‘Matar a un ruiseñor’ filmak itxiko du Zinexit

  • Gaur egungo nazioarteko zinemako lau film luzeren ondoren, Matar a un ruiseñor klasikoarekin amaituko da erakusketa.
  • Bihar amaituko da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen XIV. Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, aurrekontu txikiko baina eduki emozional handiko lau film estreinatu dituen edizioa.
  • Golem zinemetako 4. aretoan proiektatuko da, 19:30ean.

ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA:
https://drive.google.com/drive/folders/1P7sla7JBcnilIEAhMKV-MXb_Wf1biAl0?usp=sharing

Bilbon, 2024ko azaroaren 28an. ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez, sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, bihar, ostirala, amaituko da. Aste honetan zehar, oinarrizko eskubideen inguruan hausnartzera gonbidatu gaitu, erreferentziazko lan zinematografikoetatik abiatuta, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, ikus-entzule guztiei irekitako solasaldia.

ZINEXIT Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan egiten da. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak aipatutako zinema-aretoko leihatiletan jaso daitezke.

GAUR, BLACK BOX DIARIES (2024)

Gaur osteguna, hilak 28, Black box diaries film dokumental japoniarraren txanda izango da. Aurtengo Sundance Zinemaldiaren aurkikuntzetako bat izan da, eta emakume batek justizia bila duen borrokaren kronika kontatzen du.
Shiori Itô praktiketako kazetaria zen, kazetari politiko boteretsu batek drogatu eta bortxatu zuenean. Poliziak eta sistema judizial arkaikoak alde batera utzita, bere ikerketari ekitea erabaki zuen. Filma, nazioartean asko saldu den, eta justiziaren alde egindako borroka nekagarria kontatzen duen bere egunerokoan oinarritzen da. Japoniako sistema judizial eta sozial zaharkituak agerian uzten dituen kasu enblematikoa izan da. Zalantzarik gabe, Iciar Bollainen Soy Nevenka gogorarazten digun gaurkotasun handiko gaia.

Solasaldirako, Oscar Seco Revilla Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratze zuzendari nagusia, eta Carmen Muñoz López ekintzaile feminista eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea, izango ditugu.

BLACK BOX DIARIES TRAILERRA
https://youtu.be/zeHfN61S6Gg?si=gsUksdUjyoSbkDa_

BIHAR AMAITUKO DA MATAR A UN RUISEÑOR FILMEAREKIN (1962)

Tradizioari jarraiki, Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia klasiko batekin amaituko da. Oraingoan, Robert Mulliganen Matar a un ruiseñor (To kill a mockingbird) lanaz gozatzeko aukera izango dugu, ñabarduraz beteta dagoen eta mezua eta sentiberatasun bikaina dituen maisulana; arrazakeriaren eta arraza-bereizketaren aurkako alegatua eta haurtzaroaren ikuspegi paregabea, Gregory Pecken ibilbide osoko interpretaziorik onenetakoa izateaz gain.
Matar a un ruiseñor filmak 25. Postua betetzen du American Film Institute-k 2007an egindako AEBetako film onenen zerrendan. Eta 1995etik «kulturalki, historikoki eta estetikoki esanguratsu» gisa jotzen du Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak.
Zalantzarik gabe, film bikaina Giza Eskubideen Zinema Erakustaldi hau ixteko.

MATAR A UN RUISEÑOR TRAILERRA
https://youtu.be/KR7loA_oziY?si=sKcFnk_4-oU4JdR7

Informazio gehiago: Aintzane Zorrilla Pérez ZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA
Tel. 678 547 712
aintzane.zorrilla@gmail.com