LASA ETA ZABALA
Urriaren 16, osteguna | 19:30 | Golem Alhóndiga Bilbao
< aurrekoa
- Zuzendaria: Pablo Malo
- Gidoia: Joanes Urkixo
- Ekoizleak: Joxe Portela, Alberto Gerrikabeitia, Joan Antoni Gonzàlez
- Musika: Pascal Gaigne
- Muntaia: Raúl López
- Argazkia: Aitor Mantxola
- Aktoreak: Unax Ugalde, Francesc Orella, Jon Anza, Cristian Merchan, Oriol Vila, Ricard Sales, Itziar Ituño, Iñigo Gastesi, Sergi Calleja, Javier Mora, Pep Tosar
- Harremana: Barton Films – www.bartonfilms.com
Euskadi
2014
106 min.
1983ko urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertuko dira inolako arrastorik utzi gabe, GAL-ek bere gain hartutako hainbat atentaturen aurretik, hain zuzen ere. Iñigo, familia bien abokatu gazteak aurre egin beharko dio, bi gazte hauek sekula ere agertuko ez direnaren uste orokorrari.
1995. Hamabi urte igaro dira Jesus García, Alacanteko poliziak GAL-ari buruzko jakinarazpenei jarraituz, hilak eta kare bizian lurperatuak izan ondoren, hamar urtez identifikaturik gabe egon diren bi gorpuren kasua berrireki zuenetik.
Pablo Malo ZUZENDARIAREN HITZAK:
Ez dut inolaz ere ETA-ren biktimen sufrimendua ahaztu. Ez dago ezein justifikazio politikorik, baina besteen sufrimendua azaltzeak ere merezi du. Aurrera egiteko era bat basakeria hauek eta erruduntasuna onartzen hastea da, bakoitzak onar ditzala bere erantzukizunak, leihoak ireki eta sar dadila aire berria.”
(Iturria: Rocío García, Madril, 2014ko irailak 14, El País.com, Cultura)


