{"id":1912,"date":"2017-11-08T17:32:20","date_gmt":"2017-11-08T15:32:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/el-estreno-absoluto-de-zuk-el-documental-que-aborda-el-trabajo-de-voluntarios-y-organizaciones-vascas-a-favor-de-refugiados-e-inmigrantes-clausura-manana-jueves-zinexit\/"},"modified":"2023-07-06T10:55:48","modified_gmt":"2023-07-06T08:55:48","slug":"migrazio-krisiaren-dramari-aurre-egiteko-euskal-boluntarioen-lanaz-hitz-egiten-digun-zuk-dokumentalak-itxiko-du-bihar-osteguna-zinexit-zinema-erakusketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/migrazio-krisiaren-dramari-aurre-egiteko-euskal-boluntarioen-lanaz-hitz-egiten-digun-zuk-dokumentalak-itxiko-du-bihar-osteguna-zinexit-zinema-erakusketa\/","title":{"rendered":"MIGRAZIO KRISIAREN DRAMARI AURRE EGITEKO EUSKAL BOLUNTARIOEN LANAZ HITZ EGITEN DIGUN \u201cZUK\u201d DOKUMENTALAK ITXIKO DU, BIHAR OSTEGUNA,  ZINEXIT ZINEMA ERAKUSKETA"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VIII. Zinema Erakusketaren barruan, Euskal Herrian izango den<\/strong><strong><em> \u201cA 15 metros de Siria\u201d <\/em><\/strong><strong> dokumentalaren estreinaldia ere eskainiko da bihar\u00a0\u00a0 <\/strong><\/li>\n<li><strong>Bihar eskainiko den saio bikoitza 19:30ean hasiko da Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan, eta proiekzioei solasaldi batek jarraituko die \u201cZuk\u201d dokumentaleko zuzendari eta protagonistekin. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>\u00a0 <strong>FILMAREN AURRERAKINA <em>\u201c<\/em><\/strong><strong><em>Zuk<\/em><\/strong><strong><em>\u201d:<\/em><\/strong> <strong><u><a href=\"https:\/\/vimeo.com\/239978517\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/239978517<\/a><\/u><\/strong> <strong>FILMAREN AURRERAKINA <em>\u201cA 15 metros de Siria\u201d:<\/em> <\/strong><strong><u><a href=\"https:\/\/vimeo.com\/239977540\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/239977540<\/a><\/u><\/strong> <strong>Bilbao, 2017ko azaroak 8.-<\/strong> Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren zortzigarren edizioa bere amaierara iritsiko da bihar programa bikoitzarekin, alde batetik, Euskadin izango den <em>\u201cA 15 metros de Siria\u201d<\/em> filma laburraren estreinaldia eta bestetik, \u201cZuk\u201d dokumentalaren erabateko estreinaldia eskainiko ditu. Guda eta miseriatik ihes egin eta bizirauteko hainbat lagun eta familia migrantek jasotzen duten boluntario askoren laguntza hartzen dute erdigunetzat dokumental biek. Unax Blancoren zuzendaritzapean, Asier Garciaren ekoizpena eta Aitor Gametxoren gidoiarekin egin den dokumental honek, Euskadi, Mediterraneo itsasoa zein Chios greziar irlara begiratzen du, gure mugen barnean zein kanpoan, planetan bizi ditugun desberdintasun sozialak eta \u201ckrisi migratorioa\u201d deituriko drama arintzeko asmoz, hainbat boluntariok egiten duen lanari jarraituz. \u201cZuk\u201d dokumentala lehen aldiz ikusi ahalko dugu bihar, azaroak 9, osteguna, Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan, 19:30etik aurrera. Sarrera doan da, baina gonbidapena jaso behar da zinemetako leihatilan. Ohikoa denez, \u201cZuk\u201d proiekzioaren ostean solasaldia izango da dokumentaleko zuzendari eta protagonistetako batzuen eskutik. Unax Blanco eta Asier Garcia, dokumental honetako zuzendari eta ekoizleak, Abdul, protagonistetako batekin, eta Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen zuzendariarekin batera aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan dokumental hau. \u201cZuk\u201d euskal ekoizpen hau 81 minutuko iraupenera murriztu dute zuzendariek, hainbat toki desberdinetan grabatutako ehunka ordutik garrantzitsuena aukeratuz. Zinexit-en amaierako programak, sufritzen dutenen alde lanean diharduten erakunde eta lagunen elkartasuna islatzen duten bi dokumental bilduko ditu bihar ostegunak 9. <strong><em>\u201c50 feet from Syria\u201d<\/em><\/strong><em> (\u201cA 15 metros de Siria\u201d),<\/em> <strong>dokumentalak<\/strong> emango dio hasiera emanaldiari, 39 minutuko film honek ausarta eta eraman handikoa den <strong>Hisham Bismar siriar-iparramerikar zirujauari <\/strong>jarraitzen dio, Siriako guda zibileko biktimei laguntzeko, Turkia eta Siriaren arteko mugara egingo duen bidaian zehar. Skye Fitzgerald-ek zuzendu eta ekoitzi du dokumental hau. Ondoren, Zinexit-ek <em>\u201cZuk\u201d, <\/em>euskal dokumentalaren erabateko estreinaldia aurkeztuko du, zeinek <strong>CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Salvamento Mar\u00edtimo Humanitario <\/strong>erakundeetako boluntarioen lanaren lau adibide erakusten dizkigun. \u201cKrisi migratorio\u201d gisa izendatu eta milaka lagunek sufritzen duten hondamendi humanitarioari aurre egiteko ari diren boluntarioen lana. Film honen helburua da besteen sufrimendua aritzeko gutako edozeinek egin dezakegunaz geure buruari galdetu eta horretaz jabetzea araztea. \u201cZeuk egin dezakezuna da \u2018Zuk\u2019; itsasoan zehar datozenak jasotzera 15 egunez Libiako itsasora joan ez arren, beti egin daiteke zerbait\u201d dio Asier Garcia ekoizleak, honakoa gaineratzen duelarik \u201cgurutzatu egiten diren, eta batetik bestera salto eginez toki desberdinetako bizipenak biltzen dituzten lau istorio jasotzen ditu dokumentalak\u201d. Dokumental honek Abdul bezalako errefuxiatuen bizitza ematen digu ezagutzera, CEAR Euskadiko antzerki taldean parte hartzen duen maliar gazte honek, goizetik gauera etenik ikusi zuen bere bizitza, bere herrialdeko egoerak hobera egin zuela eta bertan bizitzen jarraitzeko dokumentazioaren berriztatzea poliziak ukatu zionean. Bat-batean, bi urtetako lantegi bateko lana eta langabeziarengatik zor zitzaion soldata edo beste edozein laguntza mota galdu zituen. Bilbotik Quios irlarako jauzia egiten du dokumentalak, non gipuzkoar Zaporeak proiektuaren azken astea bizi izan zuen grabaketa taldeak. Proiektu honetan boluntario gisa parte hartzen duten Dani Rivas beteranoa edo Gure gasteiztar gazteak errefuxiatuekin egindako lanaren ikuspuntu berezia emango digute. Esther-ena dugu \u201cZuk\u201d dokumentalak eskaintzen digun beste istorioetako bat. Salvamento Mar\u00edtimo Humanitario taldeko mediku nafarra hau \u2018harrapaturik\u2019 dago laguntza emateko zeregin honetan, eta bere lekukotasuna eskaintzen digu erakunde honek Maltan daukan kanpamentu-basetik. Horrez gain, Sevillako Proem-Aid eta GKE aleman batekin batera erosi duten itsasontzian AMHak egiten dituen erreskate askotako bi islatzen ditu dokumentalak. \u201cZuk\u201d filmak azpimarratu egiten du errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren emakume eta bakarrik aurkitzen diren adingabeen egoera, talderik ahulenak eta kolektibo etsitu baten barnean arriskurik handiena sufri dezaketenak. Eta dokumentalak, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak bertan egindako kontzientzia sortzearen lana azpimarratzen du ere, berauek izan baitziren Gernikarainoko martxa bat antolatu zutenak, gure arbasoetako asko ere garai batean ihes egitera beharturik egon zirela gogorarazteko. \u201cZuk\u201d dokumentalaren proiekzioaren ostean solasaldia izango da film honetako zuzendaria eta zenbait protagonistekin batera. <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-1913\" src=\"http:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk4.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk4.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk4-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk4-768x512.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-1914\" src=\"http:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk2.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk2.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk2-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk2-768x512.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-1915\" src=\"http:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk.jpg\" alt=\"\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2017\/11\/ZinexitZuk-768x512.jpg 768w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/> <strong>Zer egin dezakegu?<\/strong> Zinexit-en 8. edizio honek film hauen estreinaldiak eskaini ditu astelehenaz geroztik: \u201cThe good postman\u201d (\u201cPostari ona\u201d), \u201cLes sauteurs\u201d (\u201cSaltokariak\u201d) eta \u201cMarija\u201d. Hainbat errealitateri buruzko hiru begirada hauek migranteek bizi duten egoera gogorra ikusi arazteaz gain, bizirik irauteko euren familiak, lagunak eta etxeak uztera beharturik, gero eta bizilagun gehiagok jasaten duten drama arintzeko zer egin dezakegun pentsatu eta hausnartzera garamatzate. Zinexit-en ildotik, Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailak, irudiBERRIA Elkartearen ekimena den Aniztasunaren Alde eta Diskriminazioaren aurkako <strong>BOSA!<\/strong> programa antolatu du <strong>Bilboko DBHko ikastetxeentzat<\/strong>. Bihar, osteguna 9a izango da Bilboko DBHko ikasleei zuzendutako BOSA! Programaren azken emanaldia Golem zinema aretoetan. Emanaldia goizeko 10etan hasiko da lau film laburren proiekzioarekin eta Giza Eskubideen garapena jorratzeko material zehatza jasoko dute irakasle eta ikasleek. Honako hauek dira aurtengo ediziorako aukeratutako film laburrak: <strong><em>\u201cCounter act\u201d<\/em><\/strong><em>, <\/em>60ko hamarkadan AEBetan Giza Eskubideen alde egindako kanpaina ez bortitzari buruzkoa; Telmo Iragorrik zuzendutako \u201c<strong>Gurugu<\/strong>\u201d filmak, Europara sartu ahal izateko itxaropenarekin, Afrikatik datozen migranteek Marokoar mugako mendian bizi dituzten egoera gogorrak azaltzen dizkigu; <strong><em>\u201cLa ni\u00f1a bonita\u201d<\/em><\/strong><em>,<\/em> dokumentalak, Siriatik ihes egin behar izan duten eta Greziako errefuxiatu eremu batean atera gabe bizi diren pertsonen egoera islatzen digu; <strong><em>\u201c17 a\u00f1os juntos\u201d<\/em><\/strong><em>,<\/em> Javier Fesser-ek zuzendutako film laburrak, umore ukituaz azaltzen digu bertako bikote eta hegoamerikar beste baten arteko bizikidetza. BIDEOA \u201917 a\u00f1os juntos\u2019: <a href=\"https:\/\/youtu.be\/Lr0gV07C5lc\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/youtu.be\/Lr0gV07C5lc<\/a> \u00a0 <strong><u>ZINEXIT ZABALTZEN ARI DA<\/u><\/strong> Joan den urtean egin izan zuen bezala, aurten ere Zinexit-ek beste euskal udalerri batzuetara zabalduko du bere programazioa, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketa honetaz herritar gehiagok goza dezaten eta benetako bizipenen bitartez munduko hainbat lagun migranteek bizi duten egoera dramatikoez jabe daitezen. Zinexit-ek jarraipena eman dio zinema solidarioagoa zabaltzeko bide honi honako herri hauetan: Getxo, Vitoria-Gasteiz, Barakaldo eta Basauri. Bilbon bezala, filmen emanaldien ondoren solasaldia izango da ikusleekin eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Hortaz, <strong><em>\u201cMarija\u201d<\/em><\/strong> filma <strong>azaroaren 10ean, ostirala, 21:00etan<\/strong> ikusi ahal izango da<strong> Getxoko Zine Klubean (Andres Isasi Musika Eskola); azaroaren 15ean, asteazkena, arabar hiriburuko Florida Zinema aretoetan; eta azaroaren 22an, asteazkena, Barakaldo Antzokian. <\/strong>Horrez gain, <strong>azaroaren 22an, 19:00retan, \u201c<em>Mediterranea<\/em>\u201d<\/strong> filmaren emanaldia izango da <strong>Basauriko Sozial Antzokian<\/strong>. Cannesen saritua izan den dokumental erako fikziozko film honek, migrante gazte bik Burkina Fasotik Italiara egindako bidaia kontatzen digu. <strong>FILMAREN AURRERAKINA <\/strong><strong><em>\u201cMarija\u201d<\/em><\/strong><strong> : <\/strong><strong><u><a href=\"https:\/\/vimeo.com\/239977698\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/239977698<\/a><\/u><\/strong> <strong>FILMAREN AURRERAKINA <\/strong><strong><em>\u201cMediterr\u00e1nea\u201d<\/em><\/strong><strong>:<\/strong> <strong><a href=\"https:\/\/vimeo.com\/236380230\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/vimeo.com\/236380230<\/a><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bihar eskainiko den saio bikoitza 19:30ean hasiko da Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan, eta proiekzioei solasaldi batek jarraituko die \u201cZuk\u201d dokumentaleko zuzendari eta protagonistekin. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[36],"tags":[],"class_list":["post-1912","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-2017-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1912","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1912"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1912\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1912"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1912"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1912"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}