{"id":3174,"date":"2025-11-12T08:00:43","date_gmt":"2025-11-12T06:00:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/?p=3174"},"modified":"2025-11-11T17:24:02","modified_gmt":"2025-11-11T15:24:02","slug":"azaroaren-12ko-prentsa-oharra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/azaroaren-12ko-prentsa-oharra\/","title":{"rendered":"Azaroaren 12ko prentsa-oharra"},"content":{"rendered":"<p class=\"p1\"><b>Bihar, Ibon Cormenzana zinemagileak \u2018Cuatro paredes\u2019 aurkeztuko du Zinexiten <\/b><\/p>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><i>Guraso bakarreko familien gizarte-bazterketaren arriskua Espainian izango da 13ko (osteguna) filmeko eta saioko solasaldiko gai nagusia <\/i><\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><i>Cormenzanarekin batera, Charo Arranz Save the Children Euskadiko zuzendariak hartuko du parte ondorengo eztabaidan <\/i><\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><i>Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak sustatzen du azaroaren 10etik 14ra Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan egingo den Erakustaldia. Saioak 19:00etan izango dira eta sarrera doakoa da <\/i><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"p4\"><a href=\"https:\/\/drive.google.com\/drive\/folders\/1ZOHGHnGgIllkb60mW1ANzo7v5USXZi1q\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><b>ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA<\/b><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\"><b>Bilbon, 2025eko azaroaren 12an. Gaur Ukrainako gerra da protagonista ZINEXITen, izan ere, Mstyslav Chernoven \u2013Oscar sariaren eta Pulitzer sariaren irabazlea \u201820 days in Mariupol\u2019 filmarengatik\u2013 \u20182000 meters to Andriivka\u2019 filma estreinatuko da; eta bihar Ibon Cormenzana zinemagilearen \u2018Cuatro paredes\u2019 proiektatuko da. Ondorengo solasaldian hartuko du parte, Charo Arranz Save the Children Euskadiko zuzendariarekin batera. <\/b><\/p>\n<p class=\"p4\">Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoek hartuko dute hilaren 14ra arte (ostirala) ikusgai izango den Erakustaldia. saioak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.<\/p>\n<p class=\"p4\">Ostegunean, Ibon Cormenzana gidoilari, ekoizle eta zuzendari bilbotarra hartuko du Zinexitek. Bere azken filma aurkeztuko du, Cuatro paredes, doluaren ondorio emozionalak eta bereziki ekonomikoak aztertzen dituen drama lazgarria. Ama baten (Manuela Vell\u00e9s) eta alaba baten (Sof\u00eda Otero, Berlinaleko zilarrezko hartza 20.000 especies de abejas filmean egindako interpretazioarengatik) arteko maitasun istorioa kontatzen du. Aitaren bat-bateko heriotzak istorio hori eteten du, eta muturreko pobrezia eta kalteberatasun egoerara eramaten ditu.<br \/>\nZinemak kontzientziak piztu ditzakeela eta gizartea eraldatzeko gaitasuna duela defendatzen duen Cormenzanak Mundo Cero ekoiztetxea sortu zuen 2023an. Film hau bere lehen film luzeetako bat da, eta, gainera, Save the Children elkartearen laguntza du.<br \/>\nElkartearen helburua, Espainian guraso bakarreko familiek, batez ere amek osatutakoek, bazterketa egoeran erortzeko duten benetako arriskuaz sentsibilizatzea da gizartea.<br \/>\nFilmaren proiekzioaren ondoren solasaldia egingo da Ibon Cormenzana eta Charo Arranz Save the children Euskadiko zuzendariarekin.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815948\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><i>CUATRO PAREDES TRAILERRA <\/i><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\"><b>ITXIERA, OSTIRALA 14: SED DE MAL (1958)<br \/>\n<\/b>Tradizioari jarraituz, Giza Eskubideen Zine Erakustaldia klasiko batekin amaituko da. Oraingo honetan, Godard eta Truffaut epaimahaikideak zirela, 1958ko Bruselako Erakusketa Unibertsalean filmik onena izendatu zuten Sed de mal filmaz gozatzeko aukera izango dugu.<br \/>\nAntzezle talde ikaragarria eta botereari eta ustelkeriari buruzko intriga kriminaleko istorio konplexua dituen Wellesen maisulana Carmen Mu\u00f1oz zinemazale eta feministak aurkeztuko du. Nabarmentzekoa da haren hasierako sekuentzia plano ikusgarria, teknika eta eszenaratzea menderatzearen adibide ikaragarria, eta, zalantzarik gabe, zinemaren historiako hasierarik onenetakoa.<br \/>\nMike Vargas (Charlton Heston), narkotikoen agentea, eta bere emaztea (Janet Leigh) Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan dagoen Los Roblesera autoz doazen bi ezkonberri dira. Bertan, drogaren kapo bat hiltzen den leherketa baten lekuko dira. Vargas berehala hasten da ikertzen, eta lan hori, bere metodo ez oso ortodoxoengatik eta zalantzan jartzeko modukoengatik famatua den Hank Quinlan (Orson Welles) bertako polizia buruarekin partekatzen du. Elkarren arteko harremanak lehia sortzen du laster, batak besteari errua egozteko borroka latza eraginez.<br \/>\nZinexiten 15. edizioa ixteko film bikaina, zalantzarik gabe.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815971\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span class=\"s1\"><i>SED DE MAL TRAILERRA (VOSE)<\/i><\/span><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\">________<\/p>\n<p class=\"p2\"><b>Informazio gehiago:<br \/>\n<\/b><b>Aintzane Zorrilla P\u00e9rez ZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA<br \/>\n<\/b><b>Tel. 678 547 712<br \/>\naintzane.zorrilla@gmail.com <\/b><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bihar, Ibon Cormenzana zinemagileak \u2018Cuatro paredes\u2019 aurkeztuko du Zinexiten Guraso bakarreko familien gizarte-bazterketaren arriskua Espainian izango da 13ko (osteguna) filmeko eta saioko solasaldiko gai nagusia Cormenzanarekin batera, Charo Arranz Save the Children Euskadiko zuzendariak hartuko du parte ondorengo eztabaidan Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak sustatzen du azaroaren 10etik 14ra Bilboko Azkuna Zentroko Golem [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[88,3],"tags":[],"class_list":["post-3174","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-88","category-pentsa-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3174","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3174"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3174\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3174"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3174"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3174"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}