FALSO CULPABLE

}

Azaroak 29 Ostirala | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera Doan

Zinexit Classic

  • Jatorrizko izenburua: The wrong man
  • Zuzendaria: Alfred Hitchcock
  • Gidoia: Maxwell Anderson, Angus MacPhail
  • Muntaia: George Tomasini
  • Argazkia: Robert Burks (blanco y negro)
  • Musika: Bernard Herrmann
  • Aktoreak: Henry Fonda, Vera Miles, Anthony Quayle, Harold J. Stone, Charles Cooper, John Heldabrand, Esther Minciotti, Doreen Lang, Laurinda Barrett, Norma Connolly, Nehemiah Persoff, Kippy Campbell, Robert Essen, Richard Robbins, Dayton Lummis, Peggy Webber.

EEUU

1956

105 min.

Hitchcock-ek Warner-entzat zuzendu duen azken filma da, eta bere elkarlan bakarra Henry Fondarekin (hurrengo urtean aktoreak Oscar saria lortu zuen, “Twelve Andry Men” lanagatik).

Beharbada zinemagile britainiarraren film ilunena izango da; izan ere, ez du umorerik eta akats judizial baten benetako istorioan oinarrituta dago. Bertan, gizon bat posta-bulegoan lapurtzeagatik salatu zuten enplegatuek, erratuta; gizon zintzoa, zoriontsua eta ezkondua zen, baina zenbait estutasun ekonomiko bizi zituen.

Drama errealista, erdi dokumentala eta, itxuraz, ez oso “hitchcockianoa”, suspensearen teknikatik urruntzen baita.Robert Bresson-ek eta Jean Luc Godard-ek beti miretsi izan dute eta, urteak igaro ahala, zinemagile ingelesaren obra handietako bat dela esaten da (Martin Scorsese-k gehien atsegin duen lanetako bat dela dio).

“Moral-ikasbidea baino gehiago da; The Wrong Man-en minutu bakoitza eszenaratzearen ikasbide bat da.(…) Horregatik miresten dugu Balestrero (Fonda) auzitegietara daraman kamioi zelularra zubi eseki batetik igaro den uneko planoa, Robert Burks-ek argazki bidez hain ongi atera duena:silueta txikia, beltza, burdinazko habe erraldoien azpian dardartia, eta fantasmen herrialdera iristen den Nosferaturen orga gogora dakarrena”.(Jean Luc Godard)

Organiza:

gobierno-vasco  convivencia

Coordina:

irudi-berria

Colaboradores:

amnesty-international   cear   Bilbao   golem