• Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VIII. Zinema Erakusketak, bost estreinaldi eskainiko ditu azaroaren 6tik 9ra bitartean Azkuna Zentroko Golem Zinemetan (19:30ean eta sarrera doan edukiera bete arte)
  • Immigrante eta errefuxiatuen errealitate gordina erdigunetzat hartzen duen programak, hilak 9, ostegunean izango du amaiera “Zuk” dokumentalaren erabateko estreinaldiarekin, non migrazioaren drama arintzeko lan egiten duten euskal boluntarioak protagonista diren
  • Zinexit-ek bere ekintza-eremua zabaldu eta, azaroaren 10etik 22ra bitartean, bere programazioa eramango du beste lau udalerri hauetara: Getxo, Vitoria-Gasteiz, Barakaldo eta Basauri
  • Zinema Soziala Lehen Hezkuntzako ikasleengana iritsiko da Zinexit Eskolaren eskutik azaroaren 7an “Printze Txikia” filmaren proiekzioarekin, eta DBHkoek ostera, Bilboko Udalak eskainitako BOSA! Programa pedagogikoa izango dute azaroaren 8a eta 9an.

ZINEXIT 2017 AURKEZPENA: httpss://vimeo.com/240531154

ZINEXIT 2017 PROGRAMAZIOA PDF-N: https://www.zinexit.net/wp-content/uploads/2017/10/ZINEXIT-2017-programa-web-.pdf

Bilbo, 2017ko azaroak3 .- Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren zortzigarren edizio honek, berriro eramango gaitu munduan hainbat lagunek bizi duten errealitate gordinaz jabearaztera, elkartasuna bultzatuz, hausnartu eta parte har dezagun. Azaroaren 6tik 9ra bitartean, jatorri desberdina baina gai bera jorratzen duten bost film desberdinen estreinaldia eskainiko digu Zinexit-ek. Zalantzagarria den etorkizun baten bila euren etxeak utzi eta ihes egitera beharturik, gero eta gizaki gehiagok bizi duten bidaia arriskutsuaren eguneroko drama jorratzen dute denek.   Azkuna Zentroko Golem zinemetan (Bilbao Alondegia), 19:30ean izango dira, gai soziala eskaintzen duen zinema erakusketa honetako emanaldiak eta hauen ondoren, ikusle guztiei zuzendutako solasaldiak protagonista eta gonbidatuekin batera. Sarrera nahi duen guztiarentzat dago zabalik eta doan edukiera bete arte.

Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria; Octavio Gonzalez, Zinexit-eko programatzailea; eta Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko Zinegotzia izan dira gaur goizean Azkuna Zentroko Bastida Aretoan Zinexit zinema erakusketa aurkeztu dutenak.

Hernandok azpimarratu duenez, “euren bidaia amaituz Mediterraneoa milaka lagun errugabe eta etsituren hobi komuna bihurtzen ari den une honetan, munduan zehar errefuxiaturik daudenek, eta batez ere europar mugetara iristen direnek bizi duten krisi humanitarioa ahaztu ezin dugun une honetan, ezinbestekotzat jo dugu ZINEXIT-ek migrazioen, babesa eta asiloaren gaia, ikuspuntu desberdinetatik jorratzeari”.

Hain zuzen ere, Zinexit-en atarikoa den Zinexit Topaketak-en, urriaren 10ean, Jonas Carpignano zuzendariaren “Mediterranea” filmaren emanaldiarekin ikusten hasi ginen errealitate askori buruzko bost begirada eta ikuspuntuak.

Cannes-eko Kritikaren Astean txalotua izan zen film errealista honek, lehen pertsonan kontatzen du Ayiva eta Abas lagunek, Burkina Faso jaioterritik Italiaraino egingo duten bidaia luzea. Film honen emanaldiaren ondoren, solasaldi interesgarria izan zen Ekialde Ertaina eta Afrikako iparraldeko giza eskubideak eta komunikazioan idazle espezializatua den Leila Nachawati-ren eskutik.

ASTELEHENA 6: Inaugurazioa “The good postman” (“postari ona”) filmaren estreinaldiarekin

FILMAREN AURRERAKINA “The good postman”:httpss://vimeo.com/239977871

Tonislav Hristov-en zuzendaritzapean herrixka batean errodatutako Bulgaria eta Finlandiaren arteko ekoizpen honek, eztabaida zabala jorratzen du.   Kamera isilean jarrita eta behatzaile hutsaren begiradarekin, Hristov-ek komunikazioa eta gizakien borondate onaren une bereziak agertzen dizkigu, baina baita abegi teorikoa eta erregulazio errealen arteko aldeak ere; eta garrantzitsuagoa dena, herritartasun eta gizakien krisialdien arloen artean dauden aldeak ere.

Turkiako mugan kokatzen den Great Dervent, bulgariar herrixka, udal hauteskundeak prestatzen ari da. Sarritan siriar errefuxiatuek herrian ematen dute gaua eta horrek egonezina sortzen du biztanleen artean. Mendeetan zehar Ate Handia izenez ezagutua izan den herria, errefuxiatu askok Europara sartzeko erabiltzen duen bide ezatsegina bihurtu da. Herriko bi gizonek,Vesa alkate andre arduragabeari aurre egin eta alkatetzara aurkeztea erabakiko dute.

Ivan postaria da hauetako bat, eta arazo sozialei irtenbidea ematen lagunduko duen politika egitea da haren programako gai nagusia. Herria biziberrituz, bertan abandonaturik dauden hainbat etxe errefuxiatuei eskaintzea proposatzen du. Herrixkako kaleetatik lasaitasun handiz gutunak banatzen ari den bitartean azaltzen die bere ikuspuntua herriko zaharrei, eta elkarrizketa atseginen bitartez erakutsiko du nazioarteko goi bilera batean baino, askoz errazagoa dela herri txiki batean zentzumena aurkitzea.

Halachev, komunista nostalgiko langabetua da beste hautagaia. Herria garai bateko komunista bihurtzea nahi luke, izan ere ez baitira gauzak asko aldatu, egungo alkate andreak errefuxiatuen krisiak berdin diola onartzen baitu.

40 biztanleko herrixka bat bihur al daiteke mundu politikaren eztabaida garrantzitsuaren agertoki? Fikziozko film interesgarri hau ikustera doazenek deskubritu dezakete. Proiekzioaren ostean solasaldia izango da Carlos Regidor eta Claudia Emmanuel, Bilboko Udaleko Immigrazio teknikariekin.

AZAROAREN 7A, ASTEARTEAN “LES SAUTEURS” (“SALTARIAK”) DOKUMENTAL SARITUAREN ESTREINALDIA IZANGO DA. Daniar ekoizpen honek, Maroko iparraldeko kostaldeko Gurugu mendian bizi direnen bizimodu latza erakusten digu. Hesia gainditzen saiatzen diren bakoitzean espainiar poliziaren indarkeriari ez ezik, euren ondasun guztiak erretzen dizkieten marokoar poliziena ere aurre egin behar izaten diote.

Dokumental honen zuzendari Moritz Siebert eta Estephan Wagner-i, oso berezia den hirugarren bat gehitu zaie, Abou Bakar Sidibe immigrantea, zeini zinemagileek kamera bat utzi zioten Europako mugan, euren bidaiaren azken etapan immigranteek bizi duten egoera ikaragarria errealismo handiagoz graba zezan. “Les sauteurs” filmak Documenta Madrid 2016 zinemaldiko epaimahaiaren bigarren saria jaso zuen, dokumental honetako protagonista eta kamera den Sidibek grabatutako sekuentziak azpimarratuz. “Ia home movie bat osatzen duten irudi intimo hauek gau eta egun muga zelatatu eta ez dituzte bereizten urrutiko puntu ilunak diruditenen amets eta nahiak.”

Proiekzioaren ostean solasaldia izango da, Patricia Bárcena, CEAR-Euskadiko zuzendaria eta Diakaridia Diabateren eskutik.

FILMAREN AURRERAKINA “Les sauteurs ”: httpss://vimeo.com/239977609

“Marija” ALEMANIA-SUITZAREN ARTEKO FIKZIOZKO FILMAREN PROIEKZIOA IZANGO DA AZAROAREN 8, ASTEAZKENEAN. Filmak protagonistaren izenetik hartzen du izenburua, hain zuzen ere, Alemaniako Dortmund hirian ostatu bateko garbiketa egiten bizirauten duen ukraniar neska gazte batena. Ile-apaindegi bat jartzea da bere ametsa eta horretarako gordetzen du hilabeteko soldataren zati txiki bat, baina badirudi amets horrek porrot egingo duela lanetik kaleratzen dutenean. Aurrera egin ahal izateko, beti legalak ez diren irtenbideak bilatzera beharturik egongo da Marija. Bere gorputza eta sentimenduak, eraso egiteko prestaturik bezala, gogorturik dirudite, sakrifikatzea erabaki duen guda-makina baten antzera. Michael Koch zuzendariaren film hau, 130 herrialde desberdinetako lagunak bizi diren Dortmund hirian dago giroturik, eta zuzendariaren esanetan “europar hiri askotan gertatzen denaren adibidea dugu hau”.

Kock-ek dioenez, “gure errealitatearen parte dira immigranteak, hauek saihestea erraza bada ere. Jendeak bere herrialdea utzi eta bidaiatu egiten du, mugarik ez balego bezala. Niretzat garrantzi handikoa da jendeari gai hau azaltzea eta euren beldurrei buruz hausnartu araztea. Jendea eta hauen bizipenak ezagutzen badituzu, beldurrak berez uxatzen zaizkizu”. Nazioarteko Amnistiako ordezkariak izango dira film errealista honen ondorengo solasaldia dinamizatuko dutenak.

FILMAREN AURRERAKINA “Marija” : httpss://vimeo.com/239977698

AZAROAREN 9, OSTEGUNA, AMAIERA EGUNA: PROGRAMA BIKOITZA ETA MIGRAZIO KRISIAREN DRAMARI AURRE EGITEKO EUSKAL BOLUNTARIOEN LANARI BURUZKOZUK” DOKUMENTALAREN ERABATEKO ESTREINALDIA

FILMAREN AURRERAKINA “A 15 metros de Siria”: httpss://vimeo.com/239977540

Zinexit-en zortzigarren edizio honek azaroaren 9, ostegunean izango du amaiera, sufritzen dutenen alde lanean diharduten erakunde eta lagunen elkartasuna islatzen duten bi dokumentalekin.

“50 feet from Syria” (“ Siriatik 15 metrora”) dokumentalak ausarta eta eraman handikoa den Hisham Bismar siriar-iparramerikar zirujauari jarraitzen dio, Siriako guda zibileko biktimei laguntzeko, Turkia eta Siriaren arteko mugara egingo duen bidaian zehar. Skye Fitzgerald-ek zuzendu eta ekoitzi du dokumental hau.

FILMAREN AURRERAKINA “Zuk”: httpss://vimeo.com/23997851

Ondoren, Zinexit-ek “Zuk”, euskal dokumentalaren erabateko estreinaldia aurkeztuko du, zeinek CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Salvamento Marítimo Humanitario erakundeetako boluntarioen lanaren lau adibide erakusten dizkigun. “Krisi migratorio” gisa izendatu eta milaka lagunek sufritzen duten hondamendi humanitarioari aurre egiteko ari diren boluntarioen lana. Unax Blancoren zuzendaritzapean Aitor Gametxoren gidoiarekin egin den dokumental honek, etxeetatik ihes egin behar izan dutenen drama arintzeko euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideak egiten duten lana hartu du erdigune. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da dokumentaleko zuzendaria eta zenbait protagonistekin.

IKASLEENTZAKO EMANALDIAK

Edizio berri honetan, Zinexit-ek bizikidetzaranzko zinema zuzenduko die ikasleei, irakaskuntzan ere Giza Eskubideak jorratzea helburu duen Zinexit Eskola programaren bitartez. Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko ikasleek Printze txikiaanimaziozko filma ikusi ahalko dute azaroaren 7an, goizeko 10etan Azkuna Zentroko Golen zinemetan.

“Aurtengo ekitaldi honetarako “Printze txikia” filma aukeratu dugu, hain zuzen ere, pentsamenduaren askatasunerako eskubidea bultzatu eta gure gizartekoarlo atzerakoi eta solidario ez direnenganako inkorformismoa bultzatzen duelako indar eta irudimen handiz”, diote Zinexiten antolatzaileek. Neskato batek Printze txikiaren unibertsora egingo duen bidaia magiko eta emozionala kontatzen digun Saint-Exupery-ren liburuan oinarritutako film hau ikusi ondoren, aurreko edizioetan bezala, ikasleek gelan lantzekoa den material didaktiko zehatza luzatuko zaie.

FILMAREN AURRERAKINA “Printze txikia”: httpss://youtu.be/64E9IMoBIZ8

Zinexit-en ildotik, Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak, irudiBERRIA Elkartearen ekimena den Aniztasunaren Alde eta Diskriminazioaren aurkako BOSA! programa antolatu du Bilboko DBHko ikastetxeentzat. Edizio honetako programak lau film labur eta Giza Eskubideen garapena jorratzeko material zehatza biltzen ditu.

Honako hauek dira aurtengo ediziorako aukeratutako film laburrak: “Counter act”, 60ko hamarkadan AEBetan Giza Eskubideen alde egindako kanpaina ez bortitzari buruzkoa; Telmo Iragorrik zuzendutako “Gurugu” filmak, Europara sartu ahal izateko itxaropenarekin, Afrikatik datozen migranteek Marokoar mugako mendian bizi dituzten egoera gogorrak azaltzen dizkigu; “La niña bonita”, dokumentalak, Siriatik ihes egin behar izan duten eta Greziako errefuxiatu eremu batean atera gabe bizi diren pertsonen egoera islatzen digu; “17 años juntos”, Javier Fesser-ek zuzendutako film laburrak, umore ukituaz azaltzen digu bertako bikote eta hegoamerikar beste baten arteko bizikidetza. DBHko ikasleentzako emanaldiak Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan izango dira azaroko honako egunetan: asteazkena 8an goizeko 9:00ak eta 11:00etan eta osteguna 9an, goizeko 10:00etan.

BIDEOA ’17 años juntos’: httpss://youtu.be/Lr0gV07C5lc

ZINEXIT ZABALTZEN ARI DA

Joan den urtean egin izan zuen bezala, aurten ere Zinexit-ek beste euskal udalerri batzuetara zabalduko du bere programazioa, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketa honetaz herritar gehiagok goza dezaten eta benetako bizipenen bitartez munduko hainbat lagun migranteek bizi duten egoera dramatikoez jabe daitezen. Zinexit-ek jarraipena eman dio zinema solidarioagoa zabaltzeko bide honi honako herri hauetan: Getxo, Vitoria-Gasteiz, Barakaldo eta Basauri. Bilbon bezala, filmen emanaldien ondoren solasaldia izango da ikusleekin eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Hortaz, “Marija” filma azaroaren 10ean, ostirala, 19:30ean ikusi ahal izango da Getxoko Zine Klubean (Andres Isasi Musika Eskola); azaroaren 15ean, asteazkena, arabar hiriburuko Florida Zinema aretoetan; eta azaroaren 22an, asteazkena, Barakaldo Antzokian. Horrez gain, azaroaren 22an, 19:00retan, “Mediterranea filmaren emanaldia izango da Basauriko Sozial Antzokian. Cannesen saritua izan den dokumental erako fikziozko film honek, migrante gazte bik Burkina Basotik Italiara egindako bidaia kontatzen digu.

Filmaren aurrerakina “Mediterránea”: httpss://vimeo.com/236380230

Zinexiti buruzkoak

Elkarren segidako zortzigarren urtez, film ziklo batek erakusten digu zinema erreibindikatzailearen garrantzia, hau da, desberdintasunari zor zaion errespeturik eztabaida sortu eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gauza diren tresna hezitzaile eta sozializatzaile erako film horiek.

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren mendeko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak, azaroaren 6tik 9ra bitartean Azkuna Zentroko Golen Zinema aretoetan ospatuko den Zinexit, Zinema Erakusketaz ari gara.

Zinexit-en helburua da bizikidetza bultzatzea, gizaki guztien oinarrizko eskubideak eta duintasuna errespetatuz, eta elkarrenganako errespetuan ideiak, nahiak, printzipioak eta balioei buruz eztabaidatzeko baliagarriak izango diren hiritar eta gizakientzako guneak sortuz.

Baliabide pedagogikotzat hartutako zineak, errealitate desberdinetara eraldatzen du ikuslea, bidegabekeria eta inguruarekiko zentzu kritikoa sortuz. Aurreko edizioetan bezala, Erakusketa honen helburua da ikusle parte-hartzaileei giza eskubideekin eta bizikidetza demokratikoarekin zerikusia daukaten gai desberdinei buruz interpelatzea, eta, aldi berean, eztabaidarako guneak sortzea.