{"id":3165,"date":"2025-11-10T10:48:46","date_gmt":"2025-11-10T08:48:46","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/?p=3165"},"modified":"2025-11-10T17:50:34","modified_gmt":"2025-11-10T15:50:34","slug":"zinexiten-aurkezpena-3","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/zinexiten-aurkezpena-3\/","title":{"rendered":"XV ZINEXITEN AURKEZPENA"},"content":{"rendered":"<p class=\"p1\"><strong>ZINEXITEN AURKEZPENA. GIZA ESKUBIDEEN XV. ZINE ERAKUSTALDIA<br \/>\n<\/strong>Azaroaren 10etik 14ra, zinema konprometituenaren eta egungoaren bidez Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen duen ZINEXITen beste edizio bat egingo da<\/p>\n<p class=\"p4\">\u2022 Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak sustatzen du Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan egingo den erakusketa. Edizio hau bereziki konprometituta dago gaurkotasunarekin, Ukrainako gerra, Afganistango errefuxiatuen problematika, Palestinako genozidioa edo guraso bakarreko Espainiako familien bazterketa sozialaren arriskua jorratuz<\/p>\n<p class=\"p4\">\u2022 Erabateko hiru estreinaldi jasoko ditu Bilbon: \u2018In the land of brothers\u2019, \u2018Coexistence, my ass!\u2019 eta \u20182000 meters to Andriivka\u2019, baita Ibon Cormenzana zinemagile bilbotarraren \u2018Cuatro Paredes\u2019 azken filma ere. Erakusketa Orson Wellesen \u2018Sed de mal\u2019 klasikoarekin itxiko da<\/p>\n<p class=\"p4\"><span class=\"s1\">\u2022 <\/span>ZINEXIT eta Giza Eskubideak ikasgeletara ere zabalduko dira, Zinexit Eskola eta Bosa! hezkuntza programekin. Azken hori Bilboko Udaleko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren Sailak sustatzen du.<\/p>\n<p class=\"p4\">\u2022 Erakusketa, Arritxu Mara\u00f1on Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetzako sailburuordeak aurkeztu du gaur goizean, I\u00f1igo Zubizarreta Bilboko Udaleko Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun zinegotziak eta Octavio Gonz\u00e1lez ZINEXITeko programatzaileak lagunduta.<\/p>\n<p class=\"p5\"><a href=\"https:\/\/drive.google.com\/drive\/folders\/1ZOHGHnGgIllkb60mW1ANzo7v5USXZi1q\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\"><strong>Bilbon, 2025eko azaroaren 7an<\/strong>. ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak \u2013Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren bidez\u2013 sustatzen duen Giza Eskubideen Zine Erakustaldiaren hamabosgarren edizioa da, eta erreferente gisa finkatu da zinemak gogoeta soziala egiteko eta oinarrizko eskubideen pentsamendu kritikoa sortzeko duen balioan.<\/p>\n<p class=\"p5\">Azaroaren 10etik 14ra bitartean, Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoetan, bost film luzeren bidez, errealitate garaikideari buruzko ikuspegi kritiko eta gizatiarra proposatzen duen urteroko hitzordu honen beste edizio bat egingo da. Hiru nazioarteko ekoizpenak dira, izen handiko zinemaldietan palmaresa dutenak: Raha Amirfazli eta Alireza Ghasemiren In the Land of Brothers; Amber Faresen Coexistence, my ass!; Mstyslav Chernoven 2000 meters to Andriivka, erabateko estreinaldiak Bilbon; laugarrena ondorengo solasaldian parte hartuko duen Ibon Cormenzana zinemagile bilbotarraren azken film luzearen aurkezpena da, Cuatro Paredes; eta Erakusketa Hollywoodeko klasiko batekin itxiko da, Orson Wellesen Sed de mal.<\/p>\n<p class=\"p5\">Zineforumen espirituari jarraituz, saio bakoitzean film bat proiektatuko da, eta ondoren ikus-entzuleei irekitako solasaldia egingo da, film bakoitzean landutako gaiei lotutako adituen eta protagonisten parte-hartzearekin. Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte eta azaroaren 8tik aurrera jaso daitezke leihatilan.<\/p>\n<p class=\"p5\">Arritxu Mara\u00f1\u00f3n Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetzako sailburuordeak aurkeztu zuen programazioa, I\u00f1igo Zubizarreta Bilboko Udaleko Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun zinegotziarekin eta Octavio Gonz\u00e1lez ZINEXITeko programatzailearekin batera.<\/p>\n<p class=\"p5\">ZINEXIT-Giza Eskubideen Zine Erakustaldia helburu argiarekin sortu zen: errealitate desberdinak hurbiltzea eta zinemaren bidez bizikidetzari eta oinarrizko eskubideei buruzko hausnarketa sustatzea. Bere ibilbidean, zinemak, entretenitzeaz gain, hezten, sentsibilizatzen eta kontzientziak pizten dituela erakutsi du. D.W. Griffithen Intolerancia (1916), Santiago Mitreren Argentina, 1985 (2022), Chaplinen El gran dictador, Persepolis (2007), La lista de Schindler, Madres paralelas edo La pelota vasca filmetatik igaroz, zinemaren historiak garai bakoitzeko eztabaida sozial eta politiko handiekin batera egin du bidea.<\/p>\n<p class=\"p5\">Hamabosgarren edizio honetan, Zinexitek gure ekintzen ondorioei buruzko eztabaida sortu eta hausnarketa kolektiboa sustatu nahi du, askotariko begiradak partekatuz eta gizarte gisa interpelatzen gaituzten gaiak mahai gainean jarriz. Giza Eskubideen eta horiek posible egin dituzten borroken pedagogia egiten duen hitzordua.<\/p>\n<p class=\"p5\">Mara\u00f1onek nabarmendu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak, giza eskubideen defentsa kulturatik ere eraikitzen dela uste duelako sustatzen duela Zinexit. \u201cGiza Eskubideen Zine Erakustaldiak zinemaren aldeko apustua egiten du, gizartea eraldatzeko tresna eta aldaketarako motorra da pentsamendu kritikoa sortzeko, bidegabekeriak ikusarazteko eta kontzientziak mobilizatzeko gai den aldetik\u201d.<\/p>\n<p class=\"p5\">Gainera, adierazi zuenez, XV. edizio honetan, erakustaldiak gaur egun gertatzen ari diren errealitate mingarrien aurrean jartzen gaitu zuzenean: Ukrainako gerra, Afganistango errefuxiatuen drama, Palestinako genozidioa edo Espainian guraso bakarreko familia askok pairatzen duten bazterketa soziala. \u201cAurten hautatutako filmak errealitate horiei zuzenean aurre egiteko jorratzen dituzten istorioak dira, min ematen digutenak, erronka egiten digutenak eta posizionatzera behartzen gaituztenak\u201d, azaldu zuen.<br \/>\nEra berean, adierazi zuenez Zinexitek munduari \u201cbeste begi batzuekin begiratzera, isildutako ahotsak entzutera eta hitz egitera gonbidatzen du, iragana hobeto ulertzeko, oraina zalantzan jartzeko eta etorkizun bidezkoagoa eraikitzeko, giza eskubideen alde\u201d.<\/p>\n<p class=\"p5\"><strong>LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEI ZUZENDUTAKO EKIMENAK<\/strong><\/p>\n<p class=\"p5\">ZINEXITen eta zinemaren bidez oinarrizko eskubideak zabaltzeko eginkizuna Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasgeletara heltzen da, ZINEXIT Eskola eta Bosa! programen bidez, hurrenez hurren.<br \/>\nBeste ikasturte batez, Zinexit Eskolak Giza Eskubideen zabalkundea eta kontzientziazioa sustatzen ditu Lehen Hezkuntzako ikasleen artean zinemaren bidez. 6 eta 10 urte bitarteko mila ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte. Edizio honetan, Mascha Halberstaden Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute (2024) animaziozko filma proiektatuko da, Azeria eta Erbia basoan gertatzen ari diren gertakarien atzean nor dagoen jakiteko eta haien etxeak salbatzeko zelan elkartzen diren kontatzen duena, haien adiskidetasuna agerian utziz. Film honen proiekzioaz gain, adingabeak giza eskubideen garrantziaz sentsibilizatzeko material didaktiko espezifikoa banatuko da.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815998\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AZERIK ETA ERBIK BASOA SALBATZEN DUTE TRAILERRA<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\">Zinexitekin batera, Bosa! ospatzen da, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailak finantzatutako programa, Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako IrudiBERRIA Elkartearen ekimena, Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei zuzendua.<br \/>\nAniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako BOSA! programaren helburua nerabeak giza eskubideak betetzeko konpromisoan eta eskubide horien urraketekiko sentsibilizazioan heztea da, zinema funtsezko baliabide gisa erabiliz gaitasun kritikoa pizteko eta funtsezko gaiei buruz hausnartzeko, justiziari eta pertsona guztientzako eskubide berdintasunari buruz, besteak beste. Bilboko Udalaren ekimena DBHko eta Heziketa Zikloetako ikasleei dago zuzenduta, eta Kulturartekotasun saileko Udal Politikaren barruan sartzen da, Kulturarteko Hiriaren III.<br \/>\nPlanaren bidez. Plan horrek Hezkuntza ardatz duen esku-hartze eremu sektorial bat du. Aurreikuspenen arabera, 1.400 ikaslek eta 90 irakaslek hartuko dute parte azaroaren 12ko eta 13ko proiekzioetan.<br \/>\nGiza Eskubideen inguruko material didaktikoaz gain, lau film labur ikusi ahal izango dira: Emilio Mart\u00edren Peque\u00f1o Sahara, Silvia Venegasen Nuestra vida como ni\u00f1os refugiados en Europa, Ventura Durallen La sonrisa escondida eta Andrea H. Catal\u00e1ren Las infantas.<\/p>\n<p class=\"p5\"><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=lEhLsqGT-vs\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">PEQUE\u00d1A SAHARA TRAILERRA<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\"><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Qgziv1mOCJE\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">NUESTRA VIDA COMO NI\u00d1OS REFUGIADOS EN EUROPA TRAILERRA<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\"><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=g9VTpUiMnVM\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LA SONRISA ESCONDIDA TRAILERRA<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\"><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=vBM-oNJUzp0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LAS INFANTAS TRAILERRA<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p class=\"p3\"><strong>ZINEXIT 2025 EGITARAUA<br \/>\n<\/strong>Jarraian, Giza Eskubideen XV. Zine Erakustaldiaren programa zehaztuko dugu.<\/p>\n<p class=\"p5\"><strong>ASTELEHENA 10: IN THE LAND OF BROTHERS (2024)<br \/>\n<\/strong>XV. edizioa Raha Amirfazlik eta Alireza Ghasemik idatzi eta zuzendutako In the land of brothers film luzearen Bilboko estreinaldiarekin hasiko da. 2024ko Sundanceko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren Saria irabazi zuen eta Epaimahaiaren Sarirako izendatuta egon zen. Film gogor eta hunkigarri honek Afganistango familia zabal bateko hiru kidek AEBen inbasioaren ondoren errefuxiatu gisa, Iranen duten bizitza kontatzen du, \u2018etxean\u2019 egoteko hamarkada askotako borroka dutela aurretik jakin barik.<br \/>\nGaur egun, bost milioi errefuxiatu afganiar bizi dira Iranen, \u201canaien lurra\u201d deitzen dioten herrialdean. Hala ere, euren egunerokotasunaren errealitatea ez da arrosa kolorekoa ezta gutxiagorik ere, 2001, 2010 eta 2021ean girotuta dagoen eta elkar gurutzatzen diren hiru istorio zirraragarri aurkezten dituen opera prima honetan jorratzen den bezala. \u201cIkus-entzuleek etxetik urrun bizitza berri bat eraikitzen saiatzen direnek dituzten zailtasunak eta behar duten sendotasun mentala ulertzea, eta ezagutza hori eguneroko bizitzari aplikatzea espero dugu. Enpatia tresna indartsua da, eta modurik puruenean zinemaren bidez lor daiteke\u201d, adierazi dute Amirfazlik eta Ghasemik.<br \/>\nProiekzioa amaitzean, lehen pertsonan ezagutuko dugu Espainian bizi den Khadija Amin kazetari, feminista eta errefuxiatu afganiarraren testigantza. Khadija Amin bere herrialdeko emakumeen eskubideen alde borrokatzen den Esperanza de Libertad elkarteko burua da.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815866\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IN THE LAND OF BROTHERS TRAILERRA (VOSE)<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\"><strong>ASTEARTEA 11: COEXISTENCE, MY ASS! (2025)<br \/>\n<\/strong>Asteartea, hilak 11, Coexistence, my ass! filmaren arratsaldea izango da. Sundancen saritutako beste estreinaldi bat da, oraingoan Adierazpen askatasunaren Epaimahaiaren Sari Berezia eta Tesalonikako Zinemaldiko Giza Eskubideak mugimenduan saria lortutakoa. Bost urtez, Amber Fares zuzendariaren dokumental honek \u201cbake oasi\u201d gisa publizitatutako herrixka palestinar-israeldar batean hazi zen Noam Shuster-Eliassi israeldar ekintzaile eta komikoaren bidaia pertsonal, profesional eta politikoa kontatzen du. Estatu Batuetara emigratu zuen stand up komedian karrera hasteko, baina aktualitateak barregarri ez diren egia deserosoei aurre egitera behartu du, Gazako genozidioari buruzko iritzia ematera, hain zuzen ere.<br \/>\nSolasaldian Cristina Churruca Muguruza Nazioarteko Harremanetako irakasle eta Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Ekintza Humanitarioko NOHA Masterreko zuzendariak hartuko du parte.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815866\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">COEXISTENCE, MY ASS! TRAILERRA (VOSE)<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\"><strong>ASTEAZKENA 12: 2000 METERS TO ANDRIIVKA (2025)<br \/>\n<\/strong>Ukrainako gerra izango da protagonista hilaren 12ko saioan, 2000 meters to Andriivka filmaren emanaldiarekin. Film hori 20 days in Mariupol filmagatik Oscar saria irabazi zuen taldearen, Mstyslav Chernov Ukrainako zinemagile eta AP Associated Presseko kazetariaren, Pulitzer sariaren irabazlearen, bigarren film luzea da.<br \/>\nFilmak Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerraren bataila enblematiko bat dokumentatzen du, eta duela ia mende bat izandako batailak gogorarazten dituen gerra modernoaren ikuspegia aurkezten du. 2023an huts egindako kontraeraso baten erdian, Txernovek eta Alex Babenko APko kideak, Errusiak okupatutako Andriivka herrixka txikia askatzeko misioan oso gotortuta dagoen baso baten 2.000 metro zeharkatzen ari den Ukrainako tropel bati jarraitzen diote. Baina, film honek intimitate kezkagarriz adierazten duen bezala, soldaduak euren aberri suntsituaren alde zenbat eta gehiago aurreratu, orduan eta gehiago konturatzen dira gerra horrek ez duela amaierarik izango haientzat. Ukrainako armadaren gorputz-kameren irudi biziak eta gogoeta-une indartsuak nahasiz, Txernovek ikuspuntu pertsonal eta suntsitzailetik harrapatu du bere herrialdeko gerra.<br \/>\nAmaieran, solasaldian, Giza Eskubideen eta justizia sozialaren alde egiteagatik bere ibilbidean zehar sari ugari jaso dituen Julio Flor kazetaria izango dugu.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815920\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2000 METERS TO ANDRIIVKA (VOSE) TRAILERRA<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\"><strong>OSTEGUNA 13: CUATRO PAREDES (2025)<br \/>\n<\/strong>Ostegunean, Ibon Cormenzana gidoilari, ekoizle eta zuzendari bilbotarra hartuko du Zinexitek. Bere azken filma aurkeztuko du, Cuatro paredes, doluaren ondorio emozionalak eta bereziki ekonomikoak aztertzen dituen drama lazgarria. Ama baten (Manuela Vell\u00e9s) eta alaba baten (Sof\u00eda Otero, Berlinaleko zilarrezko hartza 20.000 especies de abejas filmean egindako interpretazioarengatik) arteko maitasun istorioa kontatzen du. Aitaren bat-bateko heriotzak istorio hori eteten du, eta muturreko pobrezia eta kalteberatasun egoerara eramaten ditu.<br \/>\nZinemak kontzientziak piztu ditzakeela eta gizartea eraldatzeko gaitasuna duela defendatzen duen Cormenzanak Mundo Cero ekoiztetxea sortu zuen 2023an. Film hau bere lehen film luzeetako bat da, eta, gainera, Save the Children elkartearen laguntza du.<br \/>\nElkartearen helburua, Espainian guraso bakarreko familiek, batez ere amek osatutakoek, bazterketa egoeran erortzeko duten benetako arriskuaz sentsibilizatzea da gizartea.<br \/>\nFilmaren proiekzioaren ondoren solasaldia egingo da Ibon Cormenzana eta Charo Arranz Save the children Euskadiko zuzendariarekin.<br \/>\n<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815948\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CUATRO PAREDES TRAILERRA<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\"><strong>ITXIERA, OSTIRALA 14: SED DE MAL (1958)<br \/>\n<\/strong>Tradizioari jarraituz, Giza Eskubideen Zine Erakustaldia klasiko batekin amaituko da. Oraingo honetan, Godard eta Truffaut epaimahaikideak zirela, 1958ko Bruselako Erakusketa Unibertsalean filmik onena izendatu zuten Sed de mal filmaz gozatzeko aukera izango dugu.<br \/>\nAntzezle talde ikaragarria eta botereari eta ustelkeriari buruzko intriga kriminaleko istorio konplexua dituen Wellesen maisulana Carmen Mu\u00f1oz zinemazale eta feministak aurkeztuko du. Nabarmentzekoa da haren hasierako sekuentzia plano ikusgarria, teknika eta eszenaratzea menderatzearen adibide ikaragarria, eta, zalantzarik gabe, zinemaren historiako hasierarik onenetakoa.<br \/>\nMike Vargas (Charlton Heston), narkotikoen agentea, eta bere emaztea (Janet Leigh) Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan dagoen Los Roblesera autoz doazen bi ezkonberri dira. Bertan, drogaren kapo bat hiltzen den leherketa baten lekuko dira. Vargas berehala hasten da ikertzen, eta lan hori, bere metodo ez oso ortodoxoengatik eta zalantzan jartzeko modukoengatik famatua den Hank Quinlan (Orson Welles) bertako polizia buruarekin partekatzen du. Elkarren arteko harremanak lehia sortzen du laster, batak besteari errua egozteko borroka latza eraginez.<br \/>\nZinexiten 15. edizioa ixteko film bikaina, zalantzarik gabe.<\/p>\n<p class=\"p5\"><a href=\"https:\/\/vimeo.com\/1127815971\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">SED DE MAL TRAILERRA (VOSE)<\/a><\/p>\n<p class=\"p5\">_________<\/p>\n<p class=\"p4\">Informazio gehiago: Aintzane Zorrilla P\u00e9rez<br \/>\nZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA<br \/>\nTel. 678 547 712 \u00b7 aintzane.zorrilla@gmail.com<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ZINEXITEN AURKEZPENA. GIZA ESKUBIDEEN XV. ZINE ERAKUSTALDIA Azaroaren 10etik 14ra, zinema konprometituenaren eta egungoaren bidez Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen duen ZINEXITen beste edizio bat egingo da \u2022 Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak sustatzen du Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan egingo den erakusketa. Edizio hau bereziki konprometituta dago gaurkotasunarekin, Ukrainako gerra, Afganistango errefuxiatuen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[88,3],"tags":[],"class_list":["post-3165","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-88","category-pentsa-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3165","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3165"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3165\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3165"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3165"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3165"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}