{"id":3168,"date":"2025-11-11T11:22:54","date_gmt":"2025-11-11T09:22:54","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/?p=3168"},"modified":"2025-11-11T11:40:59","modified_gmt":"2025-11-11T09:40:59","slug":"azaroaren-9ko-prentsa-oharra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/azaroaren-9ko-prentsa-oharra\/","title":{"rendered":"Azaroaren 9ko prentsa-oharra"},"content":{"rendered":"<p class=\"p1\"><b>ZINEXITek Sundanceko Jaialdian saritutako Irango errefuxiatu afganiarren errealitateari buruzko \u2018In the land of brothers\u2019 estreinatuko du bihar <\/b><\/p>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><i>Proiekzioaren ondoren Khadija Amin errefuxiatu eta kazetari afganiarraren parte-hartzea izango duen solasaldi bat egingo da <\/i><\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><i>Raha Amirfazli eta Alireza Ghasemi zuzendariek Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuten 2024ko Sundance Jaialdian <\/i><\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><i>Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak sustatzen du azaroaren 10etik 14ra Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan egingo den Erakustaldia. Saioak 19:00etan izango dira eta sarrera doakoa da <\/i><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"p4\"><a href=\"https:\/\/drive.google.com\/drive\/folders\/1ZOHGHnGgIllkb60mW1ANzo7v5USXZi1q\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><b>ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA<\/b><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\"><b>Bilbon, 2025eko azaroaren 9an. Bihar hasiko da Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak sustatutako ZINEXIT-Giza Eskubideen XIV. Zinema Erakustaldia, Raha Amirfazli eta Alireza Ghasemiren \u2018In the land of brothers\u2019 filmaren estreinaldiarekin. 2024ko Sundanceko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren saria jaso zuen, eta lehiaketa horretako Epaimahaiaren Sarirako izendatu zuten. Proiekzioaren ondoren solasaldi bat egingo da Khadija Amin kazetari eta errefuxiatu afganiarrarekin. <\/b><\/p>\n<p class=\"p4\">Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoek hartuko dute azaroaren 10etik 14ra egingo den Erakustaldia; saioak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.<\/p>\n<p class=\"p4\">Film gogor eta hunkigarri honek Afganistango familia zabal bateko hiru kidek AEBen inbasioaren ondoren errefuxiatu gisa, Iranen duten bizitza kontatzen du, \u2018etxean\u2019 egoteko hamarkada askotako borroka dutela aurretik jakin barik.<br \/>\nGaur egun, bost milioi errefuxiatu afganiar bizi dira Iranen, \u201canaien lurra\u201d deitzen dioten herrialdean. Hala ere, euren egunerokotasunaren errealitatea ez da arrosa kolorekoa ezta gutxiagorik ere, 2001, 2010 eta 2021ean girotuta dagoen eta elkar gurutzatzen diren hiru istorio zirraragarri aurkezten dituen opera prima honetan jorratzen den bezala.<br \/>\n\u201cIkus-entzuleek etxetik urrun bizitza berri bat eraikitzen saiatzen direnek dituzten zailtasunak eta behar duten sendotasun mentala ulertzea, eta ezagutza hori eguneroko bizitzari aplikatzea espero dugu. Enpatia tresna indartsua da, eta modurik puruenean zinemaren bidez lor daiteke\u201d, adierazi dute Amirfazlik eta Ghasemik.<br \/>\nProiekzioa amaitzean, lehen pertsonan ezagutuko dugu Espainian bizi den Khadija Amin kazetari, feminista eta errefuxiatu afganiarraren testigantza. Khadija Amin bere herrialdeko emakumeen eskubideen alde borrokatzen den Esperanza de Libertad elkarteko burua da.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815866\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><i>IN THE LAND OF BROTHERS TRAILERRA (VOSE)\u00a0<\/i><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\"><b>ASTEARTEA 11: COEXISTENCE, MY ASS! (2025)<br \/>\n<\/b>Asteartea, hilak 11, Coexistence, my ass! filmaren arratsaldea izango da. Sundancen saritutako beste estreinaldi bat da, oraingoan Adierazpen askatasunaren Epaimahaiaren Sari Berezia eta Tesalonikako Zinemaldiko Giza Eskubideak mugimenduan saria lortutakoa. Bost urtez, Amber Fares zuzendariaren dokumental honek \u201cbake oasi\u201d gisa publizitatutako herrixka palestinar-israeldar batean hazi zen Noam Shuster-Eliassi israeldar ekintzaile eta komikoaren bidaia pertsonal, profesional eta politikoa kontatzen du. Estatu Batuetara emigratu zuen stand up komedian karrera hasteko, baina aktualitateak barregarri ez diren egia deserosoei aurre egitera behartu du, Gazako genozidioari buruzko iritzia ematera, hain zuzen ere.<br \/>\nSolasaldian Cristina Churruca Muguruza Nazioarteko Harremanetako irakasle eta Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Ekintza Humanitarioko NOHA Masterreko zuzendariak hartuko du parte.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815896\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><i>COEXISTENCE, MY ASS! TRAILERRA (VOSE)\u00a0<\/i><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\"><b>ASTEAZKENA 12: 2000 METERS TO ANDRIIVKA (2025)<br \/>\n<\/b>Ukrainako gerra izango da protagonista hilaren 12ko saioan, 2000 meters to Andriivka filmaren emanaldiarekin. Film hori 20 days in Mariupol filmagatik Oscar saria irabazi zuen taldearen, Mstyslav Chernov Ukrainako zinemagile eta AP Associated Presseko kazetariaren, Pulitzer sariaren irabazlearen, bigarren film luzea da.<br \/>\nFilmak Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerraren bataila enblematiko bat dokumentatzen du, eta duela ia mende bat izandako batailak gogorarazten dituen gerra modernoaren ikuspegia aurkezten du. 2023an huts egindako kontraeraso baten erdian, Txernovek eta Alex Babenko APko kideak, Errusiak okupatutako Andriivka herrixka txikia askatzeko misioan oso gotortuta dagoen baso baten 2.000 metro zeharkatzen ari den Ukrainako tropel bati jarraitzen diote. Baina, film honek intimitate kezkagarriz adierazten duen bezala, soldaduak euren aberri suntsituaren alde zenbat eta gehiago aurreratu, orduan eta gehiago konturatzen dira gerra horrek ez duela amaierarik izango haientzat. Ukrainako armadaren gorputz-kameren irudi biziak eta gogoeta-une indartsuak nahasiz, Txernovek ikuspuntu pertsonal eta suntsitzailetik harrapatu du bere herrialdeko gerra.<br \/>\nAmaieran, solasaldian, Giza Eskubideen eta justizia sozialaren alde egiteagatik bere ibilbidean zehar sari ugari jaso dituen Julio Flor kazetaria izango dugu.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815920\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><i>2000 METERS TO ANDRIIVKA (VOSE) TRAILERRA <\/i><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\"><b>OSTEGUNA 13: CUATRO PAREDES (2025)<br \/>\n<\/b>Ostegunean, Ibon Cormenzana gidoilari, ekoizle eta zuzendari bilbotarra hartuko du Zinexitek. Bere azken filma aurkeztuko du, Cuatro paredes, doluaren ondorio emozionalak eta bereziki ekonomikoak aztertzen dituen drama lazgarria. Ama baten (Manuela Vell\u00e9s) eta alaba baten (Sof\u00eda Otero, Berlinaleko zilarrezko hartza 20.000 especies de abejas filmean egindako interpretazioarengatik) arteko maitasun istorioa kontatzen du. Aitaren bat-bateko heriotzak istorio hori eteten du, eta muturreko pobrezia eta kalteberatasun egoerara eramaten ditu.<br \/>\nZinemak kontzientziak piztu ditzakeela eta gizartea eraldatzeko gaitasuna duela defendatzen duen Cormenzanak Mundo Cero ekoiztetxea sortu zuen 2023an. Film hau bere lehen film luzeetako bat da, eta, gainera, Save the Children elkartearen laguntza du. Elkartearen helburua, Espainian guraso bakarreko familiek, batez ere amek osatutakoek, bazterketa egoeran erortzeko duten benetako arriskuaz sentsibilizatzea da gizartea.<br \/>\nFilmaren proiekzioaren ondoren solasaldia egingo da Ibon Cormenzana eta Charo Arranz Save the children Euskadiko zuzendariarekin.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815948\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><i>CUATRO PAREDES TRAILERRA <\/i><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\"><b>ITXIERA, OSTIRALA 14: SED DE MAL (1958)<br \/>\n<\/b>Tradizioari jarraituz, Giza Eskubideen Zine Erakustaldia klasiko batekin amaituko da. Oraingo honetan, Godard eta Truffaut epaimahaikideak zirela, 1958ko Bruselako Erakusketa Unibertsalean filmik onena izendatu zuten Sed de mal filmaz gozatzeko aukera izango dugu.<br \/>\nAntzezle talde ikaragarria eta botereari eta ustelkeriari buruzko intriga kriminaleko istorio konplexua dituen Wellesen maisulana Carmen Mu\u00f1oz zinemazale eta feministak aurkeztuko du. Nabarmentzekoa da haren hasierako sekuentzia plano ikusgarria, teknika eta eszenaratzea menderatzearen adibide ikaragarria, eta, zalantzarik gabe, zinemaren historiako hasierarik onenetakoa.<br \/>\nMike Vargas (Charlton Heston), narkotikoen agentea, eta bere emaztea (Janet Leigh) Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan dagoen Los Roblesera autoz doazen bi ezkonberri dira. Bertan, drogaren kapo bat hiltzen den leherketa baten lekuko dira. Vargas berehala hasten da ikertzen, eta lan hori, bere metodo ez oso ortodoxoengatik eta zalantzan jartzeko modukoengatik famatua den Hank Quinlan (Orson Welles) bertako polizia buruarekin partekatzen du. Elkarren arteko harremanak lehia sortzen du laster, batak besteari errua egozteko borroka latza eraginez.<br \/>\nZinexiten 15. edizioa ixteko film bikaina, zalantzarik gabe.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815971\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span class=\"s2\"><i>SED DE MAL TRAILERRA (VOSE)<\/i><\/span><\/a><\/p>\n<p class=\"p4\">_________<\/p>\n<p class=\"p2\"><b>Informazio gehiago:<br \/>\nAintzane Zorrilla P\u00e9rez<br \/>\nZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA<br \/>\nTel. 678 547 712<br \/>\naintzane.zorrilla@gmail.com <\/b><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ZINEXITek Sundanceko Jaialdian saritutako Irango errefuxiatu afganiarren errealitateari buruzko \u2018In the land of brothers\u2019 estreinatuko du bihar Proiekzioaren ondoren Khadija Amin errefuxiatu eta kazetari afganiarraren parte-hartzea izango duen solasaldi bat egingo da Raha Amirfazli eta Alireza Ghasemi zuzendariek Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuten 2024ko Sundance Jaialdian Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak sustatzen du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[88,3],"tags":[],"class_list":["post-3168","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-88","category-pentsa-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3168","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3168"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3168\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3168"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3168"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3168"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}