MARIJA

}

Azaroak 8 | 19:30 | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera dohainik

Marija

ESTRENALDIA – FIKZIO

  • Zuzendaria: Michael Koch
  • Gidoia: Michael Koch, Juliane Grossheim
  • Ekoizleak: Christoph Friedel, Claudia Steffen
  • Muntaia: Florian Riegel
  • Argazkia: Bernhard Keller
  • Musika: Petar Dundakov
  • Aktoreak: Margarita Breitkreiz, Georg Friedrich, Sahin Eryilmaz, Olga Dinnikova, Dmitri Alexandrov

Suitza

2016

100 min.

SOLASALDIA: Amnistía Internacional.
Marija

Alemaniako Dortmund hiriko ostatu batean garbitzaile lanari esker bizirauten duen ukraniar gaztea da Marija. Ile-apaindegi bat jartzea da bere ametsa eta horretarako gordetzen du hilabetero soldataren zati txiki bat. Ortatuko zuzendariak botatzea erabakitzen duenean, bere ametsa hautsi egin dela dirudi. Egoera gogorrago batetik ihes egiteko, oso legalak ez diren irtenbideak bilatzera beharturik egongo da Marija. Bere gorputza eta sentimenduak, eraso egiteko prestaturik bezala, gogorturik dirudite, sakrifikatzea erabaki duen guda-makina baten antzera.

MICHAEL KOCH
“Immigranteak gure errealitatearen parte dira, hauek saihestea erraza bada ere. Hori gertatzen da 139 herrialdetako jendea elkarrekin bizi den Dortmund-en ere. Europako hainbat hiritan gertatzen den egoeraren adibide da. Jendeak bere herrialdea utzi eta bidaiatu egiten du, mugarik ez balego bezala. Niretzat, garrantzi handikoa da jendeari gai hau azaltzea eta euren beldurrei buruz hausnartu araztea. Jendea eta hauek bizipenak ezagutzen badituzu, uxatu egiten dira zure beldurrak.”

Antolatzen du:

gobierno-vasco  convivencia

Koordinatzen du:

irudi-berria

Kolaboratzaileak:

Bilbao
 

amnesty-international   cear