CIRCLES
- Jatorrizko izenburua: Krugovi
- Zuzendaria: Srdan Golubovic
- Gidoia: Srdjan Koljevic, Melina Pota Koljevic
- Ekoizleak: Jelena Mitrovic, Alexander Ris, Emilie Georges, Boris T. Matic, Danijel Hocevar
- Musika: Mario Schneider
- Argazkia: Aleksandar Ilic
- Aktoreak: Aleksandar Bercek, Leon Lucev, Nebojsa Glogovac, Hristina Popovic, Geno Lechner, Nikola Rakocevic, Vuk Kostic
- Harremana: Memento Films – festival@memento-films.com
Serbia-Alemania-Francia-Croacia-Eslovenia
2013
112 min.
2013-ko Sundance Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia.
1993. Serbiar, kroaziar eta musulmanen gatazka etnikoan, Marko soldadu serbiar gazteak, bere bizia galduz, soldatu lagun taldeak emandako jipoi baten ondorioz bosniar jatorrizko zibil bat ez hiltzea lortu zuen.
2008. Gerrak bere zauriak utzi ditu. Egun, Markoren aita, emaztegaia, haren lagunik onena eta bizia salbatu zion gizonaren bizitzen bitartez, ikusiko dugu ekintza hark izandako garrantzia, ondorioak eta protagonistek hartu beharko dituzten erabakietan izan duen eragina.
Srdan Golubovic ZUZENDARIAREN HITZAK:
2007an, Srdjan Aleksic-en historia lehenengo aldiz irakurri nuenean ohartu nintzen Jugoslavia ohiaren gerra odoltsuen historia positiboetako bat nuela eskuartean. Gertakari hura 90eko garaiari buruz dauzkadan sentimendu guztien bilduma zenaz ohartu nintzen. Pertsonaia hura nire heroi pertsonala eta gizatasun eta kemenaren ezaugarri bihurtu zen. Honako galdera hau sortuko zuen filma bat egin nahi nuen: ba al du zentzurik heroi izateak ala alferrekoa da sakrifizio hau?, gertakari haren ondorioei eta giza ekintza heroiko batek ondorio onak sortu eta gizaki hobeak bihur gaitzakeenari buruzko filma. (Cineuropa)


