AURKEZPENA ZINEXIT 2018

Pasa den urriaren 9an, Zinexit Topaketaren barruan, aurreratzen genizuen bezala, ZINEXIT, Elkarbizitzaranzko 9. Zine Erakusketaren aurtengo bederatzigarren edizioa Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrenaren markoan kokatu nahi dugu. Nazio Batuek kanpaina bat abiatu dute urteurrena ospatzeko, “Defenda ditzagun ekitatea, justizia eta giza duintasuna” lelopean. Euskal erakundeek bat egin nahi izan dugu ospakizun horrekin, mezu partekatu bat zabalduz, Eskerrak hitzaren inguruko mezu bat hedatuz. “Eskerrak Giza Eskubideei” adierazi nahi diegu existitzeagatik, haiei esker lortu den guztiagatik, baita ere, oraindik bete gabe ditugun erronka guztiak gogorarazteagatik.

Asko baitira eskertu behar dizkiegunak, baina egiteko daudenak ere ez dira gutxi: aniztasuna eta elkartasuna moduko balioen kudeaketa, errefuxiatuen harrera, migrazioak, pobrezia, erlijio- edo kultura-pluraltasuna, genero-berdintasuna, LGTBI pertsonen eskubideak, bazterkeria eta injustizia berriak, besteak beste, urteurren hau modu proaktiboan ospatzera eraman behar gaituzten erronka garrantzitsuak dira.

ZINEXITen bederatzigarren edizio honetan hausnarketa egin ahal izango dugu orain arte lortutakoaz, baita konpontzeko zain dauden erronkez ere, eta erakundeek, entitateek eta herritarrek lan egin ahal izango dugu. ESKERRAK Giza Eskubideei.

Hausnarketa horretan guri laguntzera eta urteurrena ospatzera gonbidatzen zaituztegu, zinearen liluraren eskutik.

Monika Hernando Porres

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria, Lehendakaritza

Zinexit 2016

DESKARGA ZAITEZ
PROGRAMA 2018
ZINEXIT-etako
PDFean

Antolatzen du:

gobierno-vasco  convivencia

Koordinatzen du:

irudi-berria

Kolaboratzaileak:

amnesty-international   cear   Bilbao   golem          

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies