LASA ETA ZABALA

Urriaren 16, osteguna | 19:30 | Golem Alhóndiga Bilbao

Cartel Lasa y Zabala
  • Zuzendaria: Pablo Malo
  • Gidoia: Joanes Urkixo
  • Ekoizleak: Joxe Portela, Alberto Gerrikabeitia, Joan Antoni Gonzàlez
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Muntaia: Raúl López
  • Argazkia: Aitor Mantxola
  • Aktoreak: Unax Ugalde, Francesc Orella, Jon Anza, Cristian Merchan, Oriol Vila, Ricard Sales, Itziar Ituño, Iñigo Gastesi, Sergi Calleja, Javier Mora, Pep Tosar
  • Harremana: Barton Films – www.bartonfilms.com

Euskadi

2014

106 min.

1983ko urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertuko dira inolako arrastorik utzi gabe, GAL-ek bere gain hartutako hainbat atentaturen aurretik, hain zuzen ere. Iñigo, familia bien abokatu gazteak aurre egin beharko dio, bi gazte hauek sekula ere agertuko ez direnaren uste orokorrari.

1995. Hamabi urte igaro dira Jesus García, Alacanteko poliziak GAL-ari buruzko jakinarazpenei jarraituz, hilak eta kare bizian lurperatuak izan ondoren, hamar urtez identifikaturik gabe egon diren bi gorpuren kasua berrireki zuenetik.

Pablo Malo ZUZENDARIAREN HITZAK:

“Argi genuen sumarioan oinarrituko ginena, oso gai delikatua baita (…) oraindik ere muturretan bizi garenaz ohartzen zara, oso zaila da jarrerak hurbiltzea, batak bestearen samina ulertu eta onartzea. Gorroto dut indarkeria. Bidegabea iruditzen zait Lasa eta Zabalari buruzko filma egiteagatik politikaren alde batean zaudela leporatzea (…)

Ez dut inolaz ere ETA-ren biktimen sufrimendua ahaztu. Ez dago ezein justifikazio politikorik, baina besteen sufrimendua azaltzeak ere merezi du. Aurrera egiteko era bat basakeria hauek eta erruduntasuna onartzen hastea da, bakoitzak onar ditzala bere erantzukizunak, leihoak ireki eta sar dadila aire berria.”

(Iturria: Rocío García, Madril, 2014ko irailak 14, El País.com, Cultura)

Antolatzailea: gobierno-vasco
Koordinatzailea: irudi-berria

Laguntzaileak:
golembarton filmsabraprodeitbamnesty-internationalcear

logo-zinexit
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.