{"id":766,"date":"2014-10-14T18:14:56","date_gmt":"2014-10-14T16:14:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/?p=766"},"modified":"2015-10-09T12:16:22","modified_gmt":"2015-10-09T10:16:22","slug":"zinexit-jugoslaviako-gerrara-itzuliko-da-gaur-zibil-bosniar-baten-heriotza-saihesteagatik-tropako-kideek-hil-zuten-soladu-serbiar-baten-istorioa-kontatzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/zinexit-jugoslaviako-gerrara-itzuliko-da-gaur-zibil-bosniar-baten-heriotza-saihesteagatik-tropako-kideek-hil-zuten-soladu-serbiar-baten-istorioa-kontatzeko\/","title":{"rendered":"Zinexit jugoslaviako gerrara itzuliko da gaur, zibil bosniar baten heriotza saihesteagatik tropako kideek hil zuten soladu serbiar baten istorioa kontatzeko$"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>\u2018Circles\u2019, 2013ko Sundance Jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen filma, gerra hartako eszenatokira itzuliko da, soldadu hartaz senideek, lagunek eta salbatutako gizonak duten oroitzapena erakutsi eta egitada heroikoen baliagarritasunaz gogoeta egiteko<\/strong><\/li>\n<li><strong>Filmaren ondoren, Patricia Barcena, Cear Euskadiko zuzendaria, eta Redzija Subasic, Euskadin bizi den errefuxiatu bosniarra, jendeari irekitako solasaldi batean azalduko dira<\/strong><\/li>\n<li><strong>Filma 19:30etan eskainiko da Alh\u00f3ndigaBilbaoko Golen Zinemetako 1 Aretoan. Sarrera librea izango da aforoa bete arte<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Bilbon, 2014ko urriak 14<\/strong>.- Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak aste honetan BilbaoAlh\u00f3ndigako Golem zinemetako 1 Aretoan egiten ari den Zinexit erakusketak 2013ko Sundance Jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen \u2018Circles\u2019 filma eskainiko du GAUR, urriak 14, 19:30etan. Filmak Balkanetako gerra ekarriko du gogora berriro ere, bere kideek hil zuten soldadu serbiar baten istoriotik abiatuta, egitada heroikoen balioaz gogoeta egiteko asmoz. Sarrera librea da aforoa bete arte.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u2018Circles\u2019 filmak, merkatuko kontrol batean zibil bosniar bat hilketa eragotzi zuen Srdjan Aleksic soldadu serbiarraren istorioa berreskuratuko du. Keinu hura bizitzaren prezioan ordaindu zuen, tropako kideek hil arte jipoitu baitzuten. Hamabost urte geroago, 2008an, Serbia, Alemania, Frantzia, Kroazia eta Esloveniaren arteko koprodukzio hau gerraren eszenatokira itzuli da, senideek, lagunek eta salbatutako gizonak Aleksic-ez duten oroitzapena islatu eta gertakari hark bizitzan utzi dien lorratzaz eta gerraosteaz eta bizikidetzaz duten pertzepzioaz gogoeta egiteko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Srdan Golubovic filmaren egileak \u201cJugoslavia zaharreko gerra odoltsuetan izandako istorio positibo gutxietako bat\u201d pantailaratu nahi izan du, ikusleei galdera hau luzatuz: \u201cba ote du zentrurik heroia izateak, ala Srdjan Aleksic-en keinua ezertarako balio ez duen sakrifizioa izan zen?\u201d. Filmak irauten duen 112 minutuetan, soldadu serbiar hau ezagutu zutenen testigantza izango da publikoari \u201chorrelako egitada heroiko eta errukitsu batek ekintza onak eragin eta pertsona hobeak bihurtzen ote gaituen\u201d erakutsiko dutenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Filmaren ondoren, Patricia Barcena, Cear Euskadiko zuzendaria, eta Redzija Subasic, Euskadin bizi den errefuxiatu bosniarra, jendeari irekitako solasaldi batean azalduko dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Elkarbizitzaranzko 5. Zine Erakusketaren programazioak asteazkenean jarraitutuko du Amsterdameko IDFA jaialdiko Oxfam Saria eskuratu zuen \u2018Light fly, fly high\u2019 filmarekin, eta ostegunean amaituko da, Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren desagerpenaren ikerketaz Donostia Zinemaldian estreinatu den \u2018Lasa eta Zabala\u2019 filmaren proiekzioaz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Zinexiti buruz<\/strong><br \/>\nZinexit, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren menpeko Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko Biktima eta Giza eskubideen aldeko Zuzendaritzak antolatutako Zinema erakusketaren 5. edizioa da. Lehendabiziko edizioa Bilbon ospatu zen 2010ean, Bizikidetza Demokratikoa eta indarkeriaren deslegitimizazio Planaren barruan (2010\/2011). Ekimen honek, bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatu nahi du, duintasunean eta oinarrizko giza eskubideen errespetuan oinarrituta, eztabaidarako eta ideiak aurrez-aurre jartzeko hiritarren espazio sozialak sustatu nahi ditu, elkarren arteko errespetua, oinarrizko printzipioak eta baloreak izanik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Heziketarako erreminta sozializatzaile eraginkorra da zinema, ikuslea errealitate ezberdinak bizitzera eramaten duena, eta gizarteko injustizien aurrean, zentzu kritikoa sortarazten duena. Zentzu honetan, Zinexit ekimena, bakerako bidean, heziketa bat ematea du helburu, bizikidetza eta ezagutza moduan ulertuta, hausnarketa eta giza eskubideen sustapenerako baliagarri. Aurreko edizioetan bezala, erakustaldi hau giza-pedagogiaren proposamen bat da eta bere helburua, publikoak Giza Eskubideen eta Bizikidetza Demokratikoaren arloko zenbait edukiren inguruko eskaerak bideratu nahi ditu, eztabaida guneak sortu asmoz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2018Circles\u2019, 2013ko Sundance Jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen filma, gerra hartako eszenatokira itzuliko da, soldadu hartaz senideek, lagunek eta salbatutako gizonak duten oroitzapena erakutsi eta egitada heroikoen baliagarritasunaz gogoeta egiteko<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[18],"tags":[],"class_list":["post-766","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-2014-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/766","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=766"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/766\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=766"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=766"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=766"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}