Euskal zuzendariak eta Antonio Perez, filmeko ekoizleak aurkeztuko dute filma, gaur astelehena, Azkuna Zentroko Auditorioan (Alhóndiga Bilbao, 19:30ean, sarrera doan, eta leihatilan jaso behar da gonbidapena) eta emanaldiaren osteko solasaldian hartuko dute parte

“Lejos del mar” filmak ETAko militante ohia eta bere biktimetako baten alabaren arteko elkartzea kontatu eta bien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakontzen du

Bilbao, 2015eko urriak 26.- ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako ZINEXIT, Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketak bere seigarren edizioa inauguratuko du gaur astelehena, Imanol Uribe zuzendariaren “Lejos del mar” azken filmarekin. Euskal zuzendariak eta Antonio Perez, filmeko ekoizleak aurkeztuko dute filma, Azkuna Zentroko Auditorioan (Alhóndiga Bilbao, 19:30ean, sarrera doan, eta leihatilan jaso behar da gonbidapena) eta emanaldiaren osteko solasaldian hartuko dute parte. Ekintza hau Iban Garate aktoreak aurkeztuko du.

“El Proceso de Burgos” (1979) dokumentala eta “La Fuga de Segovia” (1981), “La Muerte de Mikel” (1984) eta “Días Contados” (1994) film luzeen ostean, bosgarren aldia da “Lejos del mar” filmarekin Imanol Uribek ETAren inguruan egin duen azken filma. Elena Anaya eta Eduard Fernandez protagonista dituen film honek, ETAko kide ohi bat eta bere biktimetako baten alabaren arteko elkartzea kontatu, eta bien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakontzen du. Uriberen hitzetan, ‘pertsonaien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakondu nahi dut soilik. Filma egiten ari nintzen bitartean, minaz jantzitako eremu baten gainean nenbilenaren sentsazioa neukan. Badakit jendea oso urduri jartzen duen gai mingarria dela hau. Hala ere, merezi du ezeren eredu ez diren bi pertsonaia hauen azalean jartzeko ahalegina egiteak’.

Film hau urte honetan bertan filmatu da, Uriberen beraren eta Daniel Cebrianen gidoiarekin. 105 minutuko iraupena duen istorio honek, kartzela zigorraren zati bat bete ondoren, Parot dotrinari esker kalera aterako den damututako ETAko kide ohi baten (Eduard Fernandez) istorioa kontatzen du. Kaleratu ostean, Almeriara joatea erabakiko du, han bizi baita kartzelan ezagutu zuen lagun bat., eta han dagoela maiteminduko da bere biktimetako baten alabarekin (Elena Anaya). Aktore nagusien artean dira ere Jose Luis Garcia Perez eta Ignacio Mateos.

“Lejos del mar” filmaren emanaldia Azkuna Zentroko Auditorioan (Alhóndiga Bilbao) izango da arratsaldeko 19:30ean eta honen ostean, solasaldi irekia izango da zuzendaria eta ekoizlearekin. Sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte (gonbidapena leihatilan jaso behar da).

Zinema lau egunetan zehar

ZINEXITen edizio berri honetan programaturiko zenbait film Euskal Herriko testuinguruan kokaturik daude, Imanol Uriberen “Lejos del Mar” azken filma edo “El valor de la autocrítica” dokumentala bezala. Baina indarkeria eta honi buruzko gogoetak Quebec, Hegoafrika, Israel, Italia edo Irlanda bezalako herrialde batzuetako esperientziak biltzen ditu ere.

Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketa honen programazioan ohikoa den bezala, filma bakoitzaren emanaldiaren ostean, ikusle guztiei zuzendutako solasaldiak izango dira, eta aurtengo edizioan honako gonbidatu hauen parte-hartzea izango dugu: “Lejos del mar” filmaren zuzendari, Imanol Uribe eta Antonio Perez ekoizlea; Luis Aizpeolea kazetaria; Jesus Alvarez, Nazioarteko Amnistiaren Euskadiko bozeramailea; eta Maria Eugenia Ramos, Giza Eskubideen Foroko Presidentea. Ainhoa Garai eta Iban Garate, euskal aktoreak, izango dira solasaldiak aurkeztu eta koordinatzeaz arduratuko direnak.

Palestina eta Israelen arteko gatazka ‘One day after peace’ (“Un día después de la paz”)

Filmaren aurrerakina: httpss://www.youtube.com/watch?t=5&v=W1kSkdOBFQo

Urriaren 27an eskainiko den “Un día después de la paz”, Hegoafrika eta Israelen arteko produkzioa den dokumentalean, judu baten ama eta bere semea hil zuen palestinar frankotiratzailearen arteko adiskidetze prozesua azaltzen da.

Quebec-eko Askatasunaren aldeko taldea, ‘Corbo’ filmean

Filmaren aurrerakina: httpss://vimeo.com/117628407

Kanadiar “Corbo” filmak bestalde, 16 urte zituela, jarri berri zuen bonba bat lehertzean hil zen 16 urteko Quebec-eko Askatasun Taldeko militante gaztearen bizitza azaltzen digu.

29an Zinexiti amaiera emateko ‘El valor de la autocrítica’ dokumentalaren estreinaldia izango dugu
Karmelp Vivancok zuzendutako “El valor de la autocrítica”, dokumentalak, Brigadas Rojas edota Ulster-eko talde armatuetako kide ohiekin batera, Carmen Gisasola, ETAko kide ohiaren testigantza biltzen du. 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik, Gisasola, ETAko disidenteak, film honen abiapuntu den autokritika prozesua luzea egin du.

ZINEXITek bere eginkizuna Donostiara luzatuko duen lehenengo aldia da hau, dokumental honen estreinaldia 29an Bilbokoarekin batera izango baita Donostiako Aquariumeko Auditoriumean. Giza eskubideen autokritikaren pedagogia hedatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Zuzendu programaren barnean biltzen da ekimen hau.

Zinexit Eskola eta Bosa! Programa, goizeko saioak eskola umeentzako

Lau filmez osatutako ziklo honez gain, aurten ere Zinexit Eskola programatzen du ZINEXITEK. LHko 1. Eta 4. Maila bitarteko ikasleei zuzendutako programa honek Giza Eskubideak eskola alorrean jorratzea du helburu. Ekitaldi honetan “Minúsculos” filmaren emanaldi izango da. Intsektuen munduan girotuta dagoen elkarrizketarik gabeko animaziozko film honek bakea, elkartasuna eta desberdin izateko eskubideaz hitz egiten digu. Eskola alorrean jarraituz, ZINEXITek Bosa! Programaren bigarren edizioa programatu du urruaren 28 eta 29rako. Euskaraz eta gazteleraz eskainitako zazpi film labur eta hauekin batera, aniztasunaren alde eta diskriminazioaren aurkeko giza eskubideen alorrean, zurrumurruen aurkako estrategia jorratzeko material didaktikoa biltzen ditu programa honek.

presentación zinexit 2015 presentación zinexit 2015 presentación zinexit 2015 presentación zinexit 2015 presentación zinexit 2015