• Miri eta Erez Laufer anaiek 2012an zuzendu zuten Hegoafrika eta Israelen arteko ekoizpen hau, ez da oraindik Espainiar estatuko aretoetan estreinatu eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Herbehereak, Italia, Frantzia, AEB, IsraeLEk, India edo Singapurreko zinemaldietan

  • Israeldar soldadu baten ama, semea hil zuen palestinar frankotiratzailea bilatzen saiatuko da. Prozesu honetan Hegoafrikara abiatuko da Apartheid-aren ondorioez sortutako Egia eta Adiskidetze Batzordearen esperientzia Ekialde Ertainean ezarri asmoz.

  • Emanaldiaren osteko solasaldian, Jesus Alvarez, GKko Nazioarteko Amnistiaren Euskadiko bozeramaileak hartuko du parte.

  • Goizeko 10etan, ZINEXIT ESKOLA atalean, LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendutako animaziozko “Minúsculos” filmaren emanaldia izango da.

(19:30ean SALA 1 GOLEM AZKUNA ZENTROA-ALHÓNDIGA BILBAOko GOLEM ZINEMETAKO 1. ARETOA. Sarrera doan, gonbidapena leihatilan jaso behar da)

Bilbao, 2015eko urriak 26.- ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketak, palestinar eta israeldarren arteko gatazkaren inguruan adiskidetzea bilatzen duen dokumentala ikusteko aukera eskaintzen du, bihar asteazkenean Estatu mailan izango den estreinaldiaren bitartez. “One Day After Peace” (“Un Día Después de la Paz”), Miri eta Erez Laufer anaiek 2012an zuzendu zuten Hegoafrika eta Israelen arteko ekoizpen honek, hainbat sari jaso ditu beste hainbat nazioarteko zinemalditan.

Okupatutako lurraldeetan hildako soldadu baten ama, Robi Damelinek, semea hil zuen palestinar frankotiratzailearekin hitz egiteko saiakerarekin abiatzen da argumentua. Israeleko kartzela batean zigorra betetzen ari den palestinar militantearen ezetza jaso ondoren, Damelin bere jaioterria den Hegoafrikara abiatuko da, Apartheid-aren hamarkaden ondoren barkamena eta adiskidetzea lortzeko erabilitako bidea aztertzeko asmoz. Han, Egia eta Adiskidetze Batzordearen laguntzarekin, biktimekin elkartu eta krimen desberdinen erantzukizuna publikoki aitortzea erabaki zuten alde bietako krimenen erantzuleekin elkartuko da.

Azkenik, semea hil zuen palestinarra kartzelatik ateratzeak –bahitutako israeldar soldadu baten truke- aurrez aurre jarriko ditu protagonista emakumea eta bere familia erronka emozional batera bideratuz.

Erez eta Miri Laufer anaia israeldarrak dira elkarren artean zuzendu, ekoitzi muntatu eta filmatu duten 86 minutuko dokumental honen arduradunak. “One Day After Peace” filmak hainbat sari jaso ditu nazioarteko zenbait zinemalditan, besteak beste, Herbehereak, Italia, Frantzia, AEB, Israel, India edota Singapurren, eta bost kontinenteetako herrialdetan estreinatu da, orain arte Estatu espainiarreko pantailetan ikusteko aukerarik izan ez den arren.

“One Day After Peace” filmaren emanaldia Azkuna Zentroko (Alhóndiga Bilbao) Golem zinemetako 1. Aretoan izango da 19:30ean, jatorrizko bertsioan eta azpidatziekin, eta emanaldiaren ostean, ikus-entzule guztiek parte hartu ahalko duten solasaldia izango da GKE den Nazioarteko Amnistiaren Euskadiko bozeramaile Jesus Alvarezen partaidetzarekin. Sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte (gonbidapena leihatilan jaso behar da).

Filmaren aurrerakina:httpss://www.youtube.com/watch?t=5&v=W1kSkdOBFQo

Era berean, Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketaren ZINEXIT ESKOLA atalean, LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzenduriko animaziozko “Minúsculos” filmaren emanaldia izango da goizeko 10etan. Eskola alorrean Giza Eskubideak jorratzea helburu duen elkarrizketarik gabeko eta intsektuen munduan girotutako animaziozko film honek bakea, elkartasuna eta desberdin izateko eskubideaz hitz egiten digu. Frantzia eta Belgika arteko ekoizpen hau 2013an egin zuten Thomas Szabo etaHélène Giraud zuzendariek (www.minuscule-blog.com).