AWLAD. Hesiak Gainditu

}

Azaroak 28 Osteguna | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera Doan

 

ESTREINALDIA – DOCUMENTALA

  • Zuzendariak: Cosimo Caridi, Ane Irazabal Elkorobarrutia

  • Gidoia: Cosimo Caridi, Simone Mele, Ane Irazabal Elkorobarrutia

  • Ekoizketa: Muzungu Producciones

  • Muntaia: Simone Mele

  • Jatorrizko Musika: gianluca Nigro

  • Argazkia :Rodrigo Hernández Tejero, Cosimo Caridi

Euskadi

2019

65 min.

SOLASALDIA: Ane Irazabal, Cosimo Caridi.
Zuzendariak.

AWLAD (“Umeak” arabieraz) dokumentala aurkezten dugu; erabateko estreinaldia Zinexiten, gure 10. urteurrena ospatzeko.

Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhda lau ume errefuxiatu dira; beren jaioterriko indarkeria atzean utzi dute.Haiek guztiek ihesaldiaren lau etapa erakusten dituzte; ihesaldiaren helburua da leku seguru batera iritsi eta bertan beren bizitzen norabideari ekin ahal izatea.Lau ume horiek beren haurtzaroa aldarrikatzen dute, baina, batik bat, eskolara joateko duten eskubidea.Protagonistak normaltasunera itzultzeko eta gerran galdutako haurtzaroa berreraikitzeko borrokatuko dira.

Ane Irazabal (Arrasate, Gipuzkoa) Palestinan lanean hasi zen eta, 2011z geroztik, udaberri arabiarrekin Egipton, Tunezen, Libanon, Jordanian…Azken urteotan, errefuxiatuen eta Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Europako migrazio-fenomenoen dramaren segimendua egin du.
Orain Italian bizi da.Freelancea da, eta RAIrentzat eta EITBrentzat lan egiten du, besteak beste.

Cosimo Caridik Il Fatto Quotidianorako idazten du, Nemo – Nessuno esclusorentzat idazten du RAI 2n. Bere txostenak BBCk, Al Jazeerak, Telesur-ek, RSIk, Internazionale-k argitaratu dituzte.Hamar urte baino gehiago izan da Ekialde Ertaineko gatazkak jarraitzen, eta azken urteotako krisi nagusien berri eman du, besteak beste, Afrikako Adarra eta Filipinak.

Organiza:

gobierno-vasco  convivencia

Coordina:

irudi-berria

Colaboradores:

amnesty-international   cear   Bilbao   golem