{"id":2664,"date":"2021-11-19T17:57:21","date_gmt":"2021-11-19T15:57:21","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/presentacion-zinexit-2021-nota-de-prensa\/"},"modified":"2023-07-06T10:43:42","modified_gmt":"2023-07-06T08:43:42","slug":"aurkezpena-zinexit-2021-prentsa-oharra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/aurkezpena-zinexit-2021-prentsa-oharra\/","title":{"rendered":"Zinexit 2021 Aurkezpena. Prentsa oharra"},"content":{"rendered":"<p><strong>ZINEXITEN XI. EDIZIOAREN ARDATZA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKA INDIBIDUAL ETA KOLEKTIBOAK IKUSARAZTEA DA <\/strong><\/p>\n<p><strong>\u2022 <\/strong><strong>Sari ugari jaso dituzten hiru dokumental, \u2018Par\u00eds Stalingrad\u2019 filmaren estreinaldia, \u2018Maixabel\u2019 estreinatu berria eta Kubricken \u2018Senderos de Gloria\u2019 klasikoa, azaroaren 22tik 26ra, Bilboko Golem Alhondiga zine aretoetan (Sarrera librea, 19:30ean eta ondoren solasaldia)<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u2022 Erakusketa astelehenean, hilaren 22an, inauguratuko dute 2020an Goya saria lortu zuen \u201cNuestra vida como ni\u00f1os refugiados en Europa\u201d film laburrak, Silvia Venegas zuzendaria bertan dela; eta Frantziako hiriburuaren bihotzean kanpatuta dauden errefuxiatu batzuen eguneroko bizitza kontatzen duen \u2018Par\u00eds Stalingrad\u2019 dokumentalaren estreinaldiak<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u2022 Duela gutxi estreinatu den eta Donostiako Zinemaldian saritua izan den \u2018Maixabel\u2019, Zinexiten izango da ostegunean, hilaren 25ean, eta Maixabel Lasa, filmaren benetako protagonista egongo da ondorengo solasaldian<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u2022 Programazioak umeentzako saio bat eta DBHko ikastetxeei zuzendutako Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Sailaren Bosa! Ekimena barne hartzen ditu<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u2022 <\/strong><strong>Zinexit Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritzak antolatzen du<\/strong> <strong>eta Bilboko Golem Alh\u00f3ndiga zinemetan (Azkuna Zentroa) egingo da<\/strong><\/p>\n<p><strong>BIDEOA ZINEXIT 2021:<\/strong> <a href=\"https:\/\/vimeo.com\/647211444\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/647211444<\/a><\/p>\n<p><strong><u>Bilbon, 2021ko azaroaren 19an<\/u><\/strong><strong>.-<\/strong> Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatzen duen Zinexit Zinema eta Giza Eskubideen XI. Erakusketak luxuzko kartela aurkeztuko du: \u201cNuestras vidas como refugiados en Europa\u201d labur dokumentala, Goya 2020 saria; \u201cParis Stalingrad\u201d filmaren estrainaldia; \u201cLa leyenda negra\u201d, Zinegoaken 2021eko Jaialdiko \u201cAniztasuna eta Giza Eskubideak\u201d saria; \u201cThe Cave\u201d, zinemako hainbat jaialditan sari asko jasotakoa eta Oscarretarako izendatua 2020an; eta oraintsu estreinatutako \u201cMaixabel\u201d. Azken horren ostean, filmeko benetako protagonistarekin hitz egin ahal izango dugu, Maixabel Lasarekin. Gainera, azaroaren 26an (ostirala), pantaila handian ikusi ahal izango dugu zinemaren historian gerraren aurka egin den film onenetako bat, Stanley Kubrickek zuzendutakoa 1957an: \u201cSenderos\u00a0 de Gloria\u201d.<\/p>\n<p>Jaialdia azaroaren 22tik 26ra bitartean egingo da Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan, 19:30ean, eta sarrera librea izango da, baina emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago jaso beharko da leihatilan.<\/p>\n<p><strong>Hausnarketarako eta pentsamendu kritikorako solasaldiak<br \/>\n<\/strong>ZINEXITek bost eguneko programazioa eskainiko du, eta, beste behin ere, film eta dokumentalen emanaldiekin batera, solasaldi interesgarriak izango dira, Maixabel Lasa, bere izena daraman filmeko benetako protagonista, edota Silvia Venegas zuzendaria, Amnistia Internazionaleko, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeko (CEAR) eta Itsas Salbamendu Humanitarioko ordezkariekin batera.<\/p>\n<p>Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria: \u2018Sei film edo dokumental hauen bidez, aurten bakarkako eta taldeko borrokek giza eskubideen defentsan duten zeregina ikuskarazi nahi da. Borroka horiek batzuetan heroikotzat jo litezke, norbanakoa sakrifikatzen baitute ongizate komun eta kolektiboaren mesedetan, sarritan beren bizitzak eta askatasunak arriskuan jarriz\u2019.<\/p>\n<p><strong>EGITARAUA: konpromisoa duen zinemaz betetako bost egun<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u2022 Inaugurazioa: astelehena 22<br \/>\n<\/strong>2020ko Goya sarietan film labur onenaren saria irabazi zuen<strong> \u2018Nuestra vida como ni\u00f1os refugiados en Europa\u2019 <\/strong>lanaren proiekzioarekin hasiko da ZINEXIT. Hamabost minututan, Silvia Venegas zuzendariak gerratik ihes egin eta Europan babesa bilatu duten milioi bat adingabe ingururen errealitatera hurbilduko gaitu. . \u2018Ahulenak dira, eta haiekin izaten dugun jarrerak haien etorkizuna eta gurea markatuko ditu. Gloria Fuertes poetak hauxe idatzi zuen: \u2018Aberria ez da ez bandera ez pistola, aberria begiratzen gaituen haurra da\u2019.<br \/>\nTRAILER \u2018Nuestra vida como ni\u00f1os refugiados en Europa\u2019: \u00a0<a href=\"https:\/\/vimeo.com\/288965751\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/288965751<\/a><\/p>\n<p>Ondoren, <strong>\u2018Paris Stalingrad\u2019<\/strong> dokumentala ikusi ahal izango da. Bertan, Hind Meddebek eta Thim Naccachek, burokraziak euren patuak erabaki arte Parisko Stalingrad auzoko kaleetan bizi diren errefuxiatu afrikarren elkarbizitza filmatzen dute. <em>\u00ab<\/em><em>Poliziak errefuxiatuen kanpamenduetan egiten dituen arakatzeak gero eta ohikoagoak eta bortitzagoak dira. Zer egiten dugu atzerritarren aurkako politikaren lekuko bihurtzen garenean? Froga bat gordetzeko grabatzea erabaki dut, hiriak etorri berriei eragiten diena erakusteko<\/em>\u00bb<em>,<\/em> esan du Thim Naccachek.<br \/>\nTRAILER \u2018Paris Stalingrad\u2019: <a href=\"https:\/\/vimeo.com\/396411085\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/396411085<\/a><\/p>\n<p>Saio bikoitzari amaiera emateko, Silvia Venegas zuzendariak eta CEAR Euskadiko ordezkariek parte hartuko duten solasaldia egingo da.<\/p>\n<p><strong>\u2022 <\/strong><strong>Asteartea 23 &#8211; <\/strong><strong>\u2018La leyenda negra\u2019<br \/>\n<\/strong>Bigarren egunean, Patricia Vidal Delgado zuzendariaren lehen film luzea ikusteko aukera emango du ZINEXITek, Sundace zinemaldian estreinatu eta Zinegoak jaialdian Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria jaso duen lana. <strong>\u2018La leyenda negra\u2019 <\/strong>filmeko protagonista Aleteia da, Estatu Batuetan hazitako etorkin salvadortarra, nerabezaroan, migrazioaren krisia guztiaren atzean dagoela, ikaskide berrien aurreiritziei aurre egin behar diena.<br \/>\nTRAILER \u2018La leyenda negra\u2019: <a href=\"https:\/\/vimeo.com\/643511395\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/643511395<\/a><\/p>\n<p>Proiekzioaren ondoren, Aimar Rubio Amnistia Internazional Euskadiko aniztasun afektibo-sexualeko taldeko koordinatzaileak solasaldian hartuko du parte.<\/p>\n<p><strong>\u2022 <\/strong><strong>Asteazkena 24 \u2013 \u2018The Cave\u2019, Oscar sarietarako izendatua<br \/>\n<\/strong><strong>\u2018The cave\u2019 <\/strong>filman, Feras Fayyad zuzendaria Siriako Guta hiriak bost urtez jasan zuen setioan murgilduko da. Oscar sarien azken edizioetarako izendapena jaso zuen dokumentalak, emakume pediatra bati eta erizain bati laguntzen die, oinarrizko azpiegitura guztien kolapsoa dela eta, beste mediku eta osasun-langile batzuekin batera, lurpeko babesleku bat ospitale bihurtzea lortzeko bidean. Bertan, kaosari eta baliabide faltari aurre egiteaz gain, matxismoaren aurka borrokatu beharko du. Matxismoak Siriako gizartea menderatzen jarraitzen du, eta batzuetan emakumeen gaitasun profesionalak mespretxatzen ditu.<br \/>\nTRAILER \u2018The cave\u2019: <a href=\"https:\/\/vimeo.com\/396411162\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/396411162<\/a><\/p>\n<p>Ondorengo solasaldian, Izaskun Arriaran erizaina, Itsas Salbamendu Humanitarioa proiektuaren koordinatzailea, egongo da.<\/p>\n<p><strong>\u00a0\u2022 <\/strong><strong>Osteguna 25 \u2013 <\/strong><strong>\u2018Maixabel\u2019<br \/>\n<\/strong>Ostegunean, berariazko epaimahai batek Donostiako Zinemaldiko edozein sailetan mundu mailako estreinaldi moduan aurkeztutako euskal film onenari ematen dion Irizar Saria irabazi duen filma ikusi ahal izango da. Epaimahaiaren hitzetan, Ic\u00edar Bollainen lan <em>\u201csoil eta neurritsuak\u201d<\/em> Maixabel Lasa, Ibon Etxezarreta eta Luis Carrascorengana hurbilduko gaitu. Maixabel, Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren alarguna da, eta beste biak, hil zuten etakideak.<\/p>\n<p><em>Maixabelek gauza guztiz gizatiarra egiten du: <\/em><em>2000. urtean Juan Mar\u00eda J\u00e1uregui senarra hil zuten<\/em><em> gizonei aurre egiten die, jasandako mina jakinarazteko, beraiek bakarrik erantzun ditzaketen galderen erantzunak eskatzeko, eragindako mina biziki sentitzen dutela esaten entzuteko eta hitz horietan zintzotasuna dagoen baloratzeko. Beste aldetik, bi gizon hauek bidaia luze eta zaila egin dute: atzean utzi dituzte egun batean pistola bat <\/em><em>hartzera bultzatu zituzten justifikazioak, bakarrik, au<\/em><em>rrez aurre, egin dutenarekin geratzeko. Indarkeriak dituen ondorioak eta bizitzaren kostua <\/em><em>aztertzen ditu filmak, batez ere indarkeria jasaten<\/em><em> duenarentzat, baina baita indarkeria erabiltzen duenarentzat eta indarkeria bizi duen gizarte osoarentzat <\/em><em>ere<\/em>. Blanca Portillo eta Luis Tosar dira filmeko protagonistak.<br \/>\nTRAILER \u2018Maixabel\u2019: <a href=\"https:\/\/vimeo.com\/637000353\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/637000353<\/a><\/p>\n<p>Ondorengo eztabaidan, bizitza errealeko filmeko protagonistak, Maixabel Lasak, hartuko du parte.<\/p>\n<p><strong>\u2022 Amaiera luxuzko klasiko batekin<br \/>\n<\/strong><strong>Ostirala 26 \u2013 \u2018Senderos de gloria\u2019<br \/>\n<\/strong>Edizio honetan, zinemazaleek zinemaren historiako film onenetako bat ikusi ahal izango dute, gerraren aurkako <strong>\u2018Senderos de gloria\u2019<\/strong>. Stanley Kubrickek 1957an filmatu zuen lana benetako gertaeretan oinarrituta dago. Lehen Mundu Gerran, alemaniarrek hartutako muino baten kontrola berreskuratzeko Frantziako armadaren erasoaldia, agintari arduradunek euren soldaduen ustezko koldarkeriari leporatzen dioten erabateko porrotarekin amaituko da. Horietako hiru, ausaz aukeratuak, gerra kontseilu baten aurrera eramango dira, eta bertan, ekintza suizida antolatu zuten beraiek epaituko dituzte, sarraskian izan zuten erantzukizuna saihesteko.<\/p>\n<p>TRAILER \u2018Senderos de gloria\u2019: <a href=\"https:\/\/vimeo.com\/643511525\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/643511525<\/a><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><strong><u>Zinexit Eskola y BOSA!<\/u><\/strong><\/p>\n<p><strong><u>Ume eta gazte ikus-entzuleak kontzientziatuz<br \/>\n<\/u><\/strong>Aurten ere, Zinexit esparru ezin hobea bihurtu da haur eta gazteen kontzientziazioari ekiteko, Giza Eskubideen defentsaren garrantziarekin. Horretarako, Zinexit Eskola saila izango du berriz ere bere programan, eta berriro ere, Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Arloarekin batera, IrudiBERRIA elkarteak Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurka antolatutako Bosa! Ekimena hartuko du.<\/p>\n<p><strong>Asteartea 23 (10:00 horas) Zinexit Eskola \u2013 \u2018Terra Willy\u2019<br \/>\n<\/strong>Beste ikasturte batez, ZINEXIT Lehen Hezkuntzako ikasleengana zabalduko da, irakaskuntzan Giza Eskubideak lantzeko. Umeei zuzendutako <strong>\u2018Terra Willy\u2019<\/strong>\u2019 animaziozko filma euskaraz proiektatuko da. \u2018La panda de la selva\u2019 filmaren sortzaileen lanak Willyren abentura kontatzen du. Gurasoekin batera espazioko misio batera bidaiatzen duen umea da. Istripu baten ondorioz, espazio-ontzitik airean irtengo da, planeta ezezagun batera eramango duen larrialdiko kapsula batean.<br \/>\nTRAILER \u2018Terra Willy\u2019: <a href=\"https:\/\/vimeo.com\/637001448\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/637001448<\/a><\/p>\n<p><strong>Asteazkena 24 eta Osteguna 25 <\/strong><strong>BOSA! \u2013 \u2018<\/strong><strong>Binti, mugarik gabeko youtuberra\u2019<\/strong><br \/>\nNerabeei Asilo Eskubidearen berri emango dien ikus-entzunezko lan bat, eskubide hori urratzeak beren adineko mutilen bizitzan zer dakarren jabetzen lagunduko diena. Ikus-entzunezko aukeraketa hori material didaktikoek osatzen dute, hainbat motatako jardueren bidez, hala nola eztabaidak, bizipenezko jarduerak, informaziozkoak eta sortzaileak.<\/p>\n<p>Binti 12 urteko neska kongoarra da, eta Belgikan bizi da, aitarekin batera. Bere herrialdetik alde egin behar duten pertsonen errealitatea erakutsiko die eskolako umeei.<br \/>\nTRAILER Binti: <a href=\"https:\/\/youtu.be\/1-7NM6B0tAk\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/youtu.be\/1-7NM6B0tAk<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ZINEXITEN XI. EDIZIOAREN ARDATZA GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKA INDIBIDUAL ETA KOLEKTIBOAK IKUSARAZTEA DA \u2022 Sari ugari jaso dituzten hiru dokumental, \u2018Par\u00eds Stalingrad\u2019 filmaren estreinaldia, \u2018Maixabel\u2019 estreinatu berria eta Kubricken \u2018Senderos de Gloria\u2019 klasikoa, azaroaren 22tik 26ra, Bilboko Golem Alhondiga zine aretoetan (Sarrera librea, 19:30ean eta ondoren solasaldia) \u2022 Erakusketa astelehenean, hilaren 22an, inauguratuko dute 2020an [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[61],"tags":[],"class_list":["post-2664","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-2021-2"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2664","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2664"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2664\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2664"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2664"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2664"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}