{"id":3042,"date":"2024-11-22T15:12:24","date_gmt":"2024-11-22T13:12:24","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/?p=3042"},"modified":"2024-11-22T15:33:10","modified_gmt":"2024-11-22T13:33:10","slug":"zinexiten-aurkezpena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/zinexiten-aurkezpena\/","title":{"rendered":"ZINEXITEN AURKEZPENA"},"content":{"rendered":"<p class=\"p1\"><span class=\"s1\"><b>ZINEXITEN AURKEZPENA <\/b><\/span><b>GIZA ESKUBIDEEN ZINEMA ERAKUSTALDIA <\/b><\/p>\n<p class=\"p2\">Zinexiten XIV. edizioak Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu zinema berrieneko lau lanen eta Hollywoodeko klasiko baten bidez<\/p>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li3\"><b>Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 25etik 29ra egingo da Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoetan, 19:30ean. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak txarteldegian jaso daitezke bihartik, azaroaren 23tik, aurrera <\/b><\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li3\"><b>Duintasuna, nortasunaren bilaketa, erresilientzia edo ahalduntzea, besteak beste, lantzen dituen begirada intimoa eta pertsonala jorratuko da edizio honetan, <i>Sue\u00f1os y pan, Remember my name, Pure unknown <\/i>eta <i>Black box diaries <\/i>filmen bidez. Lau titulu horiek lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon <\/b><\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li3\"><b>Erakustaldiari maisulan honekin emango zaio amaiera: <i>Matar a un ruise\u00f1or <\/i><\/b><\/li>\n<\/ul>\n<ul class=\"ul1\">\n<li class=\"li3\"><b>Beste ikasturte batez, ZINEXIT DLHko eta DBHko ikasleengana zabalduko da, Bilboko Udaleko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren Sailak antolatutako ZINEXIT Eskola eta Bosa! programen bidez. <\/b><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s2\"><b>ERAKUSTALDIAREN ETA FILMEN MATERIAL GRAFIKOA DESKARGATZEKO ESTEKA:<br \/>\n<\/b><\/span>https:\/\/drive.google.com\/drive\/folders\/1P7sla7JBcnilIEAhMKV-MXb_Wf1biAl0?usp=sharing<\/p>\n<p class=\"p3\"><b>Bilbon, 2024ko azaroaren 22an. <\/b>ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak \u2013Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez\u2013 sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia Bilbora itzuliko da aurten ere, erreferentziazko lan zinematografikoetatik abiatuta oinarrizko eskubideen inguruan gogoeta egitera gonbidatzeko, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, bertan dauden ikus-entzuleei irekitako eztabaida. Ekimenak hamalaugarren edizioa du dagoeneko, eta zazpigarren artea maite dutenentzat oso programazioa interesgarria aurkezten du, nazioarteko zinema berrienaren lau titulurekin eta Hollywoodeko klasiko batekin.<\/p>\n<p class=\"p3\">ZINEXIT azaroaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, egingo da Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan. Saioak 19:30ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte; gonbidapenak bihartik, larunbata 23, aurrera zinema-aretoko leihatiletan jaso daitezke, agortu arte. Bi sarrera eska daitezke pertsona eta film bakoitzeko.<\/p>\n<p class=\"p3\">Edizio honetako programa osatzen duten filmen erakargarritasunaz gain \u2013guztiak estreinaldiak dira Bilbon\u2013, ZINEXITek proiekzio bakoitzaren ondorengo solasaldietara gonbidatutako pertsonen balio erantsia ematen du.<\/p>\n<p class=\"p3\">Jagoba \u00c1lvarez Ere\u00f1ok, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak, aurkeztu du erakustaldia gaur goizean Bilbon, eta Carlos Regidor, Bilboko Udaleko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren Saileko burua, eta Octavio Gonz\u00e1lez, ZINEXITeko programatzailea ere bertan izan dira.<\/p>\n<p class=\"p3\"><b>ZINEMA PENTSAMENDU KRITIKOA SUSTATZEKO BITARTEKO GISA <\/b><\/p>\n<p class=\"p3\">Alvarezek adierazi duenez, edizio honen ideia eragilea hainbat gairi heltzea da, \u201cinjustiziatik eta diskriminaziotik hasi eta erresilientziara eta ahalduntzera. Proiekzio bakoitza sarritan ezkutuan egoten diren errealitateetan sakontzeko eta isilarazi dituztenen ahotsak anplifikatzeko aukera izango da\u201d. Halaber, adierazi du Giza Eskubideen alde borrokatzea ahalegin kolektibo eta etengabea dela, eta ausardia, konpromisoa eta pertseberantzia eskatzen dituela. \u201cEkintza bakoitzak balioa du, eta ahots bakoitzak garrantzia du. Borroka horrekin bat egitean, mundu justuagoa eta bidezkoagoa eraikitzen laguntzen dugu\u201d.<\/p>\n<p class=\"p3\">Gai horiei buruz hausnartzeko, izenburu hauek aukeratu dira: Valentina Cicogna eta Mattia Colomboren <i>Pure unknown<\/i>, Elena Molinaren <i>Remember my name<\/i>, Luis \u2018Soto\u2019 Mu\u00f1ozen <i>Sue\u00f1os y pan <\/i>eta Shiori Itoren <i>Black box diaries<\/i>. Bilbon estreinatuko diren lau film horiek, gertuko begirada beroa eta gizatiarra erakusten dute jorratzen dituzten gaien eta horien protagonista diren pertsonen inguruan. \u201cIkus-entzuleei zuzenean hitz egiten dieten aurrekontu txikiko baina eduki emozional handiko lau film dira\u201d, adierazi du Octavio Gonz\u00e1lez ZINEXITeko programatzaileak. Erakustaldia Robert Mulliganen <i>Matar a un ruise\u00f1or <\/i>klasikoaren proiekzioarekin amaituko da.<\/p>\n<p class=\"p3\">Amaitzeko, Alvarezek ZINEXITera joateko gonbita egin digu, \u201ckezkatzen gaituzten gure inguruko gaiei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, zinema pentsamendu kritikoa sustatzeko erabiliz\u201d.<\/p>\n<p class=\"p3\"><b>IKASLE ETA NERABEEI ZUZENDUTAKO EKIMENAK <\/b><\/p>\n<p class=\"p3\">Aurreko edizioetan bezala, Bilboko Udalarekin dagoen lankidetzak jarraituko du \u201cBosa!\u201d programarekin eta ZINEXIT Eskola egingo da.<\/p>\n<p class=\"p3\">ZINEXIT programaren helburua <b>ZINEXIT Eskola <\/b>programaren bidez Lehen Hezkuntzako ikasleei umeen oinarrizko eskubideak zinemaren bidez ezagutaraztea da. Programa horretan, material didaktiko espezifikoa banatuko da, eta 6 eta 10 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagorentzako proiekzioa egingo da. Edizio honetan Mohammad Kheyrandishen (2022) <b><i>Izurde mutikoa <\/i><\/b>da aukeratutako izenburua, lehorrean bizitzera erbesteratzen duten arte izurdeek euretako beste bat bezala hazi eta zoriontsu bizi den ume baten istorioa kontatzen duen animaziozko filma. Hortik aurrera, protagonistak bere benetako jatorria argitzeko bidaia egingo du.<\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s2\"><i>IZURDE MUTIKOA <\/i>TRAILERRA<br \/>\n<\/span>https:\/\/youtu.be\/5xUMo6GQvCI?si=iNZj2r9LwWONK-eR<\/p>\n<p class=\"p5\">Bigarren hezkuntzako ikasleentzat, erakustaldiak lankidetza-ekimen bat du, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailaren Bosa! Programa, hain zuzen ere. Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren kontrako IrudiBERRIA Elkartearen ekimena da, eta Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei dago zuzenduta.<\/p>\n<p class=\"p5\">BOSA!-ren (ANIZTASUNAREN ALDEKO ETA DISKRIMINAZIOAREN AURKAKO PROGRAMA) helburua nerabeak Giza Eskubide Unibertsalak betetzeko konpromisoan eta eskubide horien urraketa-mota guztiekiko sentsibilizazioan heztea da, zinema funtsezko baliabide gisa erabiliz gaitasun kritikoa pizteko eta funtsezko gaiei, pertsona guztientzako justiziari eta eskubide-berdintasunari, buruz, besteak beste, hausnartzeko.<\/p>\n<p class=\"p5\">Bilboko Udalaren ekimena DBHko eta Heziketa Zikloetako ikasleei dago zuzenduta, eta kulturartekotasunaren arloko Udal Politikaren barruan sartzen da, Bilbao Kulturarteko Hiria III. Planaren bidez. Plan horrek hezkuntzan oinarritutako esku-hartze eremu sektoriala du. Aurreikuspenen arabera, 1.400 ikaslek eta 84 irakaslek hartuko dute parte azaroaren 27ko eta 28ko proiekzioetan.<\/p>\n<p class=\"p5\">Giza Eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoaz gain, programak, iaz Malagako Zinemaldiko Ikus-entzuleen Saria eskuratu zuen Elena Molinaren <b><i>Remenber my name <\/i><\/b>(2023) dokumentala dakar. Film hori bakarrik dauden eta Melillako hesia zeharkatu ondoren, Nana dantza taldea osatu, eta <i>Got Talenten <\/i>lehiatzeko hautatuak izatea lortu duten adingabeen istorio pertsonalera, ilusioetara eta beldurretara hurbiltzen da. Zuzendariak nor diren erakustea lortzen du, eta horietako bakoitzak izen propioa duela, \u2018menak\u2019 terminotik haratago.<\/p>\n<p class=\"p5\"><i>REMEMBER MY NAME <\/i>TRAILERRA<br \/>\nhttps:\/\/vimeo.com\/801241439<\/p>\n<p class=\"p2\"><b>ZINEXIT 2024 PROGRAMA <\/b><\/p>\n<p class=\"p3\">Jarraian, ZINEXIT programaren zirriborroa.<\/p>\n<p class=\"p3\"><b><i>Sue\u00f1os y pan <\/i>(2023), zinema kinkiaren berpiztea<br \/>\n<\/b>XIV. edizioa Luis \u2018Soto\u2019 Mu\u00f1oz zuzendari eta gidoilariaren <i>Sue\u00f1os y pan <\/i>filmarekin hasiko da. Film luze honek margolan bat lapurtzen duten Javi eta Daniren bilakaera izugarri eta sanchopanceskoa kontatzen du. Koadroaren balioa handia izan daitekeela sumatzean, artelana saltzeko urrats bakoitzean hondatuz doan plana jartzen dute abian. Gizarte-desberdintasuna, aukera falta eta biziraupenaren aldeko borroka dira zinema kinkia berpizten duen opera prima honek jorratzen dituen gaietako batzuk. Bi film handi ditu erreferentziatzat: Bu\u00f1uelen \u2018Los olvidados\u2019 eta Carlos Sauraren \u2018Los golfos\u2019.<br \/>\nProiekzioa amaitzean, solasaldi bat egingo da, eta bertan parte hartuko dute Luis \u2018Soto\u2019 Mu\u00f1oz film luzearen zuzendariak, eta Braulio G\u00f3mez Fortes Madrilgo Complutense Unibertsitatean Politika eta Soziologia Zientzian doktoreak.<\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s2\">TRAILERRA<br \/>\n<\/span>https:\/\/youtu.be\/27o1gqDrsdQ?si=3DY-lyW2W8B9UxX5<\/p>\n<p class=\"p5\"><b>Bigarren jardunaldia, <i>Remember my name <\/i>(2023) filmaren estreinaldia<br \/>\n<\/b>Asteartean, hilak 26, Elena Molina zuzendariaren <i>Remember my name <\/i>dokumentala estreinatuko da; bakarrik dauden adingabeez osatuta dagoen lan gogorraren ondoren <i>Got Talent<\/i>-en parte hartzeko aukeratua izan zen Nana dantza taldeko kideen bizitzako istorioei egindako begirada intimoa. Zuzendariak gazte horien bizitza, ilusioak eta beldurrak hurbildu nahi dizkigu, eta nortzuk diren eta \u2018menak\u2019 terminotik haratago horietako bakoitzak izen propioa duela zaldu.<br \/>\nSolasaldian Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko Ana Elena Altunak hartuko du parte.<\/p>\n<p class=\"p5\">TRAILERRA<br \/>\nhttps:\/\/vimeo.com\/801241439<\/p>\n<p class=\"p3\"><b><i>Pure unknown <\/i>(2023), duintasuna eta nortasuna, asteazkeneko filmeko protagonistak<br \/>\n<\/b>Asteazkenean, ZINEXIT Cristina Cattaneo doktorearen autopsia-aretora hurbilduko da. Mediku forentse hori gauero iristen zaizkion eta etxerik gabeko pertsonenak, sexu-langileenak, nerabe iheslarienak\u2026 izan ohi diren izenik eta identitaterik gabeko gorpuei duintasuna emateko borrokatzen da; azkenaldian, gehienak Mediterraneo itsasoak bueltatzen dituen migratzaileak dira. <i>Pure unknown <\/i>Valentina Cicogna eta Mattia Colombo zuzendarien film dokumentala da; ekoizpen-lan italiarra, suitzarra eta suediarra da.<br \/>\nMigrazioaz haratago, lan honek pertsona guztien identitatean eta duintasunean jartzen du begirada. Hitzaldiaren amaieran, Francisco Etxeberria Gabilondo doktoreak, EHUko Auzitegi Medikuntzako irakasle titularrak, hartuko du parte.<\/p>\n<p class=\"p3\">TRAILERRA<br \/>\nhttps:\/\/mubi.com\/es\/films\/pure-unknown\/trailer<\/p>\n<p class=\"p3\"><b><i>Black box diaries <\/i>(2024), emakume baten borroka justizia bila<br \/>\n<\/b>Ostegunean, hilak 28, <i>Black box diaries <\/i>film dokumental japoniarraren txanda izango da. Aurtengo Sundance Zinemaldiaren aurkikuntzetako bat izan da, eta emakume batek justizia bila duen borrokaren kronika kontatzen du.<br \/>\nShiori It\u00f4 praktiketako kazetaria zen, kazetari politiko boteretsu batek drogatu eta bortxatu zuenean. Poliziak eta sistema judizial arkaikoak alde batera utzita, bere ikerketari ekitea erabaki zuen. Filma, nazioartean asko saldu den, eta justiziaren alde egindako borroka nekagarria kontatzen duen bere egunerokoan oinarritzen da. Japoniako sistema judizial eta sozial zaharkituak agerian uzten dituen kasu enblematikoa izan da. Zalantzarik gabe, Iciar Bollainen <i>Soy Nevenka <\/i>gogorarazten digun gaurkotasun handiko gaia.<br \/>\nSolasaldirako, Oscar Seco Revilla Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratze zuzendari nagusia, eta Carmen Mu\u00f1oz L\u00f3pez ekintzaile feminista eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea, izango ditugu.<\/p>\n<p class=\"p5\"><span class=\"s2\">TRAILERRA<br \/>\n<\/span>https:\/\/youtu.be\/zeHfN61S6Gg?si=gsUksdUjyoSbkDa_<\/p>\n<p class=\"p5\"><b>Itxiera ostiralean, hilak 29, <i>Matar a un ruise\u00f1or <\/i>(1962) filmarekin<br \/>\n<\/b>Tradizioari jarraiki, Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia klasiko batekin amaituko da. Oraingoan, Robert Mulliganen <i>Matar a un ruise\u00f1or <\/i>(To kill a mockingbird) lanaz gozatzeko aukera izango dugu, \u00f1abarduraz beteta dagoen eta mezua eta sentiberatasun bikaina dituen maisulana; arrazakeriaren eta arraza-bereizketaren aurkako alegatua eta haurtzaroaren ikuspegi paregabea, Gregory Pecken ibilbide osoko interpretaziorik onenetakoa izateaz gain.<br \/>\n<i>Matar a un ruise\u00f1or <\/i>filmak 25. Postua betetzen du American Film Institute-k 2007an egindako AEBetako film onenen zerrendan. Eta 1995etik \u00abkulturalki, historikoki eta estetikoki esanguratsu\u00bb gisa jotzen du Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak.<br \/>\nZalantzarik gabe, film bikaina Giza Eskubideen Zinema Erakustaldi hau ixteko.<\/p>\n<p class=\"p5\">TRAILERRA<br \/>\nhttps:\/\/youtu.be\/KR7loA_oziY?si=sKcFnk_4-oU4JdR7<\/p>\n<p class=\"p7\"><b>Informazio gehiago: Aintzane Zorrilla P\u00e9rez <\/b>ZINEXITEKO PRENTSA BULEGOA<br \/>\nTel. 678 547 712<br \/>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-3040\" src=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-prensa-Zinexit-3.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-prensa-Zinexit-3.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-prensa-Zinexit-3-480x320.jpg 480w\" sizes=\"(min-width: 0px) and (max-width: 480px) 480px, (min-width: 481px) 800px, 100vw\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-3038\" src=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-Prensa-Zinexit-2.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-Prensa-Zinexit-2.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-Prensa-Zinexit-2-480x320.jpg 480w\" sizes=\"(min-width: 0px) and (max-width: 480px) 480px, (min-width: 481px) 800px, 100vw\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-3036\" src=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-Prensa-Zinexit-1.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-Prensa-Zinexit-1.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Rueda-Prensa-Zinexit-1-480x320.jpg 480w\" sizes=\"(min-width: 0px) and (max-width: 480px) 480px, (min-width: 481px) 800px, 100vw\" \/><b>aintzane.zorrilla@gmail.com <\/b><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ZINEXITEN AURKEZPENA GIZA ESKUBIDEEN ZINEMA ERAKUSTALDIA Zinexiten XIV. edizioak Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu zinema berrieneko lau lanen eta Hollywoodeko klasiko baten bidez Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 25etik 29ra egingo da Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoetan, 19:30ean. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak txarteldegian jaso daitezke bihartik, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[84,3],"tags":[],"class_list":["post-3042","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-2024-2","category-pentsa-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3042","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3042"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3042\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3042"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3042"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3042"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}