RECONCILIACIÓN
Urriaren 13, astelehena | 19:30 | Golem Alhóndiga Bilbao
- Zuzendaria: Fermin Aio
- Jatorrizko ideia: Iñigo Camino
- Gidoia: Maite Ibáñez, Begoña Atin
- Ekoizlea: Gotzon Bareño
- Kamerak: Oier Plaza, Kerman Goikuria, Fermin Aio
- Edizioa: Oier Plaza, Aitor Ferrer, Fermin Aio
- Soinua: Ager Galarza
- Ekoizle exekutiboa: Joserra Plaza
- Filmak y New Media Euskadi-ren produkzioa
Euskadi
2014
50 min.
Juan Mari Uriartek idatzitako liburuaren egokitzapena den dokumental honen estreinaldiarekin emango diogu hasiera ZINEXIT-i.
Bere herrialdean indarkeriak sortu dituen zauriak sendatzeko egin duen ekarpena da “Reconciliación”.
Hausnarketa honetan zehar, indarkeria honen biktimen arteko elkartze desberdinak agertzen dira paraleloki. Erailak izan diren gurasoen seme-alabak dira gehienak.
- Jon Doral eta Leire Goikoetxea (erailak izan ziren Montxo Doral eta Joseba Goikoetxea ertzainen seme-alabak)
- Edurne Brouard eta Fernando Garrido (GAL-ek hildakoaren alaba eta ETAk hildako generalaren semea)
- Josu Elexpe eta Sara Buesa (ETAK hildako sozialisten seme-alabak)
- Ines Núñez (1977an polizien gehiegikerien ondorioz hildakoaren alaba) eta Iñaki Garcia Arrizabalaga (Komando Autonomoek hildakoaren semea)
- Andoitz Korta (ETAk hildakoaren semea) eta Pili Zabala (GAL-ek hildakoaren arreba)
Fermin Aio ZUZENDARIAREN HITZA
“Indarkeriaren ondorioz sortutako traumak gainditzeko gure gizarteak konpondu beharko dituen arazoak planteatzen ditu dokumental honek era xume, didaktiko eta emozionalean . Etorkizunera begirako ikuspuntu bat bilatzen du, non, biktimek euren samina onartua ikusi beharko duten bizitzan aurrera egin ahal izateko. Ikusleak biktimen samina bere egin eta indarkeriazko ekintzen ondorio suntsigarriei buruz hausnartzeko gaia izan nahi luke “Reconciliación” dokumentalak.”


