LIGHT FLY, FLY HIGH

Urriaren 15, asteazkena | 19:30 | Golem Alhóndiga Bilbao

Cartel Light Fly, Fly High
  • Zuzendariak: Susann Østigaard, Beathe Hofseth
  • Gidoia: Susann Østigaard, Beathe Hofseth
  • Ekoizleak: Fri Film AS, Susann Østigaard y Beathe Hofseth
  • Musika: Troels Abrahamsen, Kjetil M Hovland, Mike Sheridan
  • Muntaia: Siv Lamark
  • Argazkia: Susann Østigaard
  • Harremana: Cat & Docs

Noruega-India

2013

80 min.

Zinexit-ek emango du lehenaldiz, beste hainbat sari eta izendapenen artean, Amsterdameko EDFA-n 2013ko Oxfam Saria irabazi duen film hunkigarri hau.

Indiako hego-ekialdean dagoen Chennain bizi da Thulasi . 16 urte zituela alde egin zuen etxetik, eta orain Helenma eta honen familiarekin bizi da.

Ezein kastakoa ez den dalit edo ukiezin jaio zen, beraz, bera bezalako neskek giza eskalako mailarik baxuenean egokitu zaien tokia onartu eta besteen mendean bizi behar omen dute. Baina Thulasi desberdina izan da beti. Bere bizitzarengatik borrokatu eta norbait izan nahi du.

Boxeoa praktikatu du 10 urtez, eta sakrifizio asko egiten ari da, hori izan baitaiteke aurrera egiteko daukan era.

Susann Østigaard eta Beathe Hofseth ZUZENDARIEN HITZAK:

“Indian, gobernuaren lanen ehuneko kopuru bat atletei ematen zaie. Hortaz, kirola bizimodu hobeago baterako txartela izan daiteke. Eta Thulasirentzat boxeoa da dena. Bere bizia, nortasun osoa. Filmean berak dioen bezala: ” Boxeoa utzi dezaket, baina, boxeoak ez nau ni sekula utziko.” Bere bizia erabat alda zezakeen lehiaketa bat prestatzen ari zenean hasi ginen filma egiten, baina bertan ikus dezakegunez, gauzak ez dira uste bezala aterako, eta unerik motelenean zegoela, borrokarik gogorrenak ez zirela ring barruan ematen aitortu zigun.

Beste bost aldiz itzuli ginen Indiara. Lau urte eman genituen filma egiten, baina gure ustez, denbora bera da istorio honi benetako indarra ematen diona, eta ikusleek denbora guzti horretan zehar ikus dezakete Thulasiren heldutasun pertsonala eta bere benetako historiaren garapena nola ematen diren. “ (www.plan.org.au)

Antolatzailea: gobierno-vasco
Koordinatzailea: irudi-berria

Laguntzaileak:
golembarton filmsabraprodeitbamnesty-internationalcear

logo-zinexit
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.