SUEÑOS Y PAN
Astelehena 25 Azaroak | 19:30 h. | Golem Azkuna Zentroa | Sarrera librea
Estreinaldia
- Zuzendaria: Luis (Soto) Muñoz
- Gidoia: Luis (Soto) Muñoz
- Produkzioa: Hugo Brito, Noelia Chañe, Sara Barreno
- Muntaia: Luis (Soto) Muñoz
- Argazkia: Joaquín García-Riestra
- Aktoreak: George Steane, Javier de Luis, Cristina Masoni, John Lewin, Mario Saura
Espainia
2023
93 min.
Solasaldia:
Luis (Soto) Muñoz. Zuzendaria.
Braulio Gómez Fortes. Zientzia Politikoan eta Soziologian doktorea Complutense Unibertsitatean.
LUIS (SOTO) MUÑOZ: “Sueños y Pan eskolako film gisa sortu zen; ez zine-eskolaren baten baitan kokatzen delako, baizik eta erabaki genuelako film honek erakutsiko zigula filmak egiten. Iragaite-istorioa da, inora ez doana, beharbada, eta zeharka, egin genuenen bidaia irudikatzen du, 19 urterekin idatzi baikenuen, eta 23rekin bukatu.
Bi filmekiko obsesiotik abiatuta sortu zen filma: Los Olvidados (Luis Buñuel, 1950) eta Los Golfos (Carlos Saura, 1960), guretzat egituraketa-diseinu antzekoa dute, agertokiaren lanketa antzekoa, gai antzekoak, baina bereziki espiritu bera: norabiderik ez duten gazteen noraezarena.
Zentzu bereko film bat egin nahi izan genuen; hiriaren bazterrean gertatzen zen filma, kanpoalde lasaia eta hirigune frenetikoaren atarian. Bazter horretan dabiltzan pertsonaiak, egoera fisiko zein mental liminalean, joan denaren eta etortzear dagoenaren artean.”