. “Krisi migratorio” gisa izendatu eta milaka lagunek sufritzen duten hondamendi humanitarioari aurre egiteko ari diren boluntarioen lana. Film honen helburua da besteen sufrimendua aritzeko gutako edozeinek egin dezakegunaz geure buruari galdetu eta horretaz jabetzea araztea. “Zeuk egin dezakezuna da ‘Zuk’; itsasoan zehar datozenak jasotzera 15 egunez Libiako itsasora joan ez arren, beti egin daiteke zerbait” dio Asier Garcia ekoizleak, honakoa gaineratzen duelarik “gurutzatu egiten diren, eta batetik bestera salto eginez toki desberdinetako bizipenak biltzen dituzten lau istorio jasotzen ditu dokumentalak”. Dokumental honek Abdul bezalako errefuxiatuen bizitza ematen digu ezagutzera, CEAR Euskadiko antzerki taldean parte hartzen duen maliar gazte honek, goizetik gauera etenik ikusi zuen bere bizitza, bere herrialdeko egoerak hobera egin zuela eta bertan bizitzen jarraitzeko dokumentazioaren berriztatzea poliziak ukatu zionean. Bat-batean, bi urtetako lantegi bateko lana eta langabeziarengatik zor zitzaion soldata edo beste edozein laguntza mota galdu zituen. Bilbotik Quios irlarako jauzia egiten du dokumentalak, non gipuzkoar Zaporeak proiektuaren azken astea bizi izan zuen grabaketa taldeak. Proiektu honetan boluntario gisa parte hartzen duten Dani Rivas beteranoa edo Gure gasteiztar gazteak errefuxiatuekin egindako lanaren ikuspuntu berezia emango digute. Esther-ena dugu “Zuk” dokumentalak eskaintzen digun beste istorioetako bat. Salvamento Marítimo Humanitario taldeko mediku nafarra hau ‘harrapaturik’ dago laguntza emateko zeregin honetan, eta bere lekukotasuna eskaintzen digu erakunde honek Maltan daukan kanpamentu-basetik. Horrez gain, Sevillako Proem-Aid eta GKE aleman batekin batera erosi duten itsasontzian AMHak egiten dituen erreskate askotako bi islatzen ditu dokumentalak. “Zuk” filmak azpimarratu egiten du errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren emakume eta bakarrik aurkitzen diren adingabeen egoera, talderik ahulenak eta kolektibo etsitu baten barnean arriskurik handiena sufri dezaketenak. Eta dokumentalak, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak bertan egindako kontzientzia sortzearen lana azpimarratzen du ere, berauek izan baitziren Gernikarainoko martxa bat antolatu zutenak, gure arbasoetako asko ere garai batean ihes egitera beharturik egon zirela gogorarazteko. “Zuk” dokumentalaren proiekzioaren ostean solasaldia izango da film honetako zuzendaria eta zenbait protagonistekin batera. Zer egin dezakegu? Zinexit-en 8. edizio honek film hauen estreinaldiak eskaini ditu astelehenaz geroztik: “The good postman” (“Postari ona”), “Les sauteurs” (“Saltokariak”) eta “Marija”. Hainbat errealitateri buruzko hiru begirada hauek migranteek bizi duten egoera gogorra ikusi arazteaz gain, bizirik irauteko euren familiak, lagunak eta etxeak uztera beharturik, gero eta bizilagun gehiagok jasaten duten drama arintzeko zer egin dezakegun pentsatu eta hausnartzera garamatzate. Zinexit-en ildotik, Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak, irudiBERRIA Elkartearen ekimena den Aniztasunaren Alde eta Diskriminazioaren aurkako BOSA! programa antolatu du Bilboko DBHko ikastetxeentzat. Bihar, osteguna 9a izango da Bilboko DBHko ikasleei zuzendutako BOSA! Programaren azken emanaldia Golem zinema aretoetan. Emanaldia goizeko 10etan hasiko da lau film laburren proiekzioarekin eta Giza Eskubideen garapena jorratzeko material zehatza jasoko dute irakasle eta ikasleek. Honako hauek dira aurtengo ediziorako aukeratutako film laburrak: “Counter act”, 60ko hamarkadan AEBetan Giza Eskubideen alde egindako kanpaina ez bortitzari buruzkoa; Telmo Iragorrik zuzendutako “Gurugu” filmak, Europara sartu ahal izateko itxaropenarekin, Afrikatik datozen migranteek Marokoar mugako mendian bizi dituzten egoera gogorrak azaltzen dizkigu; “La niña bonita”, dokumentalak, Siriatik ihes egin behar izan duten eta Greziako errefuxiatu eremu batean atera gabe bizi diren pertsonen egoera islatzen digu; “17 años juntos”, Javier Fesser-ek zuzendutako film laburrak, umore ukituaz azaltzen digu bertako bikote eta hegoamerikar beste baten arteko bizikidetza. BIDEOA ’17 años juntos’: https://youtu.be/Lr0gV07C5lc   ZINEXIT ZABALTZEN ARI DA Joan den urtean egin izan zuen bezala, aurten ere Zinexit-ek beste euskal udalerri batzuetara zabalduko du bere programazioa, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketa honetaz herritar gehiagok goza dezaten eta benetako bizipenen bitartez munduko hainbat lagun migranteek bizi duten egoera dramatikoez jabe daitezen. Zinexit-ek jarraipena eman dio zinema solidarioagoa zabaltzeko bide honi honako herri hauetan: Getxo, Vitoria-Gasteiz, Barakaldo eta Basauri. Bilbon bezala, filmen emanaldien ondoren solasaldia izango da ikusleekin eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Hortaz, “Marija” filma azaroaren 10ean, ostirala, 21:00etan ikusi ahal izango da Getxoko Zine Klubean (Andres Isasi Musika Eskola); azaroaren 15ean, asteazkena, arabar hiriburuko Florida Zinema aretoetan; eta azaroaren 22an, asteazkena, Barakaldo Antzokian. Horrez gain, azaroaren 22an, 19:00retan, “Mediterranea filmaren emanaldia izango da Basauriko Sozial Antzokian. Cannesen saritua izan den dokumental erako fikziozko film honek, migrante gazte bik Burkina Fasotik Italiara egindako bidaia kontatzen digu. FILMAREN AURRERAKINA “Marija” : https://vimeo.com/239977698 FILMAREN AURRERAKINA “Mediterránea”: https://vimeo.com/236380230