TESTIGO DE CARGO
Azaroak 24 ostirala | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera doan
Zinexit Classic
-
Jatorrizko izenburua: Witness for prosecution
-
Zuzendaria: Billy Wilder
-
Gidoia: Billy Wilder, Harry Kurnitz.
-
Ekoizlea: Arthur Hornblow Jr.
-
Muntaia: Daniel Mandell
-
Argazkia: Russell Harlan
-
Musika: Matty Malneck
-
Aktoreak: Tyrone Power, Marlene Dietrich, Charles Laughton, Elsa Lanchester, John Williams, Henry Daniell, Ian Wolfe, Torin Thatcher.
AEB
1957
114 min.
“Askotan, Testigo de cargo Billy Wilderen filmografian lan atipikotzat jo izan da.
Film honen helburua zen Alfred Hitchcoken filmen estiloko intriga sortzea, baina, seguru asko, suspensearen maisuak “truko gehiago aterako zituzkeen”, Wilderren arabera.
Estreinatu zutenetik mende erdia baino gehiago igaro den arren, filmak oraindik freskotasuna, originaltasuna eta magia inolako aldaketarik gabe mantentzen ditu. Gainera, filmean Wilderren filmografian gehien aztertu izan diren elementuetako batzuk topa ditzakegu: iruzurra, nortasunaren sentikortasuna, moralitatearen hauskortasuna, giza harremanen narriadura…”. (enclavedecine.com)
“Ez, ez, nik bi zuzendari bikainentzat bakarrik egin dut lan: von Sternberg-entzat eta Billy Wilder-entzat”. (Marlene Dietrich)
“Laughton da lankide izan dudan aktorerik onena. Izan ere, Laughtonek bere talentuan araka zezakeen, jostailuz beteta dagoen kutxa arakatzen duen haur zoriontsua balitz bezala”. (Billy Wilder)
“Jainkoan sinetsi nahiko nuke eskerrak emateko, baina Billy Wilderren bakarrik sinesten dut. Eskerrik asko, mister Wilder”. (Fernando Truebak, 1993an “Belle Epoque” filmagatik Oscar saria jaso zuenean)