{"id":1295,"date":"2015-10-26T18:32:56","date_gmt":"2015-10-26T16:32:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/lejos-del-mar-la-ultima-pelicula-de-imanol-uribe-inaugura-esta-tarde-la-muestra-de-cine-hacia-la-convivencia-zinexit-que-contara-con-la-presencia-del-director\/"},"modified":"2015-10-26T18:42:59","modified_gmt":"2015-10-26T16:42:59","slug":"lejos-del-mar-imanol-uriberen-azken-filmak-inauguratuko-du-gaur-astelehena-zinexit-elkarbizitzaranzko-zine-erakusketa-filmeko-zuzendaria-bertan-izango-delarik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/lejos-del-mar-imanol-uriberen-azken-filmak-inauguratuko-du-gaur-astelehena-zinexit-elkarbizitzaranzko-zine-erakusketa-filmeko-zuzendaria-bertan-izango-delarik\/","title":{"rendered":"\u201cLejos del mar\u201d, imanol uriberen azken filmak inauguratuko du gaur, astelehena, zinexit elkarbizitzaranzko zine erakusketa, filmeko zuzendaria bertan izango delarik"},"content":{"rendered":"<p><strong>Euskal zuzendariak eta Antonio Perez, filmeko ekoizleak aurkeztuko dute filma, gaur astelehena, Azkuna Zentroko Auditorioan (Alh\u00f3ndiga Bilbao, 19:30ean, sarrera doan, eta leihatilan jaso behar da gonbidapena) eta emanaldiaren osteko solasaldian hartuko dute parte<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u201cLejos del mar\u201d filmak ETAko militante ohia eta bere biktimetako baten alabaren arteko elkartzea kontatu eta bien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakontzen du<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>\u2018Lejos del mar\u2019 filmaren aurrerakina: <a href=\"https:\/\/www.labutaca.net\/trailers\/lejos-del-mar-elena-anaya-eduard-fernandez\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.labutaca.net\/trailers\/lejos-del-mar-elena-anaya-eduard-fernandez\/<\/a><\/li>\n<li>Protagonistei eta zuzendari\/ekoizleari egindako elkarrizketak: <a href=\"httpss:\/\/www.youtube.com\/watch?v=xGEvK8yh_ng\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">httpss:\/\/www.youtube.com\/watch?v=xGEvK8yh_ng<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bilbao, 2015eko urriak 26.- ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako ZINEXIT, Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketak bere seigarren edizioa inauguratuko du gaur astelehena, Imanol Uribe zuzendariaren \u201cLejos del mar\u201d azken filmarekin. Euskal zuzendariak eta Antonio Perez, filmeko ekoizleak aurkeztuko dute filma, Azkuna Zentroko Auditorioan (Alh\u00f3ndiga Bilbao, 19:30ean, sarrera doan, eta leihatilan jaso behar da gonbidapena) eta emanaldiaren osteko solasaldian hartuko dute parte. Ekintza hau Iban Garate aktoreak aurkeztuko du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u201cEl Proceso de Burgos\u201d (1979) dokumentala eta \u201cLa Fuga de Segovia\u201d (1981), \u201cLa Muerte de Mikel\u201d (1984) eta \u201cD\u00edas Contados\u201d (1994) film luzeen ostean, bosgarren aldia da \u201cLejos del mar\u201d filmarekin Imanol Uribek ETAren inguruan egin duen azken filma. Elena Anaya eta Eduard Fernandez protagonista dituen film honek, ETAko kide ohi bat eta bere biktimetako baten alabaren arteko elkartzea kontatu, eta bien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakontzen du. Uriberen hitzetan, \u2018pertsonaien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakondu nahi dut soilik. Filma egiten ari nintzen bitartean, minaz jantzitako eremu baten gainean nenbilenaren sentsazioa neukan. Badakit jendea oso urduri jartzen duen gai mingarria dela hau. Hala ere, merezi du ezeren eredu ez diren bi pertsonaia hauen azalean jartzeko ahalegina egiteak\u2019.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Film hau urte honetan bertan filmatu da, Uriberen beraren eta Daniel Cebrianen gidoiarekin. 105 minutuko iraupena duen istorio honek, kartzela zigorraren zati bat bete ondoren, Parot dotrinari esker kalera aterako den damututako ETAko kide ohi baten (Eduard Fernandez) istorioa kontatzen du. Kaleratu ostean, Almeriara joatea erabakiko du, han bizi baita kartzelan ezagutu zuen lagun bat., eta han dagoela maiteminduko da bere biktimetako baten alabarekin (Elena Anaya). Aktore nagusien artean dira ere Jose Luis Garcia Perez eta Ignacio Mateos.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u201cLejos del mar\u201d filmaren emanaldia Azkuna Zentroko Auditorioan (Alh\u00f3ndiga Bilbao) izango da arratsaldeko 19:30ean eta honen ostean, solasaldi irekia izango da zuzendaria eta ekoizlearekin. Sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte (gonbidapena leihatilan jaso behar da).<\/p>\n<h3>Zinema lau egunetan zehar<\/h3>\n<p style=\"text-align: justify;\">ZINEXITen edizio berri honetan programaturiko zenbait film Euskal Herriko testuinguruan kokaturik daude, Imanol Uriberen \u201cLejos del Mar\u201d azken filma edo \u201cEl valor de la autocr\u00edtica\u201d dokumentala bezala. Baina indarkeria eta honi buruzko gogoetak Quebec, Hegoafrika, Israel, Italia edo Irlanda bezalako herrialde batzuetako esperientziak biltzen ditu ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketa honen programazioan ohikoa den bezala, filma bakoitzaren emanaldiaren ostean, ikusle guztiei zuzendutako solasaldiak izango dira, eta aurtengo edizioan honako gonbidatu hauen parte-hartzea izango dugu: \u201cLejos del mar\u201d filmaren zuzendari, Imanol Uribe eta Antonio Perez ekoizlea; Luis Aizpeolea kazetaria; Jesus Alvarez, Nazioarteko Amnistiaren Euskadiko bozeramailea; eta Maria Eugenia Ramos, Giza Eskubideen Foroko Presidentea. Ainhoa Garai eta Iban Garate, euskal aktoreak, izango dira solasaldiak aurkeztu eta koordinatzeaz arduratuko direnak.<\/p>\n<h3>Palestina eta Israelen arteko gatazka \u2018One day after peace\u2019 (\u201cUn d\u00eda despu\u00e9s de la paz\u201d)<\/h3>\n<p>Filmaren aurrerakina: <a href=\"httpss:\/\/www.youtube.com\/watch?t=5&amp;v=W1kSkdOBFQo\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">httpss:\/\/www.youtube.com\/watch?t=5&amp;v=W1kSkdOBFQo<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Urriaren 27an eskainiko den \u201cUn d\u00eda despu\u00e9s de la paz\u201d, Hegoafrika eta Israelen arteko produkzioa den dokumentalean, judu baten ama eta bere semea hil zuen palestinar frankotiratzailearen arteko adiskidetze prozesua azaltzen da.<\/p>\n<h3>Quebec-eko Askatasunaren aldeko taldea, \u2018Corbo\u2019 filmean<\/h3>\n<p>Filmaren aurrerakina: <a href=\"httpss:\/\/vimeo.com\/117628407\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">httpss:\/\/vimeo.com\/117628407<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Kanadiar \u201cCorbo\u201d filmak bestalde, 16 urte zituela, jarri berri zuen bonba bat lehertzean hil zen 16 urteko Quebec-eko Askatasun Taldeko militante gaztearen bizitza azaltzen digu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">29an Zinexiti amaiera emateko \u2018El valor de la autocr\u00edtica\u2019 dokumentalaren estreinaldia izango dugu<br \/>\nKarmelp Vivancok zuzendutako \u201cEl valor de la autocr\u00edtica\u201d, dokumentalak, Brigadas Rojas edota Ulster-eko talde armatuetako kide ohiekin batera, Carmen Gisasola, ETAko kide ohiaren testigantza biltzen du. 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik, Gisasola, ETAko disidenteak, film honen abiapuntu den autokritika prozesua luzea egin du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">ZINEXITek bere eginkizuna Donostiara luzatuko duen lehenengo aldia da hau, dokumental honen estreinaldia 29an Bilbokoarekin batera izango baita Donostiako Aquariumeko Auditoriumean. Giza eskubideen autokritikaren pedagogia hedatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Zuzendu programaren barnean biltzen da ekimen hau.<\/p>\n<h3 style=\"text-align: justify;\">Zinexit Eskola eta Bosa! Programa, goizeko saioak eskola umeentzako<\/h3>\n<p style=\"text-align: justify;\">Lau filmez osatutako ziklo honez gain, aurten ere Zinexit Eskola programatzen du ZINEXITEK. LHko 1. Eta 4. Maila bitarteko ikasleei zuzendutako programa honek Giza Eskubideak eskola alorrean jorratzea du helburu. Ekitaldi honetan \u201cMin\u00fasculos\u201d filmaren emanaldi izango da. Intsektuen munduan girotuta dagoen elkarrizketarik gabeko animaziozko film honek bakea, elkartasuna eta desberdin izateko eskubideaz hitz egiten digu. Eskola alorrean jarraituz, ZINEXITek Bosa! Programaren bigarren edizioa programatu du urruaren 28 eta 29rako. Euskaraz eta gazteleraz eskainitako zazpi film labur eta hauekin batera, aniztasunaren alde eta diskriminazioaren aurkeko giza eskubideen alorrean, zurrumurruen aurkako estrategia jorratzeko material didaktikoa biltzen ditu programa honek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-1288\" src=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-3.jpg\" alt=\"presentaci\u00f3n zinexit 2015\" width=\"800\" height=\"534\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-3.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-3-300x200.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-1289\" src=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-4.jpg\" alt=\"presentaci\u00f3n zinexit 2015\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-4.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-4-300x200.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-1290\" src=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-1.jpg\" alt=\"presentaci\u00f3n zinexit 2015\" width=\"800\" height=\"496\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-1.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-1-300x186.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-1291\" src=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-5.jpg\" alt=\"presentaci\u00f3n zinexit 2015\" width=\"800\" height=\"533\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-5.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-5-300x200.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-1293\" src=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-2.jpg\" alt=\"presentaci\u00f3n zinexit 2015\" width=\"800\" height=\"534\" srcset=\"https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-2.jpg 800w, https:\/\/www.zinexit.net\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/presentacion-zinexit-2015-2-300x200.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal zuzendariak eta Antonio Perez, filmeko ekoizleak aurkeztuko dute filma, gaur astelehena, Azkuna Zentroko Auditorioan (Alh\u00f3ndiga Bilbao, 19:30ean, sarrera doan, eta leihatilan jaso behar da gonbidapena) eta emanaldiaren osteko solasaldian hartuko dute parte<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1292,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[19],"tags":[],"class_list":["post-1295","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-2015-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1295","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1295"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1295\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1292"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1295"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1295"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.zinexit.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1295"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}