UNTIL TOMORROW

}

Azaroak 22 asteaskena | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera doan

The Good Postman
  • Jatorrizko izenburua: Ta farda

  • Zuzendaria: Ali Asgari

  • Gidoia: Ali Asgari, Alireza Khatami

  • Muntaia: Ehsan Vaseghi

  • Argazkia: Roozbeh Rayga

  • Musika: Ali Birang

  • Aktoreak: Sadaf Asgari, Ghazal Shojaei, Babak Karimi, Amirreza Ranjbaran, Nahal Dashti

Iran, Frantzia

2022

86 min.

SOLASALDIA:

Jesús Álvarez. Amnistía Internacional.

Fereshteh (Sadaf Asgari) Teheran hiriko txokoren batean dagoen etxebizitza-bloke batean bizi den ama ezkongabea da. Nekatuta, baina zoriontsu dago, inprenta batean egiten duen lana bi hilabeteko alabaren hazkuntzarekin bateratu nahian. Baina telefono-dei batek dena aldaraziko du eta agerian geratuko da egoera oso larria dela. Izan ere, gurasoak arratsalde horretan bertan hirira iristekoak dira. Gurasoek ez dakite eta ez lukete inoiz jakin beharko alabak ezkondu gabe haurtxo bat izan duenik. Fereshtehk haurtxoa eta haren gauza guztiak uzteko toki bat bilatu beharko du hurrengo egunera arte.

FILM LUZERIK ONENARI EMANDAKO SARIA – VALENTZIAKO 37. MOSTRA

Ali Asgari (zuzendaria):  “Sari hau oso garrantzitsua da filmarentzat; izan ere, Iranentzat horren zailak diren garai hauetan, Espainian banatuko da. Gaur egun, emakumeak eta jende asko ari da Iranen oinarrizko eskubideekin lotuta protesta eta borroka egiten. Nire filmaren gaia, hain justu, aldaketa hori da eta kointzidentzia zoragarria izan da. Sari hau oso une berezian iritsi dela uste dut. Bestela, askatasuna eta argia nire herrialdera iristear daudela erakusteko seinalea izatea espero dut.

Antolatzen du:

Koordinatzen du:

irudi-berria

Kolaboratzaileak:

Bilbao
cear