{"id":1741,"date":"2016-11-17T14:25:28","date_gmt":"2016-11-17T12:25:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/zinexit-presenta-el-estreno-absoluto-de-ama-nora-goaz-la-historia-silenciada-de-las-mujeres-expulsadas-de-gipuzkoa-en-la-guerra-civil\/"},"modified":"2016-11-18T14:30:02","modified_gmt":"2016-11-18T12:30:02","slug":"zinexitek-ama-nora-goaz-filmaren-erabateko-estreinaldia-aurkezten-du-guda-zibilean-gipuzkoatik-kanporatuak-izan-eta-isilduta-egon-den-emakumeen-historia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/zinexitek-ama-nora-goaz-filmaren-erabateko-estreinaldia-aurkezten-du-guda-zibilean-gipuzkoatik-kanporatuak-izan-eta-isilduta-egon-den-emakumeen-historia\/","title":{"rendered":"Zinexitek \u2018Ama, nora goaz?\u2019, Filmaren erabateko estreinaldia aurkezten du, guda zibilean gipuzkoatik kanporatuak izan eta  isilduta egon den emakumeen historia"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Urte honetan bakearen eraikuntzan eta giza eskubideen alde emakumeek egindako lana ardatz hartu duen Bizikidetzaranzko VII. Zinema Erakusketak \u2018Ama, nora goaz?\u2019 euskal dokumentalarekin emango dio amaiera gaur ostegunean, bere 7. edizioari. Dokumental honek Guda Zibilean, euren etxe eta herrietatik kanporatuak izan ziren euskal emakumeen bizipen ikaragarria azaleratzen du. 80 urtez isilean gorde den historia.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Iban Gonzalezen zuzendaritza, Karmelo Vivanco (Baleuko) eta Idurre Cajaravillek ekoizpena eta Jon Gonzaloren gidoia dauka dokumental honek. B\u00e1rbara Rivas eta Esther Remiro dira film honetako aktore bakarrak, eta bertan azaltzen diren gainerako emakumeak, euren etxeetatik kanporatuak izan zirenen esperientzia latza bizi izan zuten Zumaiako emakumeak dira<\/strong><\/li>\n<li><strong>Filmaren ostean, zuzendaria eta protagonistetako baten partaidetza izango duen solasaldian parte hartzeko aukera izango dute ikusleek (19:30ean. Golem Zinemak -1. Aretoa- Alh\u00f3ndiga Bilbao \u2013 Azkuna Zentroa. Sarrera doan, leihatilan jaso beharrekoa).<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Aurrerakina \u2018AMA, NORA GOAZ?\u2019: <a href=\"httpss:\/\/vimeo.com\/190712406\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">httpss:\/\/vimeo.com\/190712406<\/a><br \/>\n+info: <a href=\"https:\/\/www.zinexit.net\">https:\/\/www.zinexit.net<\/a><br \/>\n<a href=\"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/film\/ama-nora-goaz\/\">https:\/\/www.zinexit.net\/film\/ama-nora-goaz\/<\/a><\/p>\n<p>Bilbo, 2016ko azaroak 17.- Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolaturiko Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketak gaur, osteguna 17an emango dio amaiera bere zazpigarren edizioari \u2018Ama, nora goaz?\u2019 dokumentalaren erabateko estreinaldiarekin. 1937an, agintari frankistek Gipuzkoako 14 herritik kanporatu, eta euren haurrak besoetan harturik, nora joan ez zekitela alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu dokumental honek. Filmak paralelotasun bat egiten du egungo siriar errefuxiatuen krisia eta Guda Zibilean gudarien emazteek bizi izandako dramaren artean. Arratsaldeko 19:30ean Alh\u00f3ndiga Bilbaoko Golem zinemetan (1. Aretoa-Azkuna Zentroa) izango den emanaldiaren ostean, Iban Gonzalez, filmaren zuzendaria eta filmean bere lekukotasuna ematen duen emakumeetako batekin izango den solasaldian parte hartu ahalko dute ikusleek. Sarrera doakoa da edukiera bete arte. Sarrerak leihatilan jaso behar dira.<\/p>\n<p>80 urtetan zehar eta liburuetan aztertu edota pantailarako burutu diren Guda Zibilari buruzko gertakari asko izan diren arren, bada beti isilarazi den bat: kolpisten aldeko herrietako agintariek beharturik, negu gorrian haurrak hartu eta zeukaten guztia utziz, nora ezean jarritako gipuzkoar errepublika zaleen aldeko borrokalarien ematzeena. Guztira, Gipuzkoako hamalau herritako mila emakumek alde egin behar izan zuten, hasiera batean Bizkaira eta gero Frantziara babes bila eta iritsiko ez zen errepublikar garaipenaren zain.<\/p>\n<p>Karmelo Vivanco eta Idurre Cajaravillek ekoitzitako dokumental honetako Iban Gonzalez zuzendariak eta Jon Gonzalo gidoigileak exodo hartako emakumeetako batzuen lankidetza izan dute; garai hartan haurrak baino ez ziren egungo emakume hauek, muturreko babesgabetasun egoeran euren amek zeukaten ziurtasuna gogoratzen dute. Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbi\u00f1e Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiain, B\u00e1rbara Rivas eta Esther Remiro aktoreen laguntzarekin, kameraren aurrean jartzen dira film honetan, Zumaiako euren etxeak utzi beharraren sentimendu ikaragarria 60 minutuz azaltzeko eta euren amei egindako \u201cAma, nora goaz?\u201d galdera gogoratzeko .<\/p>\n<p>Euskal dokumental honek emango dio amaiera gaur ostegunean, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren zazpigarren edizioari. Hain zuzen ere, aurtengo edizioak, \u2018Marzia my friend\u2019 filmeko afganiar emakume gazteen eguneroko bizimodua, \u2018Taj Mahal\u2019-eko 2008an Bombayn izandako atentatu terroristetatik bizirik atera zirenen ondorioak, edota gaur arratsaldean estreinatuko den \u2018The trials of spring\u2019-ean ikus dezakegunez, oraindik iritsi ez den eta aldaketa baten esperoan arabiar udaberrian parte hartu zutenen desilusioa azaltzen dizkiguten kontakizunen bitartez, guda egoeratan eta bakearen eraikuntzan emakumeek izan duten zeregina izan du ardatz.<\/p>\n<p><strong>Zinexit zabaltzen ari da<\/strong><br \/>\nLehenengo aldiz zazpigarren ekitaldi honetan, Zinexitek bere programazioa zabalduko du beste euskal udalerri batzuetara Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketa honetaz herritar gehiagok goza dezaten. Hortaz, urte honetan Zinexitek hasiera eman dio zabaltze bide honi honako lau herri hauetan: Barakaldo, Basauri, Sestao eta Vitoria-Gasteiz. Bilbon bezala, filmen emanaldien ondoren solasaldia izango da ikusleekin, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Beraz, \u201cMarzia my friend\u201d dokumentala azaroaren 23an, asteazkena, 19:30ean ikusi ahal izango da Barakaldo Antzokian eta azaroaren 25ean, ostirala, 19:00etan Vitoria-Gasteizeko Vital Kutxako Aretoan (CC Dendaraba). Zinexit Basauriko Social Antzokira iritsiko da ere azaroaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan \u201cTaj Mahal\u201d filmarekin. Hauez gain, Joan den urriaren 26an, asteazkena, Sestaoko Musika Eskolan, Karmelo Vivancoren \u201cEl valor de la autocr\u00edtica\u201d, dokumentala eskaini zen, 2015eko Zinexiti amaiera eman ziona.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urte honetan bakearen eraikuntzan eta giza eskubideen alde emakumeek egindako lana ardatz hartu duen Bizikidetzaranzko VII. Zinema Erakusketak \u2018Ama, nora goaz?\u2019 euskal dokumentalarekin emango dio amaiera gaur ostegunean, bere 7. edizioari. Dokumental honek Guda Zibilean, euren etxe eta herrietatik kanporatuak izan ziren euskal emakumeen bizipen ikaragarria azaleratzen du. 80 urtez isilean gorde den historia.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1658,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[26],"tags":[],"class_list":["post-1741","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-2016-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1741","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1741"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1741\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1658"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1741"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1741"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1741"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}