AWLAD (“UMEAK” ARABIERAZ) DOKUMENTALA AURKEZTEN DUGU; ERABATEKO ESTREINALDIA ZINEXITEN, GURE 10. URTEURRENA OSPATZEKO

Filma, herrialde arabiarrak eta migrazio mugimenduak ondo ezagutzen dituzten bi kazetarik zuzendu dute, CosimoCaridi italiarrak eta Ane Irazabal euskaldunak. (Bilboko GolemAlhondiga zine aretoetan. Sarrera librea, 19:30ean eta ondoren solasaldia)

Zinexit Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritzak antolatzen du, eta Gasteizera, Barakaldora eta Basaurira ere zabalduko da

Teaser AWLAD: https://vimeo.com/373858645

 BIDEOA ZINEXIT 2019: https://vimeo.com/374128203

www.zinexit.net

Bilbon, 2019ko azaroaren 27an.-ZINEXITen 2019ko edizioak erabateko estreinaldi bat izango du aurten, “Awlad – Hesiak Gainditu” euskal dokumentalaren estreinaldia, hain zuzen ere. Euren jatorrizko herrialdeetako indarkeriatik ihes egin duten eta gaur egun Berlinen, Greziako Samos uhartean, errefuxiatu eremu batean eta Oñatin (Gipuzkoa) bizi diren bi neskatoren eta bi mutikoren historia. Filma, herrialde arabiarrak eta migrazio mugimenduak ondo ezagutzen dituzten bi kazetarik zuzendu dute, CosimoCaridi italiarrak eta Ane Irazabal euskaldunak. Azken horrek, beste batzuen artean, Euskal Telebistako berriemaile moduan egin du lan.  Filmaren proiekzioaren ondorengo solasaldietan egongo da Irazabal, bai ostegunean, azaroaren 28an, Bilbon, bai ostiralean, hilaren 29an, Gasteizen ere.

Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhdalauumeerrefuxiatudira; berenjaioterrikoindarkeriaatzeanutzidute. Haiekguztiekihesaldiarenlauetapa erakustendituzte. Ihesaldiarenhelburua dalekuseguru batera iritsi eta bertanberenbizitzennorabideariekinahalizatea. Lauumehoriekberenhaurtzaroaaldarrikatzendute, baina, batik bat,eskolarajoatekoduteneskubidea. Protagonistaknormaltasuneraitzultzeko eta gerrangaldutakohaurtzaroaberreraikitzekoborrokatukodira.

 

Ane Irazabal (Arrasate, Gipuzkoa) Palestinanlaneanhasi zen eta, 2011z geroztik, udaberriarabiarrekinEgipton, Tunezen, Libanon,Jordanian… Azkenurteotan, errefuxiatuen etaEkialdeHurbileko, Afrikako eta Europakomigraziofenomenoendramarensegimenduaegin du.

 

CosimoCaridikIlFattoQuotidianorako, Nemo -Nessunoesclusorentzatidazten du RAI 2n. BeretxostenakBBCk, Al Jazeerak, Telesur-ek, RSIk,Internazionale-k argitaratudituzte. Hamar urtebainogehiago izan da EkialdeErtainekogatazkakjarraitzen, eta azkenurteotakokrisinagusienberrieman du, besteakbeste, AfrikakoAdarra etaFilipinak.

 

AWLAD – HESIAK GAINDITU

Euskadi, 2019. 65 min. VOSE. Dokumentala
Zuzendaritza: CosimoCaridi, Ane IrazabalElkorobarrutia.
Argazkia: Rodrigo Hernández Tejero, CosimoCaridi.
Gidoia: CosimoCaridi, Simone Mele, Ane IrazabalElkorobarrutia.
Muntaia: Simone Mele.
JatorrizkoMusika: Gianluca Nigro.
Ekoizketa: Muzungu Producciones.

Teaser AWLAD: https://vimeo.com/373858645

 

ZINEXIT sendo heldu da hamargarren ediziora, filmak ikustetik askoz harago doan ekimen gisa: alde batetik, proiekzioen ondoren, solasaldiak egiten dira film bakoitzak erakusten duen gaiaren inguruan, gonbidatu bereziekin; bestetik, erakustaldiak lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako saio bereziak biltzen ditu, Bilboko Udalarekin lankidetzan. Erakunde laguntzaileen artean Amnistia Internazionala, Euskal Herriko Munduko Medikuak eta Euskadiko Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea (CEAR) daude.

 

Amaiera luxuzko klasiko batekin

Iaztik aurrera, giza eskubideei buruzko zinearen historiako izenburu handiei eskaintzen zaien ZINEXIT Classicsekzioari dagokionez, oraingo honetan “Falso Culpable” izan da aukeratutako izenburua, lapurreta bat dela eta modu okerrean akusatutako gizon bati buruz Alfred Hitchcockek egindako lan ahaztezina, ohiko thrillerretatik urrun dagoen drama errealista eta Henry Fondarekin egin zuen lan bakarra. Film horrek itxiko du zikloa Bilbon, azaroaren 29an, ostiralean.

 

ZINEXIT CLASSIC: FALSO CULPABLE: https://vimeo.com/372810329

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN, S.L.ZINEXITEKO
KABINETEA

PRENTSA BULEGOA Itziar Villamandos / 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com

 

logo-zinexit
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.