{"id":3050,"date":"2024-11-28T12:14:34","date_gmt":"2024-11-28T10:14:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/?p=3050"},"modified":"2024-11-28T12:16:53","modified_gmt":"2024-11-28T10:16:53","slug":"zinexitek-black-box-diaries-aurkeztuko-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/zinexitek-black-box-diaries-aurkeztuko-du\/","title":{"rendered":"Zinexitek \u2018Black box diaries\u2019 aurkeztuko du,"},"content":{"rendered":"<p class=\"p1\"><b>Zinexitek \u2018Black box diaries\u2019 aurkeztuko du, emakume batek sexu-erasoa jasan ondoren justizia bila daraman borroka <\/b><\/p>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><b>Dokumental hau, Japoniako poliziak eta sistema judizialak baztertu egin dutelako bere erasoa ikertzen ari den Shiori It\u00f4 kazetari gaztearen egunkari grabatua da. Sundance Zinemaldiko Epaimahaiaren Sarirako izendatutako filma. Ondoren, solasaldia egingo da \u00d3scar Seco BFAko Gizarteratze zuzendari nagusiarekin eta Carmen Mu\u00f1oz ekintzaile feministarekin. <\/b><\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li2\"><b>Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 25etik 29ra egingo da Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoetan, 19:30ean. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak txarteldegian jaso daitezke, pertsona eta film bakoitzeko bi. <\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"p4\"><span class=\"s1\"><b>ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA:<br \/>\n<\/b><\/span>https:\/\/drive.google.com\/drive\/folders\/1P7sla7JBcnilIEAhMKV-MXb_Wf1biAl0?usp=sharing<\/p>\n<p class=\"p2\"><b>Bilbon, 2024ko azaroaren 27an. <\/b>ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Euskubideen Sailak -Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bitartez- sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, ostirala, hilak 29, arte luzatuko da, eta oinarrizko eskubideen inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu, zinemako erreferentziazko lanetatik abiatuta, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, ikus-entzule guztiei irekitako solasaldia.<\/p>\n<p class=\"p2\">Gai horiei buruz hausnartzeko, izenburu hauek aukeratu dira: Valentina Cicogna eta Mattia Colomboren <i>Pure unknown<\/i>, Elena Molinaren <i>Remember my name<\/i>, Luis \u2018Soto\u2019 Mu\u00f1ozen <i>Sue\u00f1os y pan <\/i>eta Shiori Itoren <i>Black box diaries<\/i>. Bilbon estreinatuko diren lau film horiek, gertuko begirada beroa eta gizatiarra erakusten dute jorratzen dituzten gaien eta horien protagonista diren pertsonen inguruan. \u201cIkus-entzuleei zuzenean hitz egiten dieten aurrekontu txikiko baina eduki emozional handiko lau film dira\u201d, adierazi du Octavio Gonz\u00e1lez ZINEXITeko programatzaileak. Erakustaldia Robert Mulliganen <i>Matar a un ruise\u00f1or <\/i>klasikoaren proiekzioarekin amaituko da.<\/p>\n<p class=\"p5\"><b>GAUR: <i>PURE UNKNOWN <\/i>(2023)<br \/>\n<\/b>Gaur, ZINEXIT Cristina Cattaneo doktorearen autopsia-aretora hurbilduko da. Mediku forentse hori gauero iristen zaizkion eta etxerik gabeko pertsonenak, sexu-langileenak, nerabe iheslarienak\u2026 izan ohi diren izenik eta identitaterik gabeko gorpuei duintasuna emateko borrokatzen da; azkenaldian, gehienak Mediterraneo itsasoak bueltatzen dituen migratzaileak dira. <i>Pure unknown <\/i>Valentina Cicogna eta Mattia Colombo zuzendarien film dokumentala da; ekoizpen-lan italiarra, suitzarra eta suediarra da.<\/p>\n<p class=\"p2\">\u201cSentiberatasunez zaintzen ditu doktoreak \u2018bere\u2019 gorpuak, eta horrek gizarteak era guztietan kendu nahi izan dien duintasuna ematen die \u2018erabateko ezezagun\u2019 horiei\u201d, idatzi zuen Giorgia Del Don, Cineuropan.<\/p>\n<p class=\"p2\">Migrazioaz haratago, lan honek pertsona guztien identitatean eta duintasunean jartzen du begirada. Hitzaldiaren amaieran, Francisco Etxeberria Gabilondo doktoreak, EHUko Auzitegi Medikuntzako irakasle titularrak, hartuko du parte.<\/p>\n<p class=\"p2\"><i>PURE UNKNOWN <\/i>TRAILERRA<br \/>\nhttps:\/\/mubi.com\/es\/films\/pure-unknown\/trailer<\/p>\n<p class=\"p5\"><b>BIHAR, <i>BLACK BOX DIARIES <\/i>(2024), EMAKUME BATEN BORROKA JUSTIZIA BILA <\/b><\/p>\n<p class=\"p2\">Ostegunean, hilak 28, <i>Black box diaries <\/i>film dokumental japoniarraren txanda izango da. Aurtengo Sundance Zinemaldiaren aurkikuntzetako bat izan da, eta emakume batek justizia bila duen borrokaren kronika kontatzen du.<br \/>\nShiori It\u00f4 praktiketako kazetaria zen, kazetari politiko boteretsu batek drogatu eta bortxatu zuenean. Poliziak eta sistema judizial arkaikoak alde batera utzita, bere ikerketari ekitea erabaki zuen. Filma, nazioartean asko saldu den, eta justiziaren alde egindako borroka nekagarria kontatzen duen bere egunerokoan oinarritzen da. Japoniako sistema judizial eta sozial zaharkituak agerian uzten dituen kasu enblematikoa izan da. Zalantzarik gabe, Iciar Bollainen <i>Soy Nevenka <\/i>gogorarazten digun gaurkotasun handiko gaia.<br \/>\nSolasaldirako, Oscar Seco Revilla Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratze zuzendari nagusia, eta Carmen Mu\u00f1oz L\u00f3pez ekintzaile feminista eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea, izango ditugu.<\/p>\n<p class=\"p4\"><span class=\"s1\"><i>BLACK BOX DIARIES <\/i>TRAILERRA<br \/>\n<\/span>https:\/\/youtu.be\/zeHfN61S6Gg?si=gsUksdUjyoSbkDa_<\/p>\n<p class=\"p5\"><b>ITXIERA OSTIRALEAN, HILAK 29, <i>MATAR A UN RUISE\u00d1OR <\/i>(1962) FILMAREKIN <\/b><\/p>\n<p class=\"p2\">Tradizioari jarraiki, Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia klasiko batekin amaituko da. Oraingoan, Robert Mulliganen <i>Matar a un ruise\u00f1or <\/i>(To kill a mockingbird) lanaz gozatzeko aukera izango dugu, \u00f1abarduraz beteta dagoen eta mezua eta sentiberatasun bikaina dituen maisulana; arrazakeriaren eta arraza-bereizketaren aurkako alegatua eta haurtzaroaren ikuspegi paregabea, Gregory Pecken ibilbide osoko interpretaziorik onenetakoa izateaz gain.<br \/>\n<i>Matar a un ruise\u00f1or <\/i>filmak 25. Postua betetzen du American Film Institute-k 2007an egindako AEBetako film onenen zerrendan. Eta 1995etik \u00abkulturalki, historikoki eta estetikoki esanguratsu\u00bb gisa jotzen du Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak.<br \/>\nZalantzarik gabe, film bikaina Giza Eskubideen Zinema Erakustaldi hau ixteko.<\/p>\n<p class=\"p4\"><span class=\"s1\"><i>MATAR A UN RUISE\u00d1OR <\/i>TRAILERRA<br \/>\n<\/span>https:\/\/youtu.be\/KR7loA_oziY?si=sKcFnk_4-oU4JdR7<\/p>\n<p class=\"p5\"><b>IKASLE ETA NERABEEI ZUZENDUTAKO EKIMENAK <\/b><\/p>\n<p class=\"p2\">Aurreko edizioetan bezala, Bilboko Udalarekin dagoen lankidetzak jarraituko du \u201cBosa!\u201d programarekin eta ZINEXIT Eskola egingo da.<br \/>\nZINEXIT programaren helburua <b>ZINEXIT Eskola <\/b>programaren bidez Lehen Hezkuntzako ikasleei umeen oinarrizko eskubideak zinemaren bidez ezagutaraztea da. Programa horretan, material didaktiko espezifikoa banatuko da, eta 6 eta 10 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagorentzako proiekzioa egingo da. Edizio honetan Mohammad Kheyrandishen (2022) <b><i>Izurde mutikoa <\/i><\/b>da aukeratutako izenburua, lehorrean bizitzera erbesteratzen duten arte izurdeek euretako beste bat bezala hazi eta zoriontsu bizi den ume baten istorioa kontatzen duen animaziozko filma. Hortik aurrera, protagonistak bere benetako jatorria argitzeko bidaia egingo du.<\/p>\n<p class=\"p4\"><span class=\"s1\"><i>IZURDE MUTIKOA <\/i>TRAILERRA<br \/>\n<\/span>https:\/\/youtu.be\/5xUMo6GQvCI?si=iNZj2r9LwWONK-eR<\/p>\n<p class=\"p2\">Bigarren hezkuntzako ikasleentzat, erakustaldiak lankidetza-ekimen bat du, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailaren Bosa! Programa, hain zuzen ere. Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren kontrako IrudiBERRIA Elkartearen ekimena da, eta Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei dago zuzenduta.<br \/>\nGiza Eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoaz gain, programak, iaz Malagako Zinemaldiko Ikus-entzuleen Saria eskuratu zuen Elena Molinaren <b><i>Remenber my name <\/i><\/b>(2023) dokumentala dakar. Film hori bakarrik dauden eta Melillako hesia zeharkatu ondoren, Nana dantza taldea osatu, eta <i>Got Talenten <\/i>lehiatzeko hautatuak izatea lortu duten adingabeen istorio pertsonalera, ilusioetara eta beldurretara hurbiltzen da. Zuzendariak nor diren erakustea lortzen du, eta horietako bakoitzak izen propioa duela, \u2018menak\u2019 terminotik haratago.<\/p>\n<p class=\"p2\"><i>REMEMBER MY NAME <\/i>TRAILERRA<br \/>\nhttps:\/\/vimeo.com\/801241439<\/p>\n<p class=\"p5\"><b>Informazio gehiago: Aintzane Zorrilla P\u00e9rez <\/b>ZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA<br \/>\nTel. 678 547 712<br \/>\n<b>aintzane.zorrilla@gmail.com <\/b><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zinexitek \u2018Black box diaries\u2019 aurkeztuko du, emakume batek sexu-erasoa jasan ondoren justizia bila daraman borroka Dokumental hau, Japoniako poliziak eta sistema judizialak baztertu egin dutelako bere erasoa ikertzen ari den Shiori It\u00f4 kazetari gaztearen egunkari grabatua da. Sundance Zinemaldiko Epaimahaiaren Sarirako izendatutako filma. Ondoren, solasaldia egingo da \u00d3scar Seco BFAko Gizarteratze zuzendari nagusiarekin eta Carmen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[84,3],"tags":[],"class_list":["post-3050","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-2024-2","category-pentsa-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3050","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3050"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3050\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3050"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3050"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3050"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}