RECONCILIACIÓN

}

Urriaren 13, astelehena | 19:30 | Golem Alhóndiga Bilbao

Cartel Reconciliación
  • Zuzendaria: Fermin Aio
  • Jatorrizko ideia: Iñigo Camino
  • Gidoia: Maite Ibáñez, Begoña Atin
  • Ekoizlea: Gotzon Bareño
  • Kamerak: Oier Plaza, Kerman Goikuria, Fermin Aio
  • Edizioa: Oier Plaza, Aitor Ferrer, Fermin Aio
  • Soinua: Ager Galarza
  • Ekoizle exekutiboa: Joserra Plaza
  • Filmak y New Media Euskadi-ren produkzioa

Euskadi

2014

50 min.

Juan Mari Uriartek idatzitako liburuaren egokitzapena den dokumental honen estreinaldiarekin emango diogu hasiera ZINEXIT-i.

Bere herrialdean indarkeriak sortu dituen zauriak sendatzeko egin duen ekarpena da “Reconciliación”.

Hausnarketa honetan zehar, indarkeria honen biktimen arteko elkartze desberdinak agertzen dira paraleloki. Erailak izan diren gurasoen seme-alabak dira gehienak.

  • Jon Doral eta Leire Goikoetxea (erailak izan ziren Montxo Doral eta Joseba Goikoetxea ertzainen seme-alabak)
  • Edurne Brouard eta Fernando Garrido (GAL-ek hildakoaren alaba eta ETAk hildako generalaren semea)
  • Josu Elexpe eta Sara Buesa (ETAK hildako sozialisten seme-alabak)
  • Ines Núñez (1977an polizien gehiegikerien ondorioz hildakoaren alaba) eta Iñaki Garcia Arrizabalaga (Komando Autonomoek hildakoaren semea)
  • Andoitz Korta (ETAk hildakoaren semea) eta Pili Zabala (GAL-ek hildakoaren arreba)

Fermin Aio ZUZENDARIAREN HITZA

“Indarkeriaren ondorioz sortutako traumak gainditzeko gure gizarteak konpondu beharko dituen arazoak planteatzen ditu dokumental honek era xume, didaktiko eta emozionalean . Etorkizunera begirako ikuspuntu bat bilatzen du, non, biktimek euren samina onartua ikusi beharko duten bizitzan aurrera egin ahal izateko. Ikusleak biktimen samina bere egin eta indarkeriazko ekintzen ondorio suntsigarriei buruz hausnartzeko gaia izan nahi luke “Reconciliación” dokumentalak.”

Antolatzailea: gobierno-vasco
Koordinatzailea: irudi-berria

Laguntzaileak:
golembarton filmsabraprodeitbamnesty-internationalcear

logo-zinexit
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.